| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Arrarats |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| B09 | 00:17:42 00:21:26 |
Arropa eskuz garbitzen zuten. Latsarrian garbitzen zuten. Hautsa erabiliz arropa garbiago gelditzen zen. Ura berotzen zuten etengabe, epeletik hasi geroz eta beroago irakin arte, gero hoditik botatzeko. Goiko muturrean maindire bat jartzen zuten, hautsa bera pasa ez zedin eta gainetik ura botatzeari ekiten zioten, hoditik behera, arropa zegoen harrizko baldera erortzen zelarik. Arropa zuria eta gero urdina edo koloreko arropa sartzen zen ur berean. |
| B08 | 00:17:00 00:17:42 |
Baratzean: letxuak, tipulak, baratxuriak, eskarola, patatak, lekak. |
| B07 | 00:14:15 00:17:00 |
Kaikuak egurrezko ontziak ziren ardiak jezteko erabiltzen zituztenak. Esne horrekin gazta egiten zuten. Hangoa zen gaztarik onena. |
| B06 | 00:11:30 00:14:15 |
Artilea saldu egiten zuten. Ganbaran jartzen zuten lehortzen. Beraiek ez zuten galtzerdirik eta horrelakorik egiten, beste batzuek egiten baitzituzten. Artilea harturik haria egiten zuten, goruarekin. Baina berak ia ez du egiten ikusi. |
| B05 | 00:10:12 00:11:30 |
Elurra egiten zuenean emakumeek etxea garbitzen zuten, josi, plantxatu ... Gizonek aziendentzat jana ekarri behar zuten. |
| B04 | 00:06:25 00:10:12 |
Irainak: Kakamukizu, kakazu hori! Hogeita hamaikan, koxkin (diruarekin), tortoloxak, harriekin jolasten zuten. |
| B03 | 00:04:25 00:06:25 |
Txikiak zirenean gurasoak ez ziren kontuak kontatzen aritzen. Eta amak kontatzen bazituen ere ez ditu berak kontatuko. Ikertzailearen aitaren adina, bere ama non dagoen ... |
| B02 | 00:02:40 00:04:25 |
Bere ama Berueten jaio zen. Amaren eta bere familiaren izen abizenak. |
| B16 | 00:45:40 00:46:36 |
Erretzearen kontuaz adarra jotzen diote elkarri Mariak eta gizonak. |
| B15 | 00:44:40 00:45:40 |
"Jainkoak estutzen du baina ez du itotzen" esaeraren inguruan aritzen da María gizonarekin. Jainkoak laguntzen al du? |
| B14 | 00:42:30 00:44:40 |
Gaztetan ongi egon eta horrela gelditu beharko ginateke. Denbora bateko dantzaldiak. Berrogeita hamar baino gehiago egoten ziren dantzan. Denbora hartan ez zutela atera behar uste zuten. |
| B13 | 00:33:33 00:42:30 |
Berriz ere jende gehiagori buruz hitz egiten dute. Gizon bat ere sartzen da pixka batean elkarrizketan. Nonbaitera joan zen eta aste osoan eguraldi txarra egin omen zuen. Beste zenbait pertsonari buruz aritzen dira. |
| B12 | 00:32:18 00:33:33 |
Laurogeita sei urte zituenean kotxe batek harrapatu zuela kontatzen du. |
| B11 | 00:23:30 00:32:18 |
Mariak beste emakume batekin zenbait jenderi buruz hitz egiten du. Aspaldiko ezagunak nola dauden eta haien osasunaren inguruan dihardute. |
| B10 | 00:21:26 00:23:30 |
Gerra garaian etxean egiten zuten xaboia. Harategian erosten zuten seboa eta oroitzen ez zen beste zerbaitekin nahasten zuten eta eltzean urtzen zuten. |
| B01 | 00:00:00 00:02:40 |
Aita nola hil zen. Gripea zuela zioten baina beste gaixotasun bat izan zuen, pleura, eta asmatu zutenerako berandu zen. Bere anaiak, Gerran zegoela, izugarrizko sukarra zuen eta gripea zuela esaten zuen medikuak. Baina berak esan zion aitarena eta ospitalera eraman zuten. Bertan egon zen hilabete askoz eta azkenean bi sahiets kendu zizkioten. |
| A09 | 00:23:13 00:24:24 |
Bere aita herriko eta ibarreko alkatea zen. Behor gainean ibiltzen zen, Jauntsaratsera bileretara joan behar zuenean. |
| A08 | 00:21:00 00:23:13 |
