Irulegi Irratia

II-142b

  • Fitxategia: II-142b
  • Zatia: A03
  • Iraupena: 00:20:05 - 00:27:00
  • Gaiak: elikadura: gazta
  • Laburpena: Hamalau urtetan jadanik egiten zuen gazta. Hura izan zen bere eskola, eta Ameriketara joan zenean ez zuen beste batzuek bezala sufritu. Artzain eta aitarekin ikasi zuen gazta egiten. Egurrezko supazterrean esnea berotuta egiten zuten gazta. Esne kopuruaren araberakoa zen gazten neurria. Gaztak kontserbatzeko orain hozkailuak behar dira; lehen, berriz, etxolan egoten ziren. Bere etxean bazuten leku ona, mendiaren kontra egonik, tenperatura ona zegoelako. Etxolan hilabete bat egon eta gero, gaztak etxera jaisten zituzten. Zakua bizkarrean hartuta joaten ziren aita-semeak oinez gaztak saltzera. Bildotxak urtarrilean saldu eta gero, hasten ziren gaztak egiten.