| Fitxategia | Zatia | Zati den beste gai | Laburpena |
| D-001 | A13 | aldaketak | Lesaka asko aldatu da. Emakumeek saskia buruan zeramaten, jendeak kalean solas egiten zuen, ez ziren haserretzen, elkartasun gehiago zegoen. |
| D-025 | A06 | herria: Berroeta, egoera | Jendeak herria uzten zuen, baina orain badaude berriz ere zenbait bikote gazte. Herriko egoera eta lasaitasunaz hitz egiten du. Agurra. |
| EE-003a | A01 | errepidea: berria | Olague kanpotik doan errepidearen zatia ireki dute eta herritik ia ez da inor pasatzen. Errepide berritik pasatu den lehenengo autoa. |
| I-001 | A10 | Basaburu Nagusia eta Basaburu Txikiko herriak. | |
| I-001 | A20 | Gurasoek kontaturiko konturik badakien. | |
| I-001 | A09 | ogibideak: alkatea | Bere aita herriko eta ibarreko alkatea zen. Behor gainean ibiltzen zen, Jauntsaratsera bileretara joan behar zuenean. |
| I-001 | B11 | Mariak beste emakume batekin zenbait jenderi buruz hitz egiten du. Aspaldiko ezagunak nola dauden eta haien osasunaren inguruan dihardute. | |
| I-001 | B13 | Berriz ere jende gehiagori buruz hitz egiten dute. Gizon bat ere sartzen da pixka batean elkarrizketan. Nonbaitera joan zen eta aste osoan eguraldi txarra egin omen zuen. Beste zenbait pertsonari buruz aritzen dira. | |
| I-001 | B14 | Gaztetan ongi egon eta horrela gelditu beharko ginateke. Denbora bateko dantzaldiak. Berrogeita hamar baino gehiago egoten ziren dantzan. Denbora hartan ez zutela atera behar uste zuten. | |
| I-001 | B15 | txantxa - erlijioa: fedea | "Jainkoak estutzen du baina ez du itotzen" esaeraren inguruan aritzen da María gizonarekin. Jainkoak laguntzen al du? |
| I-001 | B16 | txantxa | Erretzearen kontuaz adarra jotzen diote elkarri Mariak eta gizonak. |
| I-001 | B02 | izen-abizenak | Bere ama Berueten jaio zen. Amaren eta bere familiaren izen abizenak. |
| I-001 | B03 | Txikiak zirenean gurasoak ez ziren kontuak kontatzen aritzen. Eta amak kontatzen bazituen ere ez ditu berak kontatuko. Ikertzailearen aitaren adina, bere ama non dagoen ... | |
| I-002a | A03 | Hil zen emakume baten familia. Bi emakume Burlatan egon ziren. | |
| I-002a | A04 | Elikadura: Bazkaria | Belarra sartu ote duten. (05.40") Ospitalean egon zen gizon batek azkenean minbizia zuen. Ez du semerik. Azken aldiz bere etxean noiz egon zen ateratzen dituzte kontuak, duela hamar bat urte. |
| I-002a | A05 | Orain izeba Juanari buruz ari dira. Sanferminetarako etorri omen zen eta eguraldiaz, neguan hotz eta udan beroegi egiten duela zioen. Bere seme alaben adina. | |
| I-002a | A07 | Jauna | Santiago bere kintoa zena aurten hil da. Bere alaba bat minbiziaz hil zen Ameriketan. Bere familiari buruz. Santiago bi ankak mozteko zorian egon zen, bakarra izan zen azkenean. Saturnino kontrabandoan aritu zen, berak lan egin eta Santiagorentzat dirua. Koinatuak ziren. Santiagok kotxea bazuen, garai hartan kotxea zeukana jauna zen. Santiagoren alaba bat gizon alargun batekin ezkondu zen. Berak irabaziekin alaba erosi egin zion. |
