Irulegi Irratia

II-119b

  • Fitxategia: II-119b
  • Zatia: A02
  • Iraupena: 00:16:20 - 00:33:50
  • Gaiak: Sanferminak
  • Laburpena: Bera beste lagun gazte batzuekin joaten zen. Motorrez joaten ziren Iruñera, Izpegiko lepotik. Bera egon zen lehenengo aldian, bi mutiko bi apaizarekin joan ziren auto txiki batean. Baigorriko bi bikariorekin joan ziren 1950ean. Orduan bertatik ez zen hainbeste jende joaten, ez baitzen erraza joatea. Baina aitonari ere entzun izan dio zaldi-karrozan joaten zirela Iruñeko feriara. Orduan Sanferminetako jaiak ez ziren orain bezalakoak. Orduan Espainiako leku beroetako jendea joaten zen festa egitera. Giroa oso ona zen. Horren gaztea ez zen jendea ere danbor baten soinuaz aritzen zen dantzan eta beraien artean hartzen zintuzten. Gozatzeko formak ez ziren orain bezalakoak . Arratsaldez entzierroa eta korridak ere bazeuden. Orduan orain baino zauritu gehiago egoten zen, jendea mozkor-mozkor eginda sartzen baitzen ibilbidean. (28:10") Orduan musika, herrietako banda txikiek jotzea zen. (29:50") Bere aitonak Belateko "oihana" zeritzotenaren istorioak kontatzen zizkion. (30:55") Hiru egunetarako joaten ziren eta beti lehenengo egunean, feria egunean. Beraiek ez zuten emazterik, baina besteenak etxean gelditzen ziren eta gizonezkoak bakarrik ateratzen ziren. Orain emakumezko gehiago daude gizonezkoak baino.