| Fitxategia | Zatia | Zati den beste gai | Laburpena |
| D-001 | A02 | eskola | Behin eskolan maisuak atera behar izan zuen eta haurrek erlojuaren ordua aldatu zuten. |
| D-001 | A03 | istripua | Afaltzeko, esne hotza opilekin (taloekin) hartzea gustatzen zitzaion. Behin egosi berria zegoen esnea eta leiho kanpoan utzi zuen katilua hozten. Bera igo zen gero hoztu zenentz ikusteko, eta lehenengo katilua eta atzetik bera joan ziren leihotik behera. |
| D-001 | A04 | Txerrikumea eraman zutelako negarrez hasi zen eguna. | |
| D-001 | A05 | elikadura: pastelak | Ama Donostiara oihala erostera joan zen egun batean, pastelak ere ekarri zituen. Mahai gainean utzi zituen eta berak bat jan eta katuari errua bota zion. |
| D-001 | A06 | Gazta maldan behera joan zitzaion eguna. | |
| D-001 | A07 | kontrabandoa | Behin, kontrabandoan ari zirela gertatu zitzaiena. |
| D-001 | A08 | kontrabandoa | Paketeekin zebiltzatela, tiroka hasi zitzaizkien eta hauek paketeak askatu zituzten korrikan ihes egiteko. |
| D-001 | A09 | dantza: ezpata dantza | Errekako bi aldeetakoak beti haserretuta zeuden, egun batean baketu egin ziren arte. Hura ospatzeko erabaki zuten ezpata dantza egin behar zutela, bakoitza kontrako aldeko karelean. Horrez gero, sanferminetan ohitura hori dago. |
| D-004 | A01 | lapurrak | Aurkezpena. Emakumeak, idiak saldu eta gero aitonari Berueteko lapurrek lapurtu egin ziotela kontatzen du. |
| D-004 | A02 | lapurrak | Berueteko lapur berberek mutil bat ere hil zuten. Azkenik, guardia zibilak haiek harrapatu zituen eta Iruñean aulki elektrikoan hil eta kanposantuan lerroan enterratuta daude. |
| D-004 | A03 | Berueteko lapur berberek egiten zituzten lapurretak eta ematen zuten beldurra kontatzen du. | |
| D-007 | A01 | abestia - eskola - euskara/gaztelania | Eskolako oroipenak. Abesti zati bat maistra eta alabari buruz (00:00:39"). Adina eta sexuaren araberako antolamendua. Hizkuntzarekiko (euskara -gaztelania) zailtasunak. Remigio Múgica gotzainarekin kredoaren kontakizuna |
| D-007 | A02 | arrantza | Gaztetako bihurrikeriak: Olentzero, txori kabien bila joatea, arrantzara joatea. |
| D-007 | A06 | eskola | Gau eskola eta eguberri aurreko eskolako gertaera. |
| D-007 | A07 | Karameloaren pasadizoa | |
| D-007 | A08 | "Zortxiko"-ri egindako azpijokoa. | |
| D-013 | A01 | Amerika - indianoak | Ameriketatik bueltatutako amerikano (indiano) batzuen hiru istorio. Ameriketan egon eta aberats bueltatu zen gizon baten familiaren istorioa. Bera hil zenean familiarekin gertatutakoa. Hiru anaiek lortutako milioi bana nola gastatu zuten. Ameriketatik bueltatutako batek ezkontzea lortzeko denak engainatu zituen. |
| D-016 | A02 | Gerra zibila | Gerra zibilaren garaiko pasadizo bat: danborra jotzen zuten soldaduz jantzita eliza atarian. |
| D-016 | A06 | Gerra zibila | Gerra garaiko oroitzapenak: ihes egin zuten, zenbait gertakizun. |
| D-017 | A02 | sutea | Gari sega garaian, nagusiak segan eta gazteak jolasean zeudela, etxean sortu zen sutearen gertaera kontatzen du gizonak. |
| D-022 | A02 | herria: Leitza - herria: Leitza, musikariak | Leitzako txistulari eta atabaleroen pasadizoak: ttun-ttuna eta atabala erori zirenekoa, zapoaren kontakizuna, pizontzia bizilagunaren astoaren gainean erori zenekoa, arropa kendu ziotenekoa, bandoa emateko atabala jotzen erakutsi zionekoa, Maxurrenea baserriko gertakizuna. |
| D-025 | A01 | Agurra. Berroeta aurkeztu eta geografikoki kokatu egiten du. Ama eta Almandozi buruzko kontakizuna. | |