| I-002b | B01 | Jauna | Santiagok esaten zuen bere etxea bere arreba batentzat izango zela. Berak bazuen dirua eta erresidentzia batera joango zela. |
| I-002b | B03 | Erresidentzia batera joan nahi duela esan eta momentua ailegatzerakoan nahi ez duen Mariari buruz. | |
| I-002b | B05 | leizea | Inguruan dagoen leize bat atera da telebistan. Handiagoa egin omen dute, egiten dituzten astakeriak. |
| I-002b | B06 | Tranpako Julia Auzan bizi da. Seme eta alaba bat ezkonduak ditu. | |
| I-002b | B07 | Gazta eta ardoa hartzen ari dira eta horren inguruan zenbait esaldi. Ezkontza bati buruz zerbait. | |
| I-002b | B08 | Martina erresidentziara ikustera joan zenean nola ikusi zuen. Espero zuena baina denbora gutxiago egon zen han. Adin berbera dute, laurogeita bi urte. Lehenago ez zuen inoiz bere adinik esaten, beti hogeita hamar zituen. Martinak Migelek ilobentzat egindakoa kontatu zion. | |
| I-013 | A02 | Berueten beste grabaketa bat egin zuen. Etxe hartako jendea eta bere etxeei buruz. | |
| I-013 | A03 | Hamar urterekin Alkotzera joan zen osaba batzuekin eta gero Lizason bizi izan zen. Alkozko emakume bati buruz: ez die seme-alabei euskaraz erakutsi. | |
| I-017 | A02 | Denek ezagutzen duten zenbait jenderi buruz aritzen dira. Aurkezpenak egin eta bere seme-alaben lanbideak esaten dizkiote. Berritzen ari diren etxe bat ikustera sartzen dira. Labea, eskailerak, sukaldea, gelak ... ikusten dituzte. | |
| I-017 | A03 | Morroia zen bati buruz hitz egiten dute. Bere etxea erakusten diote: leku asko dute, altzariak. Nola konpondu zuten etxea. | |
| I-017 | A05 | etxea | Baten semeak Iraizotzen egin du etxe bat beraren eta bere andrearen lan tokien bide erdian. |
| I-017 | A06 | Bisitatzera joateko esaten diote. Bere alaba irakasleak asko bidaiatzen du. Altsasuko ikastolan egiten du lan. | |
| I-018 | B01 | Beraien arteko aurkezpena. Lanean ibili dira beti, ez dute ikasi. Adina. Beraietako bat apezarekin (Emilio Goldarazena) egon zen urte askoz. Gazteena kalera ateratzen da, bestea normalean ez. Meza telebistan ikusten du eta etxera etortzen zaio apaiza komunioa hartzeko. | |
| I-018 | B04 | euskara - familia: bilobak | Bere bilobei buruz ari dira. Etxean denek hitz egiten dute euskaraz. Orain gazteak desberdinak dira. Beraiek ez ziren eskolara joan, baina irakurtzen badakite. |
| I-018 | B06 | Josu biloba sartu eta berari buruz eta berarekin aritzen dira. Arantzara joaten da eskolara eta euskaraz oso ongi egiten du. Zortzi urte ditu eta guraso biak euskaldunak ditu. | |
| I-018 | A01 | kontakizuna - istripua | Bilobak emakumeei buruz hitz egiten du, oso langileak direla esanez. Behiak. Beste batek izan zuen istripua. |
| I-020 | A01 | Engraziaren seme-alaben eskola adineko jendeari buruz, Orreagak ezagutuko dituelakoan. | |
| I-020 | A07 | erlijioa: apaizak | Bertako apaizari buruz ari dira. Zenbait herritarako berdin dago. Herriko klausurako komentua. |
