Irulegi Irratia
II-132b
- Fitxategia: II-132b
- Zatia: A01
- Iraupena: 00:00:00 - 00:14:43
- Gaiak:
inauteriak
, erlijioa: Garizuma
- Laburpena: Aurkezpena: Gerra aurreko Inauteriak. Mutil gazteentzat asko gozatzeko momentua.
(02:30") Mozorratu egiten ziren eta akordeoi batekin asto baten gainean jarrita etxez-etxe joaten ziren puxkak biltzen gero afaria egin ahal izateko.
Bere adineko neskak beraiek ezagutzen saiatzen ziren eta irri egiten zieten.
Astoarekin sartzen zen etxeetan.
(06:25") Mutilak ziren jaia egiten zutenak, neska gazteek ez zuten parte hartzen. Neskak sukaldean kauserak egiten zituzten. Errezeta.
(09:30") Orduan jaunartzea egin eta gazte asko joaten ziren neskame edo morroi lanera. Etxean gelditzen zirenak ere, oraingoa ez bezalako modu ezberdinean dibertitzen ziren: mezak, bezperak, serorenean josten...
Mutilak pilotan aritzen ziren eta zazpietan etxean egon behar zuten.
inauteriak asteartean bukatzen ziren. Hausterre-egunean baraua hasten zen garizuma osorako.