Gai nagusia:
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru
Non ikasia: taberna giroan
Non kantatzen da Leitzaldean: garai batean parranda giroan. Askotan kantatzen zuten txistulariek
Nortzuk kantatzen dute: Tomas “Barun”ek kantatzen zituen era honetako kanta eta bertsoak, katxondeoan sortuak…
Kantaren inguruko gertaera bat: Tomas Barunek kantatuak, ez dakite aurrekoei ikasia edo berak asmatutakoa ote zen. Asko halaxe zituelako, berak sortuak. Baserri giroko animalia bakoitzaren soinua aipatzen du: behia susa, txerria iñausi, zakurra alta eta astoa iel.