| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Abaurregaina |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| B07 | 00:12:10 00:14:25 |
Beraien gazte denboran oraingo gazteek baino hobeki pasatzen zuten. Poztasun gehiagoz, txistuka, abestuz aziendekin lanean ari zirenean ere. Agurra eta eskerrak. |
| B06 | 00:10:15 00:12:10 |
Zukua, garbantzuak, haragi egosia, axuria txilindronen, axuri errea jaten zuten jaietan. Igandeetan hobeki jaten bazuten ere, astean zehar bestela jaten zuten. Eguberrietan ardo zorrotada bat. Txerriak hiltzen zirenean, txerria jaten zuten. |
| B05 | 00:09:13 00:10:15 |
Dantza aske eta lotuak ere egiten zituzten. Kriskitin txikiak ematen zizkieten jotak dantzatzeko orduan. Apaizak ez zuen ezer esaten elkarrekin dantzatzeagatik. |
| B04 | 00:05:12 00:09:13 |
Lehen herriko musikariak ziren. Gero Zarrakaztelutik eta geroago Irunberritik eramaten zituzten. Udaletxeak hamar duro ematen zituen musikarako. Beste herrietako festetan ere ongi pasatzen zuten. Emakumeek elkar laguntzen zuten herrietako jaietan. Jaietan senideak joaten ziren etxera egun batzuetarako. Egiten zutena. |
| B03 | 00:04:42 00:05:15 |
Beste herrietako jaietara ere joaten ziren. Jaurrietan sanmartinetan ziren jaiak. |
| B02 | 00:03:48 00:04:42 |
inauterietan aste osoa egoten ziren jaietan. Etxez-etxe joaten ziren puskak biltzen: lukainka eta arrautzak biltzen zituzten. |
| B01 | 00:00:00 00:03:48 |
Bien izena eta etxeen izenak. Festak: Igokunde eguna, sanpedroak, Santiago, Ama Birjinaren egunak. Abaurregainako jaiak lehen hiru egunez izaten ziren: Sanpedrotan. Festa ederrak, nahiz eta musika gitarra eta klarinete bat izan. Emakumeek janaria prestatzen zuten. Orain baino lan gehiago zegoen. Behin ezkonduta, emakumeak ia ez ziren ateratzen. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| IR-023f-B | 14:24 |
Loading the player...
|