Orreaga Ibarra
N-049
- Fitxategia: N-049
- Zatia: A02
- Iraupena: 00:05:29 - 00:14:41
- Gaiak:
euskara: euskalki desberdinak
- Laburpena: Ezkondutakoan Argentinara joan zen senarrak han anaia zuelako eta berak ere zerbait gehiago nahi zuelako. Ez da joan izanaz damutzen jende ezberdin asko ezagutu zuelako eta oso esperientzia polita izan zelako. Buenos Aireseko Euskal Zentroan euskaldun jendearekin biltzen ziren eta bakoitzak bere euskalki eta bere azentuarekin egiten zuen euskaraz, baina ongi ulertzen zioten elkarri. Hemendik Argentinara joandakoa oso jende langilea eta zuzena zen, aurrera egin nahi zuena. Argentinara joan zenean hemen une ekonomiko txarra zegen, eta han, ordea, ona. Baina gero gauzak alderantziz suertatu ziren, Argentinako egoera gero eta txarragoa zen eta hemengoak pixkanaka-pixkanaka hobera egin zuen. Peronen gobernuak jendeari lan egiten edo ikasten lagundu beharrean, dirua eta makinak banatu zituen horiek erabiltzen ez zekien jendearen artean, eta Buenos Airesera eraman zuen egoera txarra. Horrek, botoak nahi zituen gobernuarekiko menpekotasuna eragin zuen, eta herrialdearen porrot ekonomikoa ekarri zuen.