| I-021 | A02 | Orain dauden etxeari eta Gerendiaini buruz aritzen dira: gustura daudela, herria gustatzen zaiela. Bertan daramatzaten urteak. | |
| I-021 | B07 | Errokan ez dira inoiz aritu. Gazta egiten ordea, batzuek badakite. Gazta nola egin eta gatzagia hitza azaltzen dute. Tripotak hitzaren azalpena. Ardien tripekin egiten dira eta nola egin ere esaten dute. | |
| I-028 | A07 | Gaur egun oso desberdina da. Gaizki dabiltzanak ere badaude, baina ez dago horrenbeste arazo jateko. Pisuen arazoa. Zergatik ez ziren ezkondu. Ezkondutakoek lan egin eta miseria besterik ez zuten. Beraiek ezkongabeak dira eta ongi bizi dira. | |
| I-028 | B03 | Anue ibarreko zazpi herriak. Olaguen biltzen zen ibarreko jendea. Hamazazpi urtetan sartu zen mutiletan. Hirugarren eta laugarren egunetan oilo bila joaten ziren eta neska batek ematen zion. Beraiek ordaintzen zuten musika. | |
| I-028 | B04 | dirua | Ultzaman beti izan da diru asko eta etxe handiak. Orduan ez zegoen hainbeste diru, orain aldiz, bai. Ostizkoek arro hotsa izan dute beti. |
| I-029 | A04 | eguraldia | Eguraldiari buruz ari dira heldu berri den beste batekin. Euria nola esaten duten. |
| I-029 | A08 | herria: fama | Erripakoei "kokoak" deitzen zieten. Beruete eta Basaburuakoek asto fama zuten. |
| I-029 | B02 | Garbitzea emakumeen lana da. Gabon egunean txerria hiltzen zuten eta bizilagunak etortzen ziren lagundu eta afaltzera. | |
| I-030 | B02 | Erresidentzia eta momentuan dagoen musikari buruz hitz egiten dute. Erresidentziako berriketa. | |
| I-030 | B03 | Sanferminak | Sanferminetara joaten ziren. |
| I-030 | B05 | zahar-etxea | Emakume bati buruz hitz egiten dute. Egiten duten paseoa. Afaria eta gerokoa erresidentzian. Erresidentzian daramaten denbora. Zertaz ezagutzen duen Orreagaren osaba. Erresidentzian zahartzaroa eta ongi zainduta daude. |
| I-030 | B06 | Beraien izen eta adinak. | |
| I-031 | A04 | abestia | Beste kantak: kordan (gaztelaniaz) jolastean. |
| I-031 | B07 | Gogoratu behar dituzten hitzak. Zenbait esaera eta ohitura. | |
| I-032 | A10 | landareak | Landare bati buruz ari dira. Udaberrian hartzen zen odola mehetzeko. Orain ia ez dago. |
| I-032 | A12 | Etxe eta borden kontra egoten da, estalpe bat bezala. Kurtxinberoa | |
| I-032 | A02 | Berueteko gizon bati buruz hitz egiten dute. Berueteko jendearekin zuten harremana. | |
| I-033a | B10 | Maistra ibili zen neska bati buruz ari dira. | |
| I-033a | B05 | Nafar Gobernuak opariak bidaltzen dizkie. Erresidentziara joaten da Espainiako akordeoi jolerik onena. | |
| I-034 | A04 | gramatika: lexikoa | Gibela eta aitzin eta atze eta aurre non esaten duten. |
| I-034 | B02 | jaiak: jubilatuen jaia | Alkotzen izan zuten jubilatuen jaia. Meza, bazkaria eta dantzaldia. |
| I-035 | A07 | Iazko Aste Santuko asteartean etxean lapurtu zioten. Eta aurten egun berean, ospitalera eraman behar izan zuten hemorragia bat zela eta. | |
| I-037 | B11 | erlijioa: apaizak | Lehen apaiza, maisu eta medikuei eman behar zitzaizkien gauzak. Berezko etxea zutenek ematen zieten, maizterrek ez. |
