Irulegi Irratia
II-118a
- Fitxategia: II-118a
- Zatia: A01
- Iraupena: 00:00:00 - 00:09:55
- Gaiak:
elikadura: gereziak
- Laburpena: Aurkezpena: Itsasoko gereziak.
(01:50") Hamalau urtetarako gereziak biltzen hasia zen. Hala ere, txiki-txikitik joaten zen jatera eta zuhaitzetan igotzen zen.
Gerezi motak: pelua, zapata eta samina den bat. Pelua, beltza dena, lehenengoa ontzen zen.
Egunean berrehun kilo ere bildu izan dituzte. Zuhaitz gainean biltzeko, zaku txiki batzuk erabiltzen zituzten. Lurrean gereziak biltzeko ez zuten saskirik erabiltzen, platoak baizik, ezin baitira gerezia gehiegi pilatu. Lerak erabiltzen zituzten gero.
Gereziak pisatu eta eraman eta hurrengo egunean ordaintzen zieten beti.
Lerak ez ziren etxean egiten, horiek egiten zituztenak baziren. Idiak erabiltzen ziren tira egiteko.
Gerezia zaintzeko, biltzean kasu egin behar da. Buztanarekin hartu, hostorik gabe eta ustelak utzi.