| D-026 | A01 | Aurkezpena. Lutxiri oilategian gertatutakoa: txakurra oiloak hiltzen ari zen. | |
| D-028 | A02 | Gerra karlista - errota | Bi gaztetako kontakizun: alde batetik, aitona gerra karlista garaian soldaduskan egon beharrean etxean izkutaturik zegoen. Bestalde, amona eta beste bi neska sanferminetan Iruñera joaten ziren saltzera eta diru pixka bat irabaztera. |
| D-032 | A01 | Mattinmotela | Mattinmotteli buruzko zenbait kontakizun. |
| D-033 | A04 | Erregez mozorrotu ziren hiru asto hartuta eta bueltaka ibili ziren Etxarri-Aranatzen ezezik Arbizun ere bai. | |
| D-035 | A10 | Amerika | Eskolara joaten ziren urrutitik eta bidean bazegoen txakur bat izutzen zituena. Egun batez ez ziren eskolara heldu horregatik. |
| D-035 | A02 | Gerra karlista | Aitona Gerra Karlistetan korreo gisa egon zeneko istorioak. |
| D-035 | A05 | kontrabandoa - Gerra zibila - errota - gosea | Kontrabandoa egiten zuten garaiko kontakizuna. Kontrabandoan zer gauza pasatzen zituzten. Gose handiai pasatu zuten beraiek ere azkenerako errotak ere itxi egin baitzituzten. Soldadu joan zen hogei urterekin. |
| D-035 | A08 | Gerra zibila - gosea | Encarnación hasten da orain bere aurkezpena egiten. Gerra Zibila nola bizi izan zuen: zazpi urterekin beste baserri batera eraman behar izan zuten. Eskolara bueltatu zirenean gertatutako kontakizuna. Goseteari aurre egin zioten denen artean janaria biltzen. |
| D-037 | A01 | sorginkeria | Arruzpiko sorginei buruzko bi kontakizun: txarrantxari zati bat falta zaio eta etengabean negar egiten zuen haurra. |
| D-037 | A02 | sorginkeria | Beste sorgin istorio bat: sorgin omen zenak kuluxka bat egin behar zuen eta arnas egiteari utzi zion. |
| D-037 | A03 | sorginkeria | Beste sorgin istorio bat: andregaia eta bere ama sorginak zirela esaten zen eta benetan ikusi zuen baietz. |
| D-037 | A06 | sorginkeria | Sorgin fama zuen gizon baten istorio bat. |
| D-037 | A08 | sorginkeria | Baserri batean hontza bat agertu zen eta susmagarri zelakoan harrapatu egin zuten. Baina ihes egin zuen. Hurrengo goizean baratzera joan zirenean, piper guztiak lapurtu zizkietela ikusi zuten. Hontza, mozorruturiko sorgina ez ote zen esaten zuten. |
| D-038 | A01 | sinesmenak: agerpenak | Doloresen anaiari behin batean etxera bueltatzen ari zela, euritakoaren sei puntetan argi bana zintzilika jarri zitzaizkion etxean sartzean itzali zitzaizkionak. Hurrengo egunean, hildako osaba agertu zitzaion. Beraz, meza eskeini zioten eta ez zen gehiago agertu. |
| D-038 | A02 | sinesmenak: agerpenak | Mantxintxako baserrian argi bat zebilen hona eta hara egunetan. Azkenean, gizonak galdetu eta argiak erantzun zion bere ama zela meza baten bila. Beraz, meza eskeini zioten eta ez zuten berriz ere ikusi. |
| D-038 | A03 | sinesmenak: agerpenak | Artantxuko baserriko Teresak ere, argi bat ikusten zuen nonnahi bere senarra hil eta gero. Azkenean, senarra bera agertu zitzaion behin. Eta oraingoan ere, meza bat eskeiniz desagertarazi zuten. |
| D-038 | A04 | sinesmenak: agerpenak | Bekitxeko Bautistari hiru bat metrotako zuriz jantzitako bi emakume atera zitzaizkion etxera bueltan, ez atzera eta ez aurrera egiten uzten ez ziotenak. Azkenik lortu zuen ihes egitea eta etxera sartzea. |
| D-038 | A05 | sinesmenak: agerpenak | Beste bati ere, zakur formako animali haundi bat atera zitzaion. |