| I-037 | B13 | txerri hilketa | Txerri hilketa bi etxetan egiten da bakarrik. Orain txekorrak hiltzen dira. |
| I-037 | B08 | gramatika: lexikoa - animaliak - nekazaritza: belarrak | Eztainu-belarra, "kurtxila"("kaskilak", "nunu", kukulu, "suge mahatsa"("suge aza"(?). Piztiak, ehiztariak, "pututxe"(erbinudea, zapoa, "lutriak"(aingirak, ardi borruak. Solibak, pilareak, frailea, lutozuloak. "Pantxotea", "puxika", Jainkoaren oiloa (ipurtargia), zintz egin, esku oihala, oilagor, iztupa. |
| I-038 | A01 | San Lazaro bezperan beltzez janzten ziren. | |
| I-038 | A11 | gramatika: lexikoa | Guraizeei nola esaten dieten leku desberdinetan: bertan piruxak esaten diete. |
| I-038 | A07 | Belateko Ama Birjina. Aste Santuko eguraldia. | |
| I-038 | B10 | Zenbait jendek euskaraz dakiten ala ez hitz egiten dute. | |
| I-038 | B04 | Erresidentziaz eta gizonekiko emakume kopuru proportzioaz hitz egiten dute. | |
| I-044a | A02 | Aitonarekin ikasi zuen euskara. | |
| I-057a | A07 | euskara | Adina: 77 urte du. Eskolan hasi arte ez zekien erdaraz. Ama bertakoa eta aita Beratsaingoa. Bi arreba zaharrenak gaztetan hil ziren. Anaia Gerran hil eta orain Juanita bere arreba eta bera besterik ez dira gelditzen. Aitona Gaskue eta amona Lizasokoa ziren. |
| I-060b | B07 | Zenbait jenderen kontuak. | |
| I-071 | A07 | Berak hemeretzi biloba ditu. Ez da jadanik abereekin ibiltzen. Lehen zenbait abere eta nekazal lan egiten zuen. | |
| I-080 | A04 | grabaketak | Egin dituzten grabaketak eta nori egin lekiokeen gehiago galdetzen du. |
| I-080 | A05 | erlijioa: apaizak | Apaizari omenaldia egin zioten. |
| I-080 | B02 | euskara | Euskararen egoera Ultzaman: gainbehera doa, zaharrek bakarrik egiten dute. Pixkanaka dena galduko da. Behin Bilbon egon zen mendian nonbait eta euskara desberdinez hitz egiten zuen jende askorekin egon zen. Biek ezagutzen duten gizon bati buruz ari dira. |
| I-095a | A02 | Ikertzaileen helburua zein den galdetzen diete. | |
| I-095a | A05 | Baztandarrekin ibili zen lanean. Gerra baino lehen zeuden festak. Ez dute gogoratzen euskal kanturik edo asmakizunik. | |
| I-095a | A07 | etxea: izenak | Ba omen dago kanta bat euskara eta erdaraz dena gitarrarekin jotzekoa. Espartzakoek zer fama duten galdetzen die. Gaztelaniaz hasten dira Gerra aurretik herria nola zegoen esaten. Hiztunak esaten du gaur egun ez dela bertako euskara erakusten. Erronkariko euskara ikasteko liburuaren aipamena egiten dute. Aurreko egunean, eguneko hiztunaren anaiarekin egon ziren hizketan. Beraien lanarekin zer egiten duten azaltzen die eta adina galdetu. Etxearen izena Maizterra da. Agurra. |
| I-095b | B10 | Beraientzat euskararik errazena zein den galdetzen die. | |
| I-095b | B12 | Lehen orain baino gehiago etortzen zen jendea Frantziatik familiara. Mendira harrobian aritzera. | |
| I-095b | B18 | Herrian bertan eta ingurukoetan dauden euskaldunak. | |
| I-095b | B09 | Garraldan Joanes Iriartekoaren istorioa kontatu zieten eta ea bertan ez dagoen horrelako konturik galdetzen die: erdi euskara erdi erdarazko esaera bat esaten diote. | |
