Orreaga Ibarra
N-010
- Fitxategia: N-010
- Zatia: A02
- Iraupena: 00:07:18 - 00:14:37
- Gaiak:
txerri hilketa
- Laburpena: Txerriak umeak egiten zituenean bi txerrikume apartatzen zituzten gizentzeko. Txerriak patata eta artoarekin bazkatzen zituzten. Txerri horietako bat eguberrietako hiltzen zuten neguan jateko. Lehen ez zuten arrainik. Txerria hiltzeko labana sartzen zaio lepotik. Andre batek odola biltzen zuen eta beste batek bueltak ematen zizkion ez mamitzeko. Beste andre batzuek tipulak eta porruak prestatzen zituzten eta arrautzak egosi. Txerria garbitu eta zatitutakoan tripotak prestatzen zituzten. Familia osoa biltzen zen eta otordu handia egiten zuten. Puskak ematen zizkieten herriko jende nagusiari: maisuari, idazkariari, apaizari...