| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Ilarregi | ||
| Aritzu |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| B04 | 00:14:04 00:15:39 |
Ultzaman beti izan da diru asko eta etxe handiak. Orduan ez zegoen hainbeste diru, orain aldiz, bai. Ostizkoek arro hotsa izan dute beti. |
| B03 | 00:11:03 00:14:04 |
Anue ibarreko zazpi herriak. Olaguen biltzen zen ibarreko jendea. Hamazazpi urtetan sartu zen mutiletan. Hirugarren eta laugarren egunetan oilo bila joaten ziren eta neska batek ematen zion. Beraiek ordaintzen zuten musika. |
| B02 | 00:07:20 00:11:03 |
Zenbait pertsonei buruz ari dira: "moro Juan" tratantea. Kontrabando asko egiten zen eskualdean. Alkotzen gehiago egiten zen tratanteak zeudelako. Ultzamara Belatetik pasatzen ziren. |
| B01 | 00:00:00 00:07:20 |
Zenbait hitzen esanahi eta azalpena: rekesoia (mamiaren esanahiez), zirikot (rekesoia egin eta gero gelditzen den ura), gatzura, burniarria. Ez zaie ardiak jezterik tokatu. Ameriketan ez dira ardiak jezten. Ardi motak. Urtean bi ume dituen ardiak ez du esnerik ematen. Holandako ardiak. Ahuntzaie (cabrero), artzaiko, primalak (urtekoak) hitzak. |
| A09 | 00:24:13 00:28:20 |
Jaietan Jauntsaratsera joaten ziren bizikletaz. Neskak bizikletan hartzen zituzten eta Itsasora joaten ziren. Kontakizuna. Beruetekoek fama txarra zuten. Bertako neskek ez zuten bertako mutilekin ibili nahi. Oso astoak ziren. Kontakizuna: dirua lapurtzeko mutil bat hil egin zuten. |
| A08 | 00:19:55 00:24:13 |
Ultzamako euskarari buruz. Euskara desberdinak dira handik kanpokoak. Ameriketetan euskara. Euskal irrati saioak, Idaho-n. Arrebarekin bizi denak, berarekin dena euskaraz egiten du. Zuketa eta hiketa noiz erabiltzen duten. Batek, ez du hiketan egiteko ohiturarik eta ez du zuketarik besterik egiten. Lehenago apeza eta aitari beroriketan egiten zieten. Amari zuketan egiten zion. Amona-aitona nola esaten duten eta zein tratamendu erabiltzen zuten. |
| A07 | 00:15:07 00:19:55 |
Gaur egun oso desberdina da. Gaizki dabiltzanak ere badaude, baina ez dago horrenbeste arazo jateko. Pisuen arazoa. Zergatik ez ziren ezkondu. Ezkondutakoek lan egin eta miseria besterik ez zuten. Beraiek ezkongabeak dira eta ongi bizi dira. |
| A06 | 00:05:40 00:15:07 |
Artzain bizitza Ameriketan gogorra zen, batez ere elurte handiak zeudenean. Ardi saldo handiak zituzten. Nagusiarentzat lan egiten zuten, amerikanoak izaten ziren. Bost, zortzi eta bi urte pasa zituen joan zen aldietan. Hogeita hemezortzi urterekin joan zen. Hasieran oso gogorra zen, hizkuntza ere ez baitzekiten. Aireportura heldu eta pasatu zituztenak. Kolore desberdinetako jendea ikustera ez zeuden ohituta. Peruarrak ere egoten ziren artzain. zakur basak otsoak baina okerragoak ziren ardientzat. Orreagaren osabak ere joan ziren eta Fresnon daude. |
| A05 | 00:05:18 00:05:40 |
Beste gizona laminazioan ibili zen nekazari eta artzain izan eta gero. |
| A04 | 00:03:45 00:05:18 |
Batzuek eta besteek nola esaten duten haragia, kafea, telefonoa. |
| A03 | 00:02:20 00:03:45 |
Bera Ameriketara joan zela dio. Larrugin ibili zen. Artzain ere egon zen. Bizkaitar asko zeuden. Ongi ulertzen zuten elkar. |
| A02 | 00:01:15 00:02:20 |
Nekazaria zen: belarra, artoa, patata, indaba etab., zuten. Maizterrak ziren eta nagusiek lurrak kendu zizkietenean, jendea ahal zuen lekura joan zen. |
| A10 | 00:28:20 00:31:35 |
Anaia berberek hamaika pertsona hil zituztela aitortu zuten. Bat bizirik zegoela txondor batera bota zuten. Txondorra nola egiten zen. Beste kontakizun bat: Belaten lanean ari zirela, Burutainera joan eta bertan beste bat hil zuten. Dirua kentzeagatik hiltzen zituzten. |
| A01 | 00:00:00 00:01:15 |
Nola esaten dute: euria, eulia, neurtu, leuna. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| I-028-A | 31:38 |
Loading the player...
|
| I-028-B | 15:42 |
Loading the player...
|