| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Urdiain |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A07 | 00:09:43 00:11:22 |
Santa Agatan neskek piperropilak egiten zituzten eta mutilak etxez-etxe joaten ziren eskean eta neskek piperropilak ematen dizkiete. Piperropilen azalpena. Ohitura hau galdu da herrian. |
| A06 | 00:08:42 00:09:43 |
Dantza asko egin du berak, helduta eta jotak ere bai. Apaizek errespetuz eginez gero, ez zuten ezer ere esaten. |
| A05 | 00:07:14 00:08:43 |
San Pedroko ermita eta bi apaiz anaien historia. Erromeria lehen festa handia zen. Orain gazteek ez dute horretaz gozatzen. |
| A04 | 00:05:12 00:07:15 |
Bazituzten hiru intxaurrondo baina botarazi zituzten eta orain udalak herri osoan zehar landatu ditu berriz ere. Biltzeko modua gaztainak biltzekoa bezalakoa da: makila batekin joka aritu eta gero lurretik jaso. |
| A03 | 00:05:12 00:05:54 |
Lehen Urdiain ez zen herri aberatsa. Zuenak bazuen eta ez zuenak ez zuen. Orain etxeak ederrak dira, baina ez dira beti horrelakoak izan. |
| A02 | 00:04:42 00:05:17 |
Oraingo gazteak askoz hobeki bizi dira baina beraiek baino gehiago kexatzen dira. Bere garaian gutxik ikasten zuten. |
| A01 | 00:00:00 00:04:42 |
Aurkezpena. Emakumeak lan asko egin du etxean bai umeak zaintzen baita abere eta belar lanetan ere. Gizonek Urdiainen fabriketan egiten zuten lan. Baina jornala baxua zen eta emakumeek aldi berean, gizonek baino lan gehiago eginez ibiltzen ziren umeak zaintzen, behiak, txerriak eta etxeko lan guztiak aurrera atera beharrez. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| M-001-A | 11:52 |
Loading the player...
|
| Fitxategia | Tamainua | Materiala |
| M-001 | n/a | Transkripzioa eta gaztelaniazko itzulpena |