Satrustegi

SM-010a

  • Fitxategia: SM-010a
  • Zatia: A14
  • Iraupena: 00:35:55 - 00:46:00
  • Gaiak: sorginkeria
  • Laburpena: Bere aiton-amonak etxean bizi ziren. Aitona gaixorik zegoen eta mediku batek ere ez zekien zer zuen. Frantziara joan ziren eta han amonari bere senarraren atzetik zebiltzala esan zioten. Berak ez zuela gauza horietan sinisten esan zuen, baina hala ere sendagarri bat eman zieten. Berrogei gauez leihoan eduki behar zuten. Beste etxe bateko neska batek sendagarria garretan ikusi zuen eta esan zien. Baina hori gauero gertatzen zen. Aitona gaixorik zegoen bitartean, Otsagabiko emakume bat obra bat egitera joan zen bere senarrarekin beraien etxera. Emakume hark bibrazio txarra zuen eta gau batean, neska bat berarekin eskaileratan elkartu zen eta zerbait arraroa sentitu zuen. Gau hartan ezin izan zuen loak hartu eta gerora atake izugarriak izaten zituen, hiru egun eta hiru gauetan begiak ireki gabe egoten zelarik. Bitartean aitona hil egin zen. Amonaren bila joan ziren larrera eta haur txikia eta idiekin zegoen. Haurra hartu eta idiak ikuiluan sartu zituen. Baina ihes egin zuten. Norbait hiltzean, haren etxera arrosario bat errezatzera joateko ohitura zegoen eta atakeak izaten zituen neska beste bi neskekin joan zen. Bi haiek gorpuaren gainean dantza egin zuten. Neska hark beste atake bat izan zuen eta begiak itxita zituela ihes egindako idiak non zeuden esan zuen. Aurrerago elurra egin zuen eta idiak iturrira eramaten zituzten egun batean ihes egin zuten berriz ere. Haiek jarraitzen saiatu ziren baina inor ibil ezin zitekeen lekuetatik zihoazen eta galdu egin zituzten. Neska hark berriz ere, non zeuden esan zien eta momenturo nondik pasatzen ziren bazekien. Iturri berean mutilak elkartzen ziren gosaltzera eta neska hark han hitz egiten zuten guztia zekien. Otsagabiko emakumeak apaiz izateko ikasten ari zen seme bat zuen eta bi urte baino gutxiago falta zitzaizkionean apaiz izateko, apaizak ateratzeko esan zion, ez baitzen inoiz apaiz izango. Emakume hark zenbait jenderi gorroto zion. Behin, familiari min ez emateko, ikuilura jaitsi zen eta burni bat okertu zuen. Azkenean badirudi sendagarriak ez zuela eraginik izan aitonarengan amonak sinisten ez zuelako eta horregatik dantzatzen zuten bi neska haiek bere gorpuaren gainean.