Gai nagusia:
Noiz ikasia: umetan ikasia, duela 45-50 urte bat urte inguru
Non ikasia: etxean, amak erakutsia eta bere amak amonari ikasia omen zion, aspaldiko esku-jokoa da
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: gurasoek edo helduek umeei, ume ttiki ttikiei eskua hartuta zenbakiak irakasteko edo haurrentzako jolas kanta bat da, edo esku-jokoa ere esan daiteke. Motxa, haur txikiek errez ikasteko eta mugimentuarekin. Haur ttikientzako dela ezagun du.
Kantaren inguruko gertaera bat: kuriosoa da kantu honen doinua, errepublikar garaiko doinua du. Horrelaxe ikasi omen zuen Jose Luisen amonak, amak eta gero Jose Luisek berak. Beti entzun izan du horrela.