| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Goizueta |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A05 | 00:10:35 00:11:25 |
Beste bati ere, zakur formako animali haundi bat atera zitzaion. |
| A04 | 00:09:46 00:10:35 |
Bekitxeko Bautistari hiru bat metrotako zuriz jantzitako bi emakume atera zitzaizkion etxera bueltan, ez atzera eta ez aurrera egiten uzten ez ziotenak. Azkenik lortu zuen ihes egitea eta etxera sartzea. |
| A03 | 00:06:42 00:09:46 |
Artantxuko baserriko Teresak ere, argi bat ikusten zuen nonnahi bere senarra hil eta gero. Azkenean, senarra bera agertu zitzaion behin. Eta oraingoan ere, meza bat eskeiniz desagertarazi zuten. |
| A02 | 00:02:35 00:06:42 |
Mantxintxako baserrian argi bat zebilen hona eta hara egunetan. Azkenean, gizonak galdetu eta argiak erantzun zion bere ama zela meza baten bila. Beraz, meza eskeini zioten eta ez zuten berriz ere ikusi. |
| A01 | 00:00:00 00:02:35 |
Doloresen anaiari behin batean etxera bueltatzen ari zela, euritakoaren sei puntetan argi bana zintzilika jarri zitzaizkion etxean sartzean itzali zitzaizkionak. Hurrengo egunean, hildako osaba agertu zitzaion. Beraz, meza eskeini zioten eta ez zen gehiago agertu. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| D-038-A | 11:30 |
Loading the player...
|
| Fitxategia | Tamainua | Materiala |
| D-038 | n/a | Transkripzioa |