| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Herria zehaztu gabekoak |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A05 | 00:36:10 00:47:35 |
Larraingo artzainetako zaharrenetarikoa da. Udazkenean beren etxeetara joan ohi ziren. Garaziko artzaintzan zerbait berezia zegoen: bordetan bi edo hiru gizon egoten ziren hasieratik. Bakoitzak bere kargua zuen; bakoitzaren lana. Karguak txandakatu egiten ziren. Egurra egunero biltzen zen. Garbitasuna nola mantentzen zen. (46:00") Agurra. |
| A04 | 00:26:15 00:36:10 |
Artzainek ere bazituzten jokoak: pilota, "urdanka". Kantuketan ere aritzen ziren. Bertsolariak ere baziren artzainen artean. |
| A03 | 00:16:00 00:26:15 |
Bideak aldatu zituzten eta horrek izugarrizko aldaketa ekarri zuen: autoak. Bordak hustu ziren. Ez da gehiago gaztarik egiten. Gero iluna ikusten du bordetan. (23:38") Zintzarriek badute garrantzia handia ardiak portura igo eta jaisteko garaian. Orain ez dituzte oinez jaisten lehen bezala. Orain autoak erabiltzen dituzte denetarako. |
| A02 | 00:08:15 00:16:00 |
Xikota: xikotaren prezioa, diruz ordaintzen zen. (10:40") Artzainak urtean birritan elkarrekin ateratzen ziren: Igande zurian eta Madalenetan. Udazkenean ardiak jaisten eta txerriak eramaten ziren. Aterpea zuten txerrientzat. |
| A01 | 00:00:00 00:08:15 |
Aurkezpena. Berrogeita hamasei urte daramatza artzain bordan. Hasieran gehiago ziren eta bakoitzak bere postua zuen. Artzain nagusia, gazta egilea zen; artzain mutila, neskatua, sukaldaria zen; antsozaina. Goian hamazazpi egunez egoten ziren eta horren arabera txandakatzen ziren postuak. "Lukenak". (07:45") Gaztak mandoetan jaisten zituzten. Magdalena arte egiten ziren gaztak. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| II-051a-A | 47:35 |
Loading the player...
|