| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Etxaleku |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A01 | 00:00:00 00:02:20 |
Orreagak Itsason egon zenean elkartera joan zela kontatzen dio Victorianori. |
| A04 | 00:04:15 00:13:25 |
Egunero-egunero ordu berean hartzen ditu gizonak afaria, gosaria eta merendua. Gosaltzeko zer hartzen duten. Esneari ez zioten gatzik jartzen. Laratza zer den. Emakumeak gaztetan artoak (taloak) jaten zituen. Artoari "maizea" deritzote. Irakaslearen "torta y leche"-ren kontakizuna. Emakumearen amak nola egiten zituen taloak. Arto asko zuten. Egiten zituzten lanak: belarrak, ardiak, josi... |
| A02 | 00:02:20 00:03:30 |
"Orreaga" izenaren inguruan. |
| A03 | 00:03:30 00:04:15 |
Taberna jarri zuten mutilei buruz. |
| A06 | 00:14:40 00:19:00 |
Bere gurasoek nola ezagutu zuten elkar. Lau senide hil zitzaizkien: bat Gerran eta besteak gaixotasunez. Oso ohikoak ziren haur hiletak. Lehen ez zegoen autorik eta kanpoko familia abisatzen zenean, bezperan etortzen ziren, hileta goizez egiten baitzen. Etxea lo egiteko jendez beteta, goizean gosaria denentzat eta eguerdian bazkari ederra. |
| A05 | 00:13:25 00:14:40 |
Gakorratzezko lau ohe-estalki dote bezala. |
| A08 | 00:21:10 00:27:35 |
Eguberriak oso gogorrak ziren lehen. Kanpoko lan guztiak egin eta gero, etxera joan eta hiru arrosario jarraian egin behar eta oso gutxi afaldu. Gauerdiko meza. Txikitan latinez errezatzen zuten, orain zenbait gauza euskaraz. |
| A07 | 00:19:00 00:21:10 |
Zarrantzen, biztanleek ia erdaraz ez dakiten herrian, joan zen azken aldian meza dena erdaraz egin zuten. Beste kasu bat. |
| A09 | 00:27:35 00:30:30 |
Orreagaren bizitza pertsonalari buruz. Arkitektuen inguruan. Orain igeltseroek arkitektoek baino diru gehiago dute. |
| B02 | 00:02:50 00:10:50 |
Esne kooperatiba. Honek laguntzen du herrian jendea gelditzen. Baina ezkongabeak dira mutil guztiak. Kontakizunak. |
| B03 | 00:10:50 00:13:25 |
Beste emakume bati buruz: ez dago oso sano burutik. Adina. |
| B01 | 00:00:00 00:02:50 |
Beste lagun batzuei buruz. |
| B04 | 00:13:25 00:15:00 |
Emakumeak oso garbi hitz egiten du. Bere ama Labaiengoa zen eta beste doinu bat zuen. Agustin Belokiren erreferentzia ematen dio grabatu ahal izateko, bertan jaio eta bizitakoa. |
| B06 | 00:16:00 00:30:22 |
Senarrak desberdin hitz egiten du, adibideak. Semea, fedea, goran, mahaian, garia, zuria, etorri da, puxka bat, negua, putzua, txakurra, aulkia, ahizpa, harria, tximista, eskua, botila, burua, euria, argia, lurra, nirekin, zurekin, eguna, orain, esnea, ogia, inork, denbora, bat ere ez, ohea, ahoa, lehorra, eskailerak, iluna, ibili, mutila, zikina, irina, aurrea, atzea, oiloa, mailua, aitzurra, laia, "zarrea" (arrastelu), sardea, makoa, sasigantxoa, borra, langilea, bilatu, zilarra, makila, opila. |
| B05 | 00:15:00 00:16:00 |
Semea lanean ari zen eta erremolkea apurtu zaio. (Gizona errosariora doa) |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| I-011-B | 30:31 |
Loading the player...
|
| I-011-A | 30:37 |
Loading the player...
|