| II-002 | A11 | Errota moduko zerbait dago, harriak ateratzeko. Hau da azken errota Irisarrin. Besteak bezalako lana zen, baina ezagunak ziren herrian irina funtsezkoa baitzen. | |
| II-002 | A13 | ur-errota | Naza hustu eta errota gelditu egin du. Beste errotarako emaria ireki du. Etxea bertan zuten. Gerra garaian kontrolak zituzten. Beste errotek duela asko utzi zioten lan egiteari eta bereak duela hamabost urte. Beste inork ez daki erabiltzen, beraz berarekin batera itxiko da. Errota guztiak ari dira ixten poliki-poliki. Agurra eta eskerrak. |
| IR-008 | A17 | Asteburuan istripu bat egon omen da eta mutil gazte bat hil. | |
| IR-008 | A18 | ikastaroak | Belarretan laguntzeko jendea behar da eta ez da jenderik ateratzen. Bihar hasten dira emakumeentzat ikastaroak. Azkeneko deia. Jenderik ez balego Ezkarozera eramango dute. |
| IR-008 | A20 | eguraldia : eguraldi ona | Eguraldi ona egiten duenean dena politago dago. Eguraldi onarekin batera etxeko jakiak hasten dira. |
| IR-008 | A05 | Garaioan jubilatuentzat prestatu duten afarira joateko deia. Aiton-amona zaharrenei omenaldia egingo diete eta musika egongo da. | |
| IR-008 | A06 | Irratiko bilera eta kide egiteko deia. | |
| IR-008 | B10 | jolasa: musa | Eguraldiaz hitz egiten hasten dute elkarrizketa. Oso arraroa da apiril on bat ikustea. (24.10") Mus txapelketari buruz: Karmele ari da parte hartzen. Hurrengo igandean Orbarakoekin aritzea tokatzen zaio. Gero bailara bakoitzeko irabazleek elkarren kontra jokatu beharko dute. |
| IR-008 | B11 | bertsolaritza: ikastaroak | Bertsolaritza kurtso bat hasi da umeentzat. Agurra. |
| IR-008 | B04 | Joseba hurrengo igandean aterako da. Agurra. | |
| IR-008 | B05 | Joseba atera zen eta oporretan omen dago. | |
| IR-008 | B07 | eguna: irratiaren eguna | Sarrera moduan ari dira hitz egiten. Irratiaren eguna: opari bat eman behar zioten Reginari eta semeak hartu behar izan zuen, Regina, beste behin, joan ez zelako. |
| IR-008 | B09 | Igandean Aberri eguna izango da Iruñean. Luzaiden ere arratsaldean festa polita egingo dute. Ikastaroak ere hurrengo astean hasten dira. Josebak jadanik lana du Iruñean. Agurra. | |
| IR-012 | B05 | Bilobari egiten dizkiote bere bizitzari buruzko galderak: non jaio eta bizi, lana, Iparraldekoekin harremanik izan ote duten. | |
| IR-013 | A03 | Honoria Aribe, Abaurregaina, Iruñea eta Burlatan ere bizi izan da. Oroitzapen goxoenak Aribekoak dira, umeak hazten. Beraien etxea oso leku berezia zen "lagun maitea", ateak beti irekiak zeuden. | |
| IR-013 | B03 | Gaixo egonik oso ongi zaintzen dute. Bailarakoei desio onak ematen dizkie. | |
| IR-013 | B04 | Igeri egitera doazen haurrei galdera desberdinak egiten dizkie igeriketa eta egiten dituzten beste ekintza desberdinei buruz. Abesti "Maritxu nora zoaz" (19.55"-20.42") | |
