| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Lintzoain |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A20 | 00:45:45 00:47:30 |
Bi pakete zigarro erretzen du egunean. Hilabetean pentsuan gastatzen dutena. |
| A19 | 00:43:40 00:45:45 |
Gereziondoa, haritza, pagoa eta pinuak dira zuhaitzik maizenak. Otaka, orrea, ezpela. |
| A18 | 00:41:40 00:43:40 |
Udan lehortu egiten da dena. Beraiek ongi ibiltzeko ura behar dute. Gauez beti freskatzen du pixka bat. |
| A17 | 00:38:00 00:41:40 |
Nafarroan mendialdea ezagutzen du, baina Erribera ez. Iparraldea Frantzia ala Euskal Herria den. Tarteko herriak. Euskara politizatuta dago. |
| A16 | 00:35:23 00:38:00 |
Donostiari buruz ari dira. "Mina" hitzaren inguruan. |
| A15 | 00:32:45 00:35:23 |
Donostian batzuk euskaldunak dira eta beste batzuk ez. Ez da berdina euskara etxean ama hizkuntza bezala ikastea ala gero liburuekin ikastea. Euskaraz irakurtzen aspertu egiten da. |
| A14 | 00:30:00 00:32:45 |
Bera gaztea zenean ez zegoen ez telebista ez irratirik. Irratia gerra ondoren agertu zen etxe batzutan. Hala nola telebista edo autoa. Gauzak aldatu dira. Orduan senide asko ziren eta ez zegoen lanik denontzat. Orain familiak txikiagoak dira. |
| A13 | 00:27:20 00:30:00 |
Arratsaldeko bere eginbeharrak. Gazteak ateratzen dira herritik Iruñera edo Iparraldera, baina beraiek zerbait egitera joan behar ez badute, jadanik ez dira ateratzen. Herriko haurrak Errora joaten dira eskolara. Gero pilotan edo aritzen dira. |
| A12 | 00:23:38 00:27:20 |
Inor ez dago pozik, denak dira kexu. Orain ia ez, baina bere gazte garaian indar handia zuen apaizak. Lehen zaharrenganako errespetu gehiago zegoen. Orain ez dago batere errespeturik. |
| A11 | 00:22:05 00:23:38 |
Gaztetan dantzaldia zegoen herrian. Bere anaiak jotzen zuen. Soldadu egon zenean ikasi zuen musika. Bera soldadu Santander, Asturias, Teruel, Huescan... egon zen gerran. |
| A10 | 00:18:05 00:22:05 |
Behiak ditu. Esnea saltzen dute, baina ez diete ongi ordaintzen. Pentsua 22 pezeta eta erdi kostatzen zaie eta litro esne batengatik hogeita sei pezeta ordaintzen diete. Iñakiren ikasketak. Gizona andrea eta semearekin bizi da. Herrian ez dago dendarik baina kamioneta zenbait joaten da herrira. Semeak bertan egiten du lan alorretan. |
| A09 | 00:13:05 00:18:05 |
Baztan aldean euskara gehiago hitz egiten da, gazteek ere egiten dute. Luzaiden ere denek egiten dute euskaraz. Gerran gipuzkoar edo bizkaitarrekin hitz egiten zuenean ez zien ulertzen. |
| A08 | 00:11:50 00:13:05 |
Badute txakur bat ardiekin ibiltzeko. Tabernarik ez dago. |
| A07 | 00:10:25 00:11:50 |
Ni banoa, banator, bahoa, bagoaz, banator, bazatoz. |
| A06 | 00:09:35 00:10:25 |
Amona ia oso zahartuta dago. (10.15") Patata ateratzen dute lurretik. |
| A05 | 00:09:00 00:09:35 |
Makinaria: espartidorea: ongarria zabaltzen du. |
| A04 | 00:06:24 00:09:00 |
Gazteek jadanik ez dute euskaraz hitz egiten. Eskola erdaraz da. Hamar bat euskaldun daude herrian. Lehen euskara ez zuten ikusi ere egin nahi eta erdarara pasatu ziren eta orain berriz euskara nahi da. Bestalde, kuartela dago bertan eta horiek denak erdaldunak dira. Euskara gutxi erabiltzen dute orain beraiek ere. Mezkiritzen euskara gehiago egiten da. |
| A03 | 00:04:25 00:06:24 |
Donostia ezagutzen du eta oso desberdina da. Lesakan arreba bat du. Eguraldia neguan gogorra da. |
| A02 | 00:03:05 00:04:25 |
Bertako gazteak fabrikan aritzen dira lanean. Beraiek zenbait behi eta ardi zaintzen dituzte eta besterik ez dago. Patata zenbait ere badute eta baratza bat. |
| A01 | 00:00:00 00:03:05 |
Negu gogorra egin du aurten. Herrian egon da beti, etxe batetik bestera aldatu zen ezkondu zenean. Soldaduska Zaragozan eta Iruñean egin zuen. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| IC-015b-B | 47:42 |
Loading the player...
|