Irulegi Irratia

II-145a

  • Fitxategia: II-145a
  • Zatia: A05
  • Iraupena: 00:22:33 - 00:36:00
  • Gaiak: elikadura: ardoa
  • Laburpena: Eritasunak egon dira, baina berak ez du ikusi. (23:10") Mahatsa urrian biltzen zuten. Upeletan bildu eta horietan zapaltzen zuten. Gero makina erosi eta mahastian bertan egiten zuten. Etxeratu eta zubana (barrika handia) batean sartzen zuten. Mahats zuria eta gorria nahasten zituzten. Fermentazioa ikusi eta atera egiten zuten, otsaila inguruan. Gero zukua barriketan uzten zuten. Abenduaren hasiera arte airearekin uzten zuten eta gero ongi estaltzen zuten. Martxoko ilbeherean eta denbora onarekin, barrikaz aldatzen zuten. Barrikak 300 pintakoak ziren, ez baitzuten pipa (600 pinta) betetzeko adina ardorik. Barrikak ardoz hustu bezain laster garbitu eta lehortzen uzten zituzten. Jadanik ez da hainbeste ardo edaten etxeetan. Ordaintzeko sistema ere aldatu da. Gaur egun ardo egitearen inguruan.