| IR-015 | A05 | Gaztea zenean Arian bazegoen dantzaldia baina neskek ez zuten jairik egiten edo herrietako jaietara joaten. Garraldako Goiburu etxean denda eta ostatua zuten eta bertara joan zen bera lanera. Han ezagutu zuen bere senarra. | |
| IR-015 | A06 | Erretiratuek lanik egin gabe dirua jasotzeaz pozik dago, nahiko lan egin baitzuten. Bere bizitzarekin pozik dago eta bere kabuz baliatzeko gai da. Arrosarioa hildakoengatik errezatzen dute. Agurra eta eskerrak. | |
| IR-016 | B01 | Gauez ateratzen baziren ere, hurrengo egunean lanera joan behar zuten. | |
| IR-016 | B03 | Jaietan denekin aritzen zen dantzan bera ere. Lehen jende gehiago bizi zen herrian. Familiak handiagoak ziren hamar-hamabi seme ere izaten zituztelarik. | |
| IR-018 | B02 | ezkontza | Berrogei urterekin ezkondu zen. Aberastu arte itxoin nahi zuten baina ez ziren inoiz aberastu. Lanean jarraitzen du hobeki sentitzen delako. Bera da baratza daramana. |
| IR-018 | B06 | Bera gurasorik gabe gelditu zen txikitan. Sei anai-arreba ziren. Garralda erabat erre zen 1898.ean. Gaztea zenean ez zuen denbora gehiegirik izan jolasteko ezta jaietarako ere, lan egin behar baitzuen. Soldaduskatik etortzean izan zuen bai jai egiteko aukera. | |
| IR-021 | A07 | erlijioa | Bere bilobak intsumiso direlako pozik dago, bakezaleak direlako. Itoizko urtegia ez egitearen alde dago. Oraingo gazteak beraiek baino hobeak direla uste du. Bera gazte zenean istiluak zituzten. Errepublika sartu zen eta bakoitzak alde batera jotzen zuen. Itxaropena du gazteengan. Beraiek bazuten fedea erlijioan, baina beldurra zen gehienbat. Ez da erraza bere adinean gazteria den moduan onartzea. Agurra eta eskerrak. |
| IR-023a | A01 | bizimodua - Gerra | Bere izena eta etxearen izena. Afaria eta dantzatzeko modua aldatu dira. Gau hartan afaldu zutena. Bera sei urtetan hasi zen artzain eta gero Iratin aritu zen lanean. Mandazain gisa aritu zen sei mandoekin ikatza garraiatzen. Hiru urtetan egon zen Gerran Espainia, Ceuta eta Tetuanen. Gero Madrilen ere bai. Zezenak zituen eta Gobernuak eskatu zion uzteko eta Madrilera joan zen bera ere. Herrira bueltatzean, ezkondu egin zen. Etxe berria egin eta borda bat ere bai. Parisen ere egon da. |
| IR-023f | B07 | Beraien gazte denboran oraingo gazteek baino hobeki pasatzen zuten. Poztasun gehiagoz, txistuka, abestuz aziendekin lanean ari zirenean ere. Agurra eta eskerrak. | |
| IR-024a | A04 | Norbait askotan joaten da xakean jolastera. Berak bakarrik ikasi du jolasten inoren eta liburuen laguntzarik gabe. | |
| M-007 | A01 | Luzaidekoak bere eskualdeko lurrak hesitzen ari dira baigorriar kabaladunak sar ez daitezen. Hauen gehiegizko erabiltzeaz kexatzen da. | |
| N-067 | A03 | Bere ahizpek ikasi egiten zuten eta bat Ingalaterrara joan zen eta bertan ezkondu zen. Eta bestea New Yorkera joan zen. Bera ateratzeko beldurrez zegoen eta espainiar batekin ezkondu zen. Asko aldatu zen bere bizitza. Hogei urte baino gehiagoz bizi izan da Aurizberrin, eta orain bertakoa balitz bezala finkaturik dago. | |