inauteriek hiru egun irauten zuten. Laugarrrenean puskak eskatzen zituzten etxez-etxe afari bat egiteko. Neskek ezin zuten ezer egin. Maiordomo mutilak zeuden bakarrik. Beraiek ziren antolatzaileak, beraiek eskatzen zuten musika eta ordaintzen zuten dena. Musika txistua zen. |
| A07 | 00:17:20 00:21:00 |
Sagardoa egiten zuten etxean. Sagar "motel" soroa zuten eta jateko zozoak zirenez, mailuz zapaltzen zituzten sagardoa egiteko. Egurrezko kupelak zituzten, bertan ura eta sagarrak bota eta denbora batez uzten zuten, gaztainekin jateko gero. |
| A06 | 00:15:50 00:17:20 |
Piperropilak bakarrik Inauterietan egiten ziren. Eguberrietan axuria edo jaten zuten, baina ez zegoen turroi eta xanpainik. |
| A05 | 00:12:25 00:15:50 |
Taloak arto irinez egiten ziren. Errotariak egiten zuen irina. Gero ur epela eta gatzarekin nahastu eta sua piztuta han egiten zen. Esnegain eta txerrikiekin jaten zuten. Baina berari ez zitzaion gustatzen. |
| A04 | 00:11:10 00:12:25 |
Bazkaria: babak, garbantzuak, noizean behin haragia, urdai azpikoa tomatearekin, entsalada, txistorra. Ogia ere etxean egiten zuten. |
| A03 | 00:09:00 00:11:10 |
Zituzten soroak. Berdin mutilek zein neskek egiten zuten belar lana. Etxeko lanak amak eta berak egiten zituzten. |
| A20 | 00:46:15 00:46:52 |
Gurasoek kontaturiko konturik badakien. |
| A02 | 00:03:45 00:09:00 |
Egur ikatza ikazkinek egin eta saltzen zuten herrian. Hauek herriko mutilak ziren. Martxo aldera joan eta azaroan bueltatzen ziren. Orduan ez zuten asko irabazten. Diru asko egin zuten batzuei buruz ari dira. |
| A19 | 00:44:20 00:46:15 |
Mendiko txoriak: belea, zozoa. |
| A18 | 00:41:45 00:44:20 |
Bere etxetik gertu ez zegoen otsorik, baina Aralar aldean bai. Ardiak galtzen zirenean mendi batetik bestera oihu eta txistu egiten zieten gainontzeko artzainei. |
| A17 | 00:37:47 00:41:45 |
Hiru anaia horiek beste behin dirua lapurtzeko mutil bat hil eta leize batera bota zuten. Harrapatu zituzten eta Iruñean espetxeratu eta hil egin zituzten. |
| A16 | 00:37:03 00:37:47 |
Egun batean hiru ardi falta zitzaizkion. Beste gizon batekin bilatzen ibili zen, baina hiru anaiek hartuak zituzten. |
| A15 | 00:32:50 00:37:03 |
Orain bakarrik behiak daude, ez dago jada ardirik. Amak gazta egiten zuenean beraiei gaztanbera gustatzen zitzaien gehiago. Bera ardiekin ere ibili zen. Gaineko Bordan biltzen zituzten gauean. Ardi guztien izenak zekizkien. |
| A14 | 00:31:30 00:32:50 |
Txerri hilketa neguan egiten zen. Txerria nahikoa gizenduta bazegoen pentsu eta arto irinaz, eta jateko ezer ez bazegoen hil egiten zen. Txorizo, txistorra, solomo, saihetsak... egiten zituzten eta herriko jendeari ere ematen zioten. |
| A13 | 00:28:45 00:31:30 |
Maistra Iruñekoa zen, erdalduna eta ez zien euskaraz egiten uzten. Eraztunen sistema. |
| A12 | 00:27:29 00:28:45 |
Eskolan bera eta bere lagunei egiten zizkieten bihurrikeriak. |
| A11 | 00:25:24 00:27:29 |
Arraratsen zegoen eskola eta hara joan behar zuten Igoakoek. Beraz denak elkarrekin ibiltzen ziren eta ongi konpontzen ziren. |
| A10 | 00:24:24 00:25:24 |
Basaburu Nagusia eta Basaburu Txikiko herriak. |
| A01 | 00:00:00 00:03:45 |
Etxeko lanak: udakoak (belarrak, lurra jorratu) eta negukoak: emakumeek etxeko lanak egiten zituzten: garbitu, josi, plantxa. Ukuilua anaiek garbitzen zuten. Plantxatzeko lurrinezko plantxak erabiltzen zituzten, egur ikatzarekin. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| I-001-B | 46:44 |
Loading the player...
|
| I-001-A | 46:57 |
Loading the player...
|