| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Luzaide |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A06 | 00:25:10 00:28:18 |
Judu erratuaren abestia ezagutzen dute bertan ere. Leizea eta zuloa. Zikilimarroa, mamu itsusia, haurrak izutzeko erabilia. "Ez badu nahi ikusi Zikilimarro, ez dezala zulotik harro" esana. Sorgin kontuak ere bazeuden han. Jendea sorgin kontuekin izutzen aritzen zen Basilio izeneko gizon bati buruzko kontakizunaren hasiera. |
| A05 | 00:18:15 00:25:10 |
Ostadarra, errautsa, hautsa. Hitzen eta etxeen izenen azalpenak. |
| A04 | 00:12:30 00:18:15 |
Artoa ere bazegoen eta bost errota zeuden. Burdinolak zirenak errota bihurtu ziren. Oso inportantea zen Manueleneko aroztegia eta handik gertu Ezkilenea etxea dago. Iruñeko Santa María la Realeko ezkila Luzaidetik eramana da. Posible da etxe hartan egin izana, baina gaur egun borda bat da. Baztanen ere badira lekuak non ezkilak egiten ziren: "Iturengo Arotza" abestian kontatzen da. |
| A03 | 00:08:15 00:12:30 |
Garia ereiten zuten. Ultzia nola egiten zuten. Lehenago igitaiaz eta gero tailuz egiten zuten. Espalkatu egiten zuten. Oinutsik egiten zen. Jendea ez zen zuhaitzetara lotzen aldapatan garia mozteko. |
| A02 | 00:06:10 00:08:15 |
Jendeak erleak zituen eta hitz egiten zieten. Erleak ura edaten ari zirela ikusten zuten eta kofua aurkitu egiten zuten. Orain lehen baino erle gutxiago dago. |
| A01 | 00:00:00 00:06:10 |
Baigorriko gizon batek Arrola inguruan burdinezko balak bildu zituen. Beste bi Trona mendian aurkitu zituen. Bera ziur dago urrea dagoela Luzaide inguruan. Karlistek kaxa bat urre atera zuten. Lur azpian zerbait gorde eta iruditzen zaizu oroituko zarela non utzi duzun, baina lurra aldakorra da. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| I-091b- | 28:18 |
Loading the player...
|