Irulegi Irratia

II-118a

  • Fitxategia: II-118a
  • Zatia: A03
  • Iraupena: 00:11:20 - 00:26:40
  • Gaiak: elikadura: gereziak
  • Laburpena: Sasoi on batean bi tona bildu izan dituzte. Gereziondoak lorea galtzen badu ez du fruiturik emango. 1960 izan zen urterik onena. Bi anaia, mutila eta aita aritzen ziren biltzen egun osoan. Maiatza erdian edo bukaeran hasi eta ekaina bukaera arte aritzen ziren biltzen. Goiz-goizean hasten ziren, arratsaldean ez baita hainbeste biltzen, indarrak bukatzen baitira. Zainentzat txarra da eta urtero erortzen zen norbait. Zuhaitz gainean egoten ziren martxantea etorri arte. Hilabete bat ematen zuten horrela. Euria ari bazuen, ez zuten hartzen. Orain ia desagertu egin da gerezia bertatik. Sasoi ona zenean oso mozkin ona zen. Gerezi garaia zenean, denentzat egoten zen dirua. Gerezi jasotzaileak eta martxanteak, denak, biltzen ziren arratsaldean ostatuan. Gereziondoak ez ziren tratatzen. Batzuetan arbolaren punta puntaraino igo behar zuten baina oso zaila bazen, han uzten zituzten adarrak apurtu gabe. Zurubiak eta sokak erabiliz eusten zituzten bai adarrak eta baita euren gorputzak ere. Bere aitak egiten zituen zurubiak eta bakoitza berearekin ibiltzen zen. Itsasoko gerezia ona da baina jadanik ez da inor aritzen gerezietan. Bertan gereziak, Bordelen mahatsa bezalakoak ziren.