| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Abaurregaina |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A02 | 00:20:05 00:21:50 |
Istiluak Donostian, ETAren atentatuak. Aezkoako ibarreko Batzordearen egoera ekonomiko txarra. |
| A01 | 00:00:00 00:20:05 |
Gerra baino lehen Abaurrepeko etxe guztietan egiten zuten euskaraz, baina gazteek ez, agian ulertu bai. Ez zuten mintzatu nahi, ez zitzaien gustatzen. Neska batzuek ikasi zuten Luazaidera eta Frantziara joan zirelako zerbitzatzera. Hala ere, Abaurregainera zerbitzura joaten zirenek ez zuten ikasten, han maisuak eta apaizak ez zuten uzten euskaraz mintzatzen. Gerra baino lehen karabineroek modu txarrean eskatzen zieten espainolez mintzatzeko. Abaurrepean eta Garaioan ez da militarrik izan inoiz. Abaurrepean euskaldun bakarra dago, baina zaharrek ulertzen dute. Zaraitzun ere euskaldunak izan dira, beste euskara mota bat zuten. Jende asko etortzen zen Aribeko merkatura Zaraitzutik eta hemengoekin euskaraz mintzatzen ziren zaharrak, beren moduan, baina ongi ulertzen zuten elkar. Mezkiritzetik ere etortzen ziren. Mezkiritzeko euskarak antza handiagoa dauka Aezkoakoarekin Zaraitzukoarekin baino. Zaraitzun "beste denge bat dute". |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| IC-014b-B | 24:11 |
Loading the player...
|