Satrustegi

SM-012b

  • Fitxategia: SM-012b
  • Zatia: A02
  • Iraupena: 00:01:06 - 00:08:31
  • Gaiak: sorginkeria
  • Laburpena: (SM-012a grabaketaren jarraipena da. Erdaraz mintzo da. Atzean gizonezko bat entzuten da.) Sorginek ezer egin ez diotenez ez du horiengan sinesten. Esaten duena egia da, baina umea zeneko gauzak direnez gero, orain ezin du iritzi bat eman. Liburuak eta horrelako urdakeriak baziren (?), irakurtzen omen zituztenak eta horrek zoritxarra zekarren. Etxe batean zoritxar asko zituzten, norbaitek liburu batez galbideratzen omen zituela uste zuten. Behin artzain batek hodei bat ikusi zuen eta bat-batean artaldearen erdia leku batera joan zen eta bestea bestera, erdi batek gaizki erditu zuen eta beste erdiak ongi. Abaurregaineko etxe batean liburu bat omen zuten, norbaitek irakurri zuen eta artalde batek, gauez inork ikusi gabe, ibilaldi handi bat egin zuen; orduan liburua erretzea erabaki zuten eta labera bota zuten. Harako gizon bat hil zenean bukatu ziren herriko etxe batzuetako zoritxarrak.