Orreaga Ibarra

I-072

  • Fitxategia: I-072
  • Zatia: B3
  • Iraupena: 00:08:58 - 00:25:15
  • Gaiak: gramatika: denborazkoa
  • Laburpena: Horrek kanpokoa delako ez daki euskararik, hemen jarri behar dut bestela ez baitago lekurik, geroz eta gauza gehiago daude, geroz eta haur gutxiago dago, banoa berandu da eta, eraman ezazu euritakoa euria egingo duela dirudi eta, hemen gaudenez joango gara ikustera, erosi behar da ahalik eta handiena, etortzen diren heinean eseri egiten dira, hartzen dituen heinean jaten ditu, dendara ator bat erosteko asmoz joan naiz, gurekin hitz egiteko asmoz etorri dira, egiten dituen heinean saldu egiten ditu, zuk ikusi duzun gazta bezalako bat ekarri dut, esaten dutenez etxea salduko dute, irabazten duen neurrian gastatzen du, esan dutenez gero etorriko dira, hori apurtuta dago, hori esana dago, ogia gordeta daukat, etxetik ateratzerakoan zakurrak kosk egin dio, dirua hartuta joan zen, hori ekarrita ez dugu deus egiten, hori zu baino gazteagoa da, zu hori bezain handia zara, hori esatearekin ez duzu deus konpontzen, egia esanda aski da, afaltzen ari ginela argia joan da, etxe zaharrak desagertuz doaz, zu ni bezain gaztea zara, lan egitearen poderioz zerbait egingo dute, hau zuk ikusi duzuna bezain handia da, hori bezain handia zara, zuek bukatzen duzuen bitartean etxera joango gara, ailegatu bezain laster ohera joan zen, gaixotu eta gutxira hil zen, hori egiten duzun bitartean nik bazkaria prestatuko dut, entzun orduko ezagutuko dut, zakurrak zaunka egiten du soinu bat entzun orduko, piztu baino lehen itxi leihoa, jan baino lehen garbitu eskuak, zuk bukatzerako etorriko da, guk joan ginenerako joanak ziren, etorri zenetik ez dut ikusi, zuk esan bezala egin dugu, amak esan ohi duen bezala egin dut bazkaria, etorri arte hemen egongo naiz, etortzen den aldiro afaltzen gelditzen da, hau horrek bezala egin dut, horrek baleki bezala hitz egiten du, horrek aberatsa balitz bezala gastatzen du, etortzen den guztietan zerbait ekartzen du, hori aita bezalakoa da, zure antzekoa da, zuk erakutsi didazunaren antzeko liburu bat erosi dut, etortzen den bakoitzean gurekin gelditzen da, ez dakit etorri den, ikusi duzu afaldu duten, esaiozu ea bihar etorriko den, ez duzu joan beharrik, ez duzu esan beharrik, badakit zer esan, berandu etortzeaz damutzen naiz, dena janez izanaz damutzen naiz, etorri den gizona kanpokoa da, etorri den emakumeari dirua eman diot, Etxalekun bizi dena gaixorik dago, bukatzen duzunean etxera joango gara, erosten duzunean erakutsiko didazu, etorri denarekin hitz egin dut, mahaia zeinetan jan dugun apurtuta dago, horiek guk egon garen etxean daude, ni hemen jaio naiz, mendian genbiltzala agertu zen, Iruñetik ekarritakoa gordeta daukat, euria hasi duenean kalean geunden, hori amak egina izan da, ateratzerakoan itxi atea, etortzerakoan ikusi zaitut, bazkaldu ondoren etxera joango gara, lan egin eta gero bazkalduko dugu, pizterakoan erre naiz, ez ibiltzea txarra da, ez afaltzeagatik joan dira, barazkiak jaten ditut ez loditzeko, ez dizut erosi dudala esan ala?, zuk uste duzu etorriko direla?, ez duzu esan bukatu dutela?, etxean dagoela uste dut, etorriko dela esan du, ez dut gaixorik dagoenik entzun, ez dut uste ekarri duenik, nor etorri dela esan duzu?, ez didate esan egingo dutenik, hemen dagoela konturatu naiz, etorri dela esan duzu?, ez naiz ohartu hemengoa denik, badakit astelehena dela, ez da egia etorri dela, hori etortzea nahi dut, esan iezaiozu dena ekartzeko, ez dakit nongoa den, ez naiz ohartu hemen dagoenik, ez dago garbi erosi dutenik, ez dut nahi zuk egiterik, ez dut eskatu ekartzeko, amak hemen egoteko esan du, hau erosi dut haurrari emateko, hori etortzear dago, ama ikustera etorri naiz, ez du jateko gogorik.