Gai nagusia:
Noiz ikasia: umetan ikasia, amak erakutsia.
Non ikasia: etxean ikasia,
Non kantatzen da Leitzaldean: haur ttikiei batez ere jaio berriei kantatzen zaie
Nortzuk kantatzen dute: guraso eta helduek ume ttikiei
Kantaren inguruko gertaera bat: sehaska kanta hau Olatz Zugastiren disko batean jasoa dago, baina doinukera ezberdina duela uste dut. Guk ere 2 bertsio grabatu ditugu distantzia laburrean zer nolako aldaera izan dezakeen ohartzeko: lehenbiziko bertsioa Leitzan kantatzen dena da, bigarrena (Arantxa Agirrek 43.klipean abestutakoa) Goizuetan egiten dena. 2 herrien artean 29 km-ko aldea besterik ez dago.
Letran ere amaieran ezberdintasuna dago carmen agirrek: “ ez zen gehiago etorri”… eta Arantxa Agirrek goizuetako bertsioan “ez da inon ageri” esaten du amaieran