| N-067 | A07 | Kartak ere gustuko ditu, baina alabagatik egiten du batez ere. Bere zaletasuna liburuak dira. | |
| N-067 | B03 | Arnegi nahiago du Aurizberri baino, bere sorlekua da eta. Donibaneko Garaziko astelehenetako merkatua. | |
| N-068 | A05 | Bere adinari buruz ari dira. | |
| N-072 | B01 | kontakizuna | Gaztetako bizimodua eta kontuak: Sanferminetako kontua, argirik ere ez zuten erabiltzen. |
| N-072 | B02 | Denek ezagutzen duten norbaiti buruz hitz egiten dute. | |
| PP-001 | A01 | Beste zenbait jenderi buruz hitz egiten dute. | |
| PP-009 | A01 | Beste zenbait jenderi buruzko kontuak. | |
| SD-004b | B04 | etxea: izenak | Denek ezagutzen duten zenbait jenderi buruz ari dira. Etxeen izenak aldatzeko ohitura berria. Adina eta osasuna. |
| SH-003 | A01 | Izena, adina, nola bizi den, duela lau urte eman zion infartua, etab. Zenbait jenderi buruz. | |
| SM-007b | B14 | Egurretan ere aritu da, baina uztai egiten ez. | |
| SM-011 | A12 | Burunda ibarreko herrien sailak non zeuden. Herrietako txabolen artean desberdintasunik ba ote zegoen: denak antzekoak ziren, hasieran txar-txarrak, gero hobetuz joan ziren. | |
| SR-009 | B08 | Egun batean esan zioten ez zela ausartuko beraiekin joaten baba biltzera hurrengo egunean, eta noski joan zen. Eta itzultzerakoan jateko ezer ere ez zegoen eginda. Aiton-amonek ezer egin ez zuten eta. Telefono publikoa zuten etxean. Bazkaria egin, denek bazkaldu eta dena jaso ondoren, patata biltzen gelditzen zen bera bakarrik. Etxekoandre zaharrarekin izandako gertaerak. | |
| X-006b | A01 | erlijioa: Adorazio nokturna | Iruritako "Adoración Nocturna"-ren 50. urteurrenaren ospakizuna. |
| X-006b | A03 | Aita Polikarpo - argitarapenak | Aita Polikarporen sermoien argitarapena: Hitz lauzko lanak (Baztanera). Bere bizitza: ikasketak, lanak, bidaiak. |
| X-023a | A01 | herria: Baztan-Zugarramurdi | Baztan eta Zugarramurdiren artean badago eztabaida, berrogeita hamazortzi baserri eta lur komunal batzuk, batzuenak edo besteenak ote diren. Hiztuna Zugarramurdikoa sentitzen da, bertan ere joan zen eskolara, baina berak badaki baztandarra dela. Eskerrak eta agurra. |
| I-033b | A5 | Okindegi batean egin zuen lan lehenengo. Denda hura saldu egin zuten Donostiako bati eta zerrategi bat egin zuen. Nagusi berak ganadutegia ere jarri zuen. | |
| I-010 | A7 | Leon aldean saldu diren behi askok izan duten beste gaixotasun bat. | |
| I-008b | B6 | Pisu batean bizi diren batzuei buruz hitz egiten dute. | |
| I-008b | B3 | Zenbait jenderi buruz hitz egiten dute. | |
| I-008a | A8 | Erregimena jarri zion medikuak norbaiti. Asko gustatzen omen zitzaion gazta jatea. | |
| I-008a | A9 | Bere lehengusu medikuaren hileta. Jendez gainezka zegoen, polizia eta dena egon zen antolatzen. Komunioko zatian euskaraz abestu zuten. Bihotzekoak emanda hil zen. Bere anaia ere horrela hil zen. Bere familiari buruz hitz egiten dute. | |
| I-008a | A6 | Mutilak hogeita hamazazpi urte ditu eta Mariak adarra jotzen dio gaztetasuna pasatzen ari zaiola eta gehienek bezala bukatuko duela esanez. Beste pertsona batzuei buruz ari dira. | |
