Irulegi Irratia

II-120b

  • Fitxategia: II-120b
  • Zatia: B18
  • Iraupena: 00:27:01 - 00:35:28
  • Gaiak: ogibideak: txokolate egilea
  • Laburpena: Txokolatea ongi hoztu behar zen, frigoaren barruan. Ondoren moldeetatik atera behar zen, desmoldatu. Disdiratsu eta polita behar zen atera, horretarako ere teknika berezi bat behar da. Ondoren paperean ezartzen zen. Pakete diferenteak egiten ziren, handiak eta ttipiak. Botigak baziren leku guztietan, eta bizikletarekin joaten zen txokolatea botigetan saltzera. Gero negozioa ttipituz joan zen, enpresa handiak sartu ziren. Berak prezioak merketu behar zituen eta azkenean utzi zuten, segitzeko aukerarik ez zuten ikusi, makinak berritu behar ziren eta gehiegi balio zuten. Hori gerratik landa izan zen. Luzaz atxikitzen saiatu zen, baina ez zuten lortu. Penarekin utzi zuen. Aitari behin sari bat eman zioten, txokolatea biziki ongi egiten zuelako.