| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Usetxi |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A07 | 00:11:26 00:12:52 |
Gerraren ondoren gose handia zegoen. Garia bazuten ere errotak prezintaturik baitzeuden. Garia errotara igotzeko trikimailuak. Sutopilak jaten zituzten. Goserik ez zuten pasatu, baina bai zorigaitzak. |
| A06 | 00:09:20 00:11:26 |
Soldadu zazpi urtez egon zen. Lehenengo, Gerra zibilaren denboran eta gero ere. Frentean Asturiasen, Valentzian, Madrilen, Cartagenan... egon zen. Oroitzapen oso txarra dauka Gerraz. |
| A05 | 00:08:14 00:09:20 |
Emazteek egiten omen zuten lan gehiago, kanpoan lan egiten bazuten ere, gero etxean ere egin behar baitzuten, gizonek laguntzen ez zutelarik. |
| A04 | 00:06:40 00:08:14 |
Txerri hilketa: lau edo bost gizon elkartzen ziren. Txerria harrapatu, eta besteek eusten zioten bitartean besteak labana sartzen zion. Emazteak odola jasotzen zuen, txerria kanpotik erretzen zen eta arratsaldean zatitu egiten zen. Denek elkarrekin afaltzen zuten festa polita eginez. Herriko beste hiru etxeetara banatzen zituzten tripakiak eta beste zenbait zati ere. |
| A03 | 00:01:25 00:06:40 |
Gazte denborako garaiak gogorrak ziren. Alorrean aritzea zen gogorrena, goiz-goizetik gaueraino. Garaiaren araberako beste lanak: udan, uzta bildu garia, artoa, patata, babarrunak. Udazkenean erein eta uztailean biltzen hasten zen. Dena eskuz egin behar zen igitaiarekin. Pilak egin eta taxutu. Larrainera eraman eta idiekin egun osoan bueltaka egon ondoren haizeaz baliatuz, garbitu egiten zen. Garia soberan bazegoen saldu egiten zen. Aziendarekin, behiak, behorrak, ardiak eta txerriekin konpentsatzen zen pixka bat dirua, bestearekin ez baitzen dirurik lortzen. |
| A02 | 00:00:33 00:01:25 |
Adinari buruz hizketan. |
| A01 | 00:00:00 00:00:33 |
Aurkezpena. Usetxiko lau etxeen izenak. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| M-005-A | 13:26 |
Loading the player...
|
| Fitxategia | Tamainua | Materiala |
| M-005 | n/a | Transkripzioa eta gaztelaniazko itzulpena |