Gai nagusia:Bi neska, zaharrenak zirenak, eta bost mutil izan ziren. Gero, Ameriketatik etorri zen osaba. Amak eta arrebetako batek egiten zituzten bereziki etxeko lanak, izan ere, bertze arreba elbarritua baitzen. Eta ez etxeko lanak bakarrik, izan ere, amak bertzelako lanak ere egiten zituen. Ama ikusi du etxeari zegokion iratze lote guztia mozten, bera bakarrik. 30 bat iratze meta egiten zituzten.