| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Herria zehaztu gabekoak |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A03 | 00:29:00 00:42:27 |
Miserable esan ziotenean Larramendik erantzun egin zuen. Zenbait kontakizun. (34:47") Larramendiren bertsoak, Anjel Aintziburuk abestuak. (40:23") Agurra. |
| A02 | 00:14:43 00:29:00 |
Libertimenduak egiten ziren eta bertan bertsoak kantatu ere. Horietariko bertso batzuk: neska eta mutilen arteko elkarrizketa bat. (23:38") Eiheralarren ere libertimenduak egin ziren zazpi-zortzi urtez. Jantzietan benetako urrea eramaten zuten: ator zuria, fular ederrak, zintak bizkarrean, galtza zuriak galoiekin... Zapurrak, gigantilak eta beste zenbait elementuen gainean. |
| A01 | 00:00:00 00:14:43 |
Aurkezpena: Gerra aurreko Inauteriak. Mutil gazteentzat asko gozatzeko momentua. (02:30") Mozorratu egiten ziren eta akordeoi batekin asto baten gainean jarrita etxez-etxe joaten ziren puxkak biltzen gero afaria egin ahal izateko. Bere adineko neskak beraiek ezagutzen saiatzen ziren eta irri egiten zieten. Astoarekin sartzen zen etxeetan. (06:25") Mutilak ziren jaia egiten zutenak, neska gazteek ez zuten parte hartzen. Neskak sukaldean kauserak egiten zituzten. Errezeta. (09:30") Orduan jaunartzea egin eta gazte asko joaten ziren neskame edo morroi lanera. Etxean gelditzen zirenak ere, oraingoa ez bezalako modu ezberdinean dibertitzen ziren: mezak, bezperak, serorenean josten... Mutilak pilotan aritzen ziren eta zazpietan etxean egon behar zuten. inauteriak asteartean bukatzen ziren. Hausterre-egunean baraua hasten zen garizuma osorako. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| II-132b-B | 42:27 |
Loading the player...
|