| I-008a | A1 | Mutil gazteak. Beraiek hamalau senide ziren. Bere lehengusua Labaienen zen mediku. Bat-batean hil zen. Bere mezan, komunioan euskaraz abestu zuten. | |
| I-007 | B4 | Berak orain nahiago du hirian bizi herrian ez baita ia inor bizi. Ezkontzen den neska baten kontua. | |
| I-007 | B7 | Kaleak berritu dituzte baina berari ez zaio gustatzen nola gelditu diren. Garbiagoak dira baina irrist egitea oso erraza da orain, ezin da jaitsi zapatekin. | |
| I-007 | A7 | Lehen Arraratsen zeuden gazteak eta beste zenbait kontu. | |
| I-007 | A9 | Maistra Iruñekoa zen. | |
| I-006 | B5 | Zigarroak erretzeaz ari zirela, emakumea zein ongi dagoen esatera pasatzen da. Bartzelonari (han bizi da) buruzko iritzia. Garraiobideak. Adineko jendearentzat dena debalde da han. Laurogeita hiru urte ditu, Abenduaren zortzian egingo ditu laurogeita lau urteak. Medikuak gazte bailitzan dagoela esan zion. Erretzea zer zen ez zekiten lehen. Bere familiako nork erretzen duen. Zer egiten duten bere ilobek, ikasketak eta lanak. | |
| I-006 | A3 | Jenovia Oskotzi buruz hitz egiten dute. Grabaketa egin zion eta haria, ohe gainekoak eta artilezko xalak nola egiten dituen erakutsi zien. Bakarrik bizi da. | |
| EE-005b | B1 | Semea preso politikoa da. Bera Igoakoa da baina Burlatan bizi da aspaldi. Semeak zortzi urte daramatza kartzelan. Gose greban dago, hemeretzi egun daramatza. Nola dagoen. Kanpotik laguntza gehiago egon beharko litzateke. Manifestaldia. Preso politiko baten aitaren eskaera. Eskerrak eta agurra. | |
| I-039 | B07 | Beraiek badituzte behiak, eta semeek eramaten dituzte. | |
| I-039 | B08 | kontrabandoa | Handik Burlatara hiru ordu daude mendiz. Lehen kontrabando asko egiten zen han. |
| EE-002b | B1 | Mendi ateraldiak: duela hiru-lau urte hasi ziren. Hasieran Basaburuko aste kulturaleko azken igandean bakarrik joaten ziren. Gero hasi ziren sarriago joaten. Egin dituzten zenbait ibilaldi. Basaburua, Imotz, Bizkarreta-Gerendiain eta Irurtzun aldeko jendea biltzen dira, hamahiru lagun. Hurrengo asteburuan elurretara joan behar dute, eskiatzera. Arettera joango dira. Denek ez dakite eskiatzen. Bera duela hamahiru urte hasi zen eskiatzen. Geroz eta jende gehiago joaten da. Batzuek badute ekipoa baina beste batzuek alokatu egingo dute. Autoz joango dira. | |
| I-039 | B03 | Patatak bazituzten. Gero Gobernuari saldu zioten. | |
| I-039 | B04 | Ardaitz, Urniza, Gurbizar eta Larraingoan bizi den edo ez den jendea eta dauden etxeei buruz. | |
| I-039 | A02 | Bartzelonan egon zen soldadu eta hiria polita bada ere, ez litzateke han biziko. Hogeita hamalau hilabetez egon zen. Tarte horretan besteek egiten zituzten etxeko lanak. Semeei ez die euskaraz irakatsi, baina ez dio penarik ematen. | |
| I-039 | A03 | Ardaitzera joaten ziren askotan. Ardaizko etxeen izenak. Zortzi pertsona bakarrik bizi dira han. Urnizan ez da inor bizi orain. Urnizako etxea ez zen berea, maizterrak ziren. |