Orreaga Ibarra
I-001
- Fitxategia: I-001
- Zatia: B09
- Iraupena: 00:17:42 - 00:21:26
- Gaiak:
lixiba
- Laburpena: Arropa eskuz garbitzen zuten. Latsarrian garbitzen zuten.
Hautsa erabiliz arropa garbiago gelditzen zen. Ura berotzen zuten etengabe, epeletik hasi geroz eta beroago irakin arte, gero hoditik botatzeko. Goiko muturrean maindire bat jartzen zuten, hautsa bera pasa ez zedin eta gainetik ura botatzeari ekiten zioten, hoditik behera, arropa zegoen harrizko baldera erortzen zelarik.
Arropa zuria eta gero urdina edo koloreko arropa sartzen zen ur berean.