Irati Irratia

IR-024b

  • Fitxategia: IR-024b
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:09:12
  • Gaiak: elikadura: ogia
  • Laburpena: Ogia egiteko prozesua: barrikako orantza behar da. Irina lehen tornuan pasatu behar zen. Hurrengo egunean egin behar bazen ogia, egun hartan irina eta orantza prest uzten zuten. Irina pastuan zulo bat egin eskuz eta lapikoan zegoen orantza urtu eta irina emanez landu egiten zen opil bat eginez. Hura tapatu irinez eta negua bazen, bezko bero batean uzten zuten, hotzekin ez baitzen handitzen. Oramahiean irinarekin nahasten zuten orantza beroa. Eskuekin nahasten egoten ziren eta loditzen zelarik, batitu eta irin pixka batekin landu berriz ere. Gogortzen zelarik, manta bero batzuekin tapatu eta goratzen zenean, "etsirik" zegoen (eginda zegoen). Xerraka moztu eta ogi bat egiten zuten. Ogi borobilak, oraingo "cabezón" ogiak. Labea pizturik egoten zen. Batzuek etxetik kanpoan zuten. Indar hartzen zuenean, egurra brasa bihurtzen zen eta hura makila batekin barreiatzen zuten labe guztian zehar. Gero sartzen zen ogia, beraien artean bereizturik ez kolatzeko. Bi ordu baino gehiagoz egoten zen bertan. Gero atera eta hamabost-hogei egunetarako zuten ogia.