| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Lesaka |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A09 | 00:14:20 00:16:24 |
Errekako bi aldeetakoak beti haserretuta zeuden, egun batean baketu egin ziren arte. Hura ospatzeko erabaki zuten ezpata dantza egin behar zutela, bakoitza kontrako aldeko karelean. Horrez gero, sanferminetan ohitura hori dago. |
| A08 | 00:12:30 00:14:20 |
Paketeekin zebiltzatela, tiroka hasi zitzaizkien eta hauek paketeak askatu zituzten korrikan ihes egiteko. |
| A07 | 00:10:12 00:12:30 |
Behin, kontrabandoan ari zirela gertatu zitzaiena. |
| A06 | 00:08:14 00:10:12 |
Gazta maldan behera joan zitzaion eguna. |
| A05 | 00:06:33 00:08:14 |
Ama Donostiara oihala erostera joan zen egun batean, pastelak ere ekarri zituen. Mahai gainean utzi zituen eta berak bat jan eta katuari errua bota zion. |
| A04 | 00:05:22 00:06:33 |
Txerrikumea eraman zutelako negarrez hasi zen eguna. |
| A03 | 00:03:54 00:05:22 |
Afaltzeko, esne hotza opilekin (taloekin) hartzea gustatzen zitzaion. Behin egosi berria zegoen esnea eta leiho kanpoan utzi zuen katilua hozten. Bera igo zen gero hoztu zenentz ikusteko, eta lehenengo katilua eta atzetik bera joan ziren leihotik behera. |
| A02 | 00:02:27 00:03:54 |
Behin eskolan maisuak atera behar izan zuen eta haurrek erlojuaren ordua aldatu zuten. |
| A14 | 00:21:26 00:00:00 |
Sanferminak, musika eta festa egunez egiten zen gehiago. |
| A13 | 00:20:25 00:21:26 |
Lesaka asko aldatu da. Emakumeek saskia buruan zeramaten, jendeak kalean solas egiten zuen, ez ziren haserretzen, elkartasun gehiago zegoen. |
| A12 | 00:18:17 00:20:25 |
Inauteriak lehenengo han hasi ziren egiten. Eskean ateratzen ziren gazteak, gosaldu eta musikarekin ateratzen ziren. |
| A11 | 00:17:00 00:18:17 |
Neguko jaiak: dena apaintzen zen eta gorri, berde eta txuri koloreko bonbilak jartzen ziren. Orkestra egoten zen eta dantzaldia. Plaza berriko jaiak: Ezpelekin apaintzen zuten. Magdalena egunean, uztailaren 22an, beste jai txikiagoa ere ospatzen zen Legarrean. |
| A10 | 00:16:24 00:17:00 |
Inauteriak: zakutzarrak, mutilek zakuak jantzi eta neskek bete eta josi egiten zituzten. |
| A01 | 00:00:00 00:02:27 |
Eskolatik atera eta egurra bildu, txerriekin egon edo lurra animaliaz jorratzen zuten. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| D-001-A | 22:06 |
Loading the player...
|
| Fitxategia | Tamainua | Materiala |
| D-001 | n/a | Transkripzioa |