Satrustegi
SM-012a
- Fitxategia: SM-012a
- Zatia: A03
- Iraupena: 00:14:10 - 00:27:53
- Gaiak:
sorginkeria
- Laburpena: (Erdaraz mintzo da) Aitatxi gaixotu zenean, berrogei egunez leihoan estali gabe utzi behar zen botika bat erabili zuten. Gauero botikak sua hartzen zuen leihoan. Aitatxi hil zenean etxeko idiek mendira ihes egin zuten bi bonbillen antzeko zerbait zeramatela. Hiru egunetan ezin izan zituzten idiak aurkitu. Krisialdiak sufritzen zituen neska batek, dirudienez arrautzak eskatzera joan zitzaion emakume bati ez laguntzeagatik, idiak non zeuden esan zuen. Neska horrek, Abaurrepeko gizon alargun batekin bigarren aldiz ezkondutako Otsagabiako emakume alargun bat eta beste emakume batzuk, hildakoaren gainean dantzatzen ikusi zituela esan zuen. Elurra egin zuen gau batean idiak edatera zihoazenean, ihes egin zuten berriro, eta galdu zituzten. Delako neska horrek non zeuden esan zien. Herriko mutil batzuk epaitza botatzera joan ziren, eta atsedena hartzeko gelditu zirenean, neska herritik, zer mintzatzen ari ziren jakiteko gauza zen. Otsagabiako emakumearen seme bat apaizgaitegira joan zen, baina atera behar izan zuen. Beste seme bat, jaietan errondan zirela, etxe baten parean egurrezko maratila hautsi zuen etxekoei gaiztakeriarik ez egiteko. Amatxik eta hiztunak ez dute sorginkerietan sinesten, baina hau guztia benetan gertatu zen. Hiztunak, sehaskan zegoenean, etengabe negar egiten zuen. Garaioako apaizak ebanjelioak irakurri behar zizkiotela esan zuen. Sehaskan lo zegoelarik irakurri zizkioten eta ez zuen berriro negar egin.