| M-005 |
A03 |
etxeko lanak
|
Gazte denborako garaiak gogorrak ziren. Alorrean aritzea zen gogorrena, goiz-goizetik gaueraino. Garaiaren araberako beste lanak: udan, uzta bildu garia, artoa, patata, babarrunak. Udazkenean erein eta uztailean biltzen hasten zen. Dena eskuz egin behar zen igitaiarekin. Pilak egin eta taxutu. Larrainera eraman eta idiekin egun osoan bueltaka egon ondoren haizeaz baliatuz, garbitu egiten zen. Garia soberan bazegoen saldu egiten zen. Aziendarekin, behiak, behorrak, ardiak eta txerriekin konpentsatzen zen pixka bat dirua, bestearekin ez baitzen dirurik lortzen. |