| D-039 | A02 | Neskekin dantzatzeagatik apaizak denuntziatu eta gartzelan egon ziren. | |
| D-039 | A03 | bizimodua - bertsoa | Gaztetako bizimodua alaiagoa zen oraingoa baino. Beti zeuden abesten eta dantzan. Beti ardoa edaten zuten gazteek ere. Larraungo Peio Joseren kontakizuna: urte batean mendian ibili eta gero tabernara jaitsi eta bila joan zitzaizkion, andreak haurra izan zuela esanez. Etxera ailegatzean kantatu zion abestia (8.20" - 8.37"). Bertsolari ibiltzen zen, Xalbador, Mattin eta Uztapiderekin batera. |
| D-039 | A05 | Eugin gertatutako bi kontakizun: haurra jaiotzen ari zenean, emakumeak kexu egiten zuen bakoitzean, gizonak ardoa edaten zuen. Bestean, mozkorrak apaizari zer esan zion kontatzen da. Agurra. | |
| D-043 | A01 | abestia | Abestia (00.22" - 00.35") . Kontakizuna. |
| D-043 | A02 | sorginkeria | Sorginkeria kontu bat eta horren gainean esaten zena. |
| D-043 | A04 | Bere aitari buruzko kontakizunak: ogi bat lapurtzen zuen gauero. Espartinak erostera joan zen eguna. Mentxagako ostatuan jan zuten egun batean. Arbien istorioa. Kontratistarekin gertatutakoa. Trenean baztanga zuen gizon bat zihoala esan zuen egun batean. Meatzeetan lan egin zuenean egin zituenak. Behin beraiek Donostiara joan nahi zuten eta bidean eta behin ailegatuta pasatu zitzaizkionak kontatzen ditu. | |
| D-043 | B01 | Gerra zibila | Orreagatik bueltan Ibañetako mendatean lau kanonigorekin elkartu zen eta Ziordiako idazkariak egindakoak esan zizkien. Mezan belaun bakarra lurrean jarri zuenean gertatu zena. Gerra Zibileko kontuak. Makilak, eserleku, makila izateko eta tiro egiteko balio zuen. |
| D-046 | A01 | sorginkeria | Sorginetan sinisten ez zuen bati gertatutakoa. |
| D-046 | A03 | sorginkeria | Araoa gaizki esateagatik gertatutakoa. |
| D-057 | A26 | lapurrak | Diru asko zeraman mutil bati lapurtzeko asmotan, buruan jo eta leize batera bota zuten. Azkenean mutila aurkitu zuten eta gaizkile haiek Iruñera eraman zituzten gartzelera eta bertan hil zituzten. Horren ondorioz Iruñean Beruete gaizkileen herria bezala zen ezaguna. |
| D-061 | A01 | gizon/emakumeak | Goizuetako neskek Aranoko mutilak zituzten gustoko eta hortaz, Goizuetako mutilak haserre zeuden. Bidean izutzea erabaki zuten eta kalabaza bat jarri zuten argizari batekin neskak pasa ez zitezen, baina hauek kalabaza txikitu egin zuten. |
| D-061 | A02 | gizon/emakumeak | Beste behin larunbata arratsaldea izanik, neskak plazan dantzan zebiltzala, mutilek dantza eskatu arren ez zegoen modurik. Mandotegira joan ziren orduan hauek eta mandeuliak zorro batzutan sartu eta plazan lurrean utzi zituzten. Dantzan ari ziren neskek oinekin puskatu zituzten poltsak, eta euliak gonen barrenera sartu zitzaizkien. Plaza hustu zen. |
| D-061 | A03 | Beste batean herriko bi borrokatzen ari zirela tabernan eta batak besteari esan zizkiotenak beren hankatartekoak zirela eta. | |
| D-061 | A04 | sorginkeria | Sorginetan sinistu edo ez bazihoazen bi senide gauez bidean eta sinisten ez zuenak hartu zuen izugarrizko sustoa. |
| D-061 | A05 | sorginkeria | Sorginetan sinistu ez eta eman zioten sustoa. |
| D-061 | A06 | Apaiza urtero joaten zen lurrak badeinkatzera etxez-etxe. Baina urte batean ez zuen egin. Egun batez, elizan, apaizak emakumeari esan zion ez zituela oraindik hartu urtero urtero emakumeak apaizari ematen zizkion oilaskoak, eta emakumeak erantzun egin zion. | |
| D-061 | A07 | Arano eta goizuetarren arteko istorioa. | |
