| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Aria |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A04 | 00:16:05 00:27:09 |
Galiziara eta Portugalera bidaia egin berri dute. Santiagon, A Coruñan, Pontevedran... egon dira. Santiagoko feria izugarria da, milaka azienda-buru ikusi zituzten. |
| A03 | 00:08:33 00:16:04 |
Ehizean gutxi ibili da. Lexikoa. Boneta. Gorputz-atalak: biloa (ilea), kopeta, sudurra, begia, belarria, ahoa, hortzak, eriak, eskua, besoa, espalda (sorbalda), bularra, tripa, azpiak (zangoak), ipurdia, barrabilak, garondoa. Zakurtegi, etxamina (tximinia), tenaza (suhatzak), arka (kutxa). Zenbakiak. Zahatoa, ardoa. |
| A02 | 00:02:01 00:08:32 |
Bi zaldi nahiko on izan ditu. Bat merke erosi zuen eta handik urte batzuetara garesti saldu. Frantziara kontrabandoz eraman zuten. Zaldi onen bila zebilena Aribeko feriara etortzen zen. Azienden kontrabandoan ibilia da. Behin guardiek tirokatu zituzten eta zaldi batzuk kendu. Beste behin Lizarran erositako mandoak eguraldi txarra zutela Frantziara eraman zituzten, eta gero berriro Lizarrako feriara eraman zituzten eta han saldu. Guardiek atxilotu zuten mando batentzako gidapaperik ez zuelako. |
| A01 | 00:00:00 00:02:00 |
Orbaran eta Orbaitzetan bere adinekoak euskaldunak dira, eta haiekin euskaraz mintzatzen da. Gazteagoak ez dira euskaldunak. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| IC-006b-B | 27:14 |
Loading the player...
|