| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Donibane-Garazi |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A24 | 00:42:45 00:47:18 |
Irratiko sintonia. |
| A23 | 00:40:00 00:42:45 |
Akordeoia lehen ez zen dantzarako erabiltzen, ezteietan bai. Atabalak erabiltzen ziren. |
| A22 | 00:34:50 00:39:59 |
Espainiatik dantza taldeak etortzen ziren, eta neskatoak ere bazirela ikusten zuten. Bera neska-mutil talde bati irakasten hasi zitzaion, ohartu baitziren kanpotik oporrak pasatzera etortzen zirenek nahiago zutela neskatoak eta mutikoak elkarrekin dantzan ikusi, eta ez mutikoak bakarrik. |
| A21 | 00:33:36 00:34:49 |
Emazteek ez zuten dantzarik egiten, Espainian bai ordea. Bere amonak bakarrik egiten zuen dantza gizonekin herriko festetan, hirugarren egunean (zaharren eguna esaten zitzaiona), gizonen artean. |
| A20 | 00:32:45 00:33:35 |
Irratiko sintonia. |
| A19 | 00:32:17 00:32:45 |
Irratiko sintonia. |
| A18 | 00:31:42 00:32:16 |
Aitari sari bat eman zioten, hemengo gauzak atxikitzeko lana egiteagatik. |
| A17 | 00:31:07 00:31:41 |
Fandangoa modernizatu da, lehen ez zen hain azkar dantzatzen, polikago dantzatzen zen. |
| A16 | 00:30:55 00:31:06 |
Frantsesez ari da. |
| A15 | 00:28:04 00:30:54 |
Bere aita musikaria zen eta asteburu guztiz kanpoan egoten zen. Bere lanbidea hori zen. Bere anaiak beste guztia utzi eta aita bezala musikari izatea erabaki zuen, Tolosara joan zen eta han ikasi zuen musika. Aita hil zenean anaiak orkestra bat egin zuen, aitak egiten zituenak bezalakoa. |
| A14 | 00:25:55 00:28:00 |
Dantzari batzuk bakarrik ari ziren ongi dantzan, eta horiek bakarrik dantzatzen zuten. Antrexatak zailenak ziren. |
| A13 | 00:24:13 00:25:54 |
Emazteek ez zuten dantza egiten, Zuberoan ere kantiniersa gizona zen. Apaizek ez zuten nahi. Gero hasi ziren baina oso berandu. |
| A12 | 00:23:23 00:24:11 |
Dantzan askotan ibili da, biziki maite zituen dantzak, haurrekin ere bai. |
| A11 | 00:21:33 00:23:33 |
Irratiko sintonia. |
| A10 | 00:20:16 00:21:33 |
Herriko festetan ez zen libertimendurik egiten, orduko dantzak egiten ziren: polka exkotix, mazurka, bals edo fandango, karrilak, dantza-jauziak bukaeran eta farandula azken egunean bakarri, hirugarren egunean festa bukatzeko. Neskak eta mutilak elkarri lotuak, zapiak tartean, herrian zehar kalejira egiten zuten. Hirugarren egunean zaharrek ere dantza egiten zuten, zaharren eguna esaten zitzaion. |
| A09 | 00:17:39 00:20:15 |
Inauteriak, libertimendua, dantzak, pertsonaiak: zapurrak, jaun eta anderea, basa andereak. Aspaldi hartza ikusi zuen, itzulipurdika ibiltzen zen, sosa biltzen. Ferratzaileak ferrak ezartzen zizkion sosik ematen ez zuenari. Libertimendua inauteriko dantza zen. |
| A08 | 00:17:00 00:17:35 |
Bolant dantza Donibane Garazira norbait inportantea joaten zenean egiten zuten. |
| A07 | 00:15:36 00:16:58 |
Dantzako jantziak. |
| A06 | 00:14:00 00:15:34 |
Musika eta dantza. Inauteriak. Libertimendua. Dantza eta dantzariak. |
| A05 | 00:09:17 00:13:59 |
Irratiko sintonia. |
| A04 | 00:07:47 00:09:16 |
Festak, inauteriekin hasten ziren. Inauteriak garizuman bukatzen ziren. Herriko gazteek dantzak ikasten zituzten. Mutxikoak. |
| A03 | 00:05:37 00:07:46 |
Festetako musika, instrumentuak. |
| A02 | 00:03:31 00:05:33 |
Bestak nolakoak ziren. Dantzak. |
| A01 | 00:00:00 00:03:31 |
Programaren aurkezpena, sintonia. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| II-057a-A | 47:18 |
Loading the player...
|