| D-063 | A01 | bizimodua | Aita hil zenean, bederatzi urterekin neskame joan zen etxe batera lanera. Eskarpinak kendu behar izan zituen eta abarkak egin artean oinutsik ibili eta lan egin ere. Egun batean ihes egin zuen bere aiton-amonen etxera eta bertan bizi izan zen bere osabaren familiarekin ere. |
| D-063 | A03 | Aranon egon zen ere oso ongi. Bertan egin zituzten bihurrikeriak. | |
| D-063 | A04 | Kalean zeudenean, amak nola deitzen zien eta haiek nola erantzuten zioten | |
| D-064 | A03 | Txikitako gaiztakeriak. Zigarro bat erretzen harrapatu zuten. Neskekin tontakeriatan ibiltzen ziren. | |
| D-064 | A06 | jaiak | Festak ere egiten zituzten: sanferminak, San Fernando eguna, herriko festak. Zezenen aurrean ibili eta galtza apurtu zuen eguna. Mozkorturik etxera bidean espartina galdu zuen eta aitak hurrengo egunean aurkitu. Neskek harrika hartu zituzten eguna. |
| D-064 | A07 | Amerika: arrantxua | Ameriketara bidaiaren gora-beherak. Behin han bere anaiarekin eta bizkaitar batzuekin elkartu ziren. Lehenengo gaueko pasadizoa. Bera arrantxuan gelditu zen negu hotzean ahariak, zaldiak eta gainontzeko animaliak zaintzen. Udaberrian mendietara igotzen zituzten animaliak estaltzeko. |
| D-064 | B02 | Amerika - abeltzantza: transhumantzia | Neguan ardiak basamortura bideratu eta zaldi gainetik gidatzen zituzten. Izugarrizko bidaia luzea zuten beraien arrantxutik. Pasatzen ziren leku guztietako izenak. Indioekin izandako pasadizoa. |
| D-064 | B03 | Suge kaskabelaren arriskua eta berari gertatutako kontakizuna. | |
| D-066 | A10 | Sakristau izanik gertatutako gertakariak. Herriko jendeak maite zituen. | |
| D-067 | A03 | bizimodua - harakindegia | Zurgin bezala hasi zen osabarekin lanean gerratik bueltatzerakoan. Gero hori utzi eta harakindegia jarri zuen: haragia zerratu eta txerriak hiltzera joaten zen. Gantxo bat eskutik sartu eta zintzilik gelditu zen behin. Zorrak ere bazituzten baina loteria tokatu zitzaion eta aurrera atera ziren. (7.44"-ra arte) Bere semeek zerbait gehiago egin zezaten nahi zuten eta denek ikasi zuten unibertsitatean. Beraiek jubilatu egin ziren eta orain familiarekin elkartzen dira txerri eta bildotsak hiltzeko. |
| D-067 | A04 | Txikia zeneko kontuak: aitaren txirrindularen kandadua zerratu eta gurdi artean txikitu zuen behin. Eskolan maisua ilargira dauden kilometroak esaten ari zela ez zioten sinesten. Bi neska zaharren katuari lehengusuak ostikoa eman zion eguna. Lehengusua erori eta gizon batzuek iseka egin ziotenean erantzun ziena. | |
| D-068 | A11 | ehiza | Senide zaharrenak ehiztatzea zuen gustoko eta eskopeta bat nahi zuen. Baina aitak ez zion erosi nahi. Berak orduan zuen diru zerbait atera bankutik eta erosi zuen. Mendira ehizara joan zen egun batean eta gendarmeak atera eta kendu egin zioten. Gero gerrara joan eta han hil zen. Neska zaharrenari titiak erakustea eta gauez irakurtzea gustatzen zitzaiolako errieta egiten zioten. Gazteena deskargatzen ari ziren kamioi batean sartu zen eta honi ere errieta eman zion aitak. |
| D-068 | A12 | goitizenak | Elkarri jartzen zizkioten goitizenak. Txikia zenean besteei oihukatzen zien amak, berari ez. |
| D-069 | A03 | Errementari ikasi nahi zuenaren kontua. Adan eta Eva-ren irudi bat egin zuen eta bilobak esan ziona. Feria bat egin zuen bere lanekin. Obren azpian eskuz egindako koltxila bat jarri zuen. Eta harekin gertatu zitzaiona. Beste zenbait "kultur obra". Guardia zibilen eta kontrabandistaren obraren istorioa. | |