Gai nagusia:
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru
Non ikasia: taberna giroan
Non kantatzen da Leitzaldean: garai batean parranda giroan. Askotan kantatzen zuten txistulariek Kristobal Altzatekoari ikasita.
Nortzuk kantatzen dute: Kristobal “Altzatekoak” kantatzen omen zuen kantu hau bera ere. Gizon hau oso xelebrea eta umoretsua zen. Baditu era honetako beste hainbat kanta ere.
Kantaren inguruko gertaera bat: abesti hau bera Itziar Azpirozek kantatu zuen baina doinu ezberdinarekin. Itziarrek etxean aitari ikasia zuen. Jose Luisek kanpoan, taberna giroan Kristobal Altzatekoari entzunda. Beste ezberdintasun ttiki bat: Itziarrek honela hasten du kantua “ auzoko etxera…”, Jose Luisek berriz “aurreko etxera…”