| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Auza |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A09 | 00:27:30 00:30:52 |
Errokan haria egiten zuten. Muiloa lehortu eta gero ematen zitzaion zaborra kentzeko. Gero errokatu (haria egin) egiten zuten. Ohialgileari eramaten zioten eta ohiala egiten zuen beraientzat. |
| A08 | 00:23:15 00:27:30 |
Txerria hil dute etxean beti. Festa baino lana zen gehiago tripotxak egiten. Lehenengo txerria hil. Tripotxak eta txistorrak egin eta gero tripotak eta esteak txistorra txikituz bete. Gibelak eta jaten zituzten. Lukainkak ere egiten zituzten. Orain ia, txistorrak bakarrik egiten dituzte. Birikak haltsarrekin betetzen ziren. Txerria zatitan moztu eta gatzetan edukitzen zuten hamabi bat egunez. Gero atera eta lehortzen uzten zuten. Euliek jan ez ditzaten badaude orain zaku batzuk bertan zatiak sartzeko. Higitzearekin lortzen da odola ez gogortzea tripotxak egin ahal izateko. |
| A07 | 00:22:17 00:23:15 |
Bertan hiketaz egiten dute senideen artean. |
| A06 | 00:21:28 00:22:17 |
Bilobak dantzaria izan behar zuela eta hasi zen dantzan, baina utzi egin zuen. Ona zela zirudien. |
| A05 | 00:19:55 00:21:28 |
Auzan euskara galtzen ari da. Apezarekin euskaraz egiten zuten. |
| A04 | 00:17:21 00:19:55 |
Orreagaren ahizpa albaiteroa da. Beste zenbait albaitero. |
| A03 | 00:15:40 00:17:21 |
Zapatak txikiak zituztenek aurreko aldea ireki egiten zieten. Eskalapoiak. |
| A02 | 00:09:37 00:15:40 |
Hezurrak konpontzen zituen emakume bat zegoen Auzan. Berak baino lehen bere amonak egiten zuen eta badirudi Ameriketan ikasi zuela. Denek ez zuten begi onez ikusten eta kartzelan ere egon zen. Sasondo etxekoa zen emakume hura. Lehen morroiak eta neskameak bazituzten ere, gero saldu behar izan zuten. Orain taberna eta jatetxea da. |
| A01 | 00:00:00 00:09:37 |
Bilobak emakumeei buruz hitz egiten du, oso langileak direla esanez. Behiak. Beste batek izan zuen istripua. |
| B09 | 00:26:27 00:30:05 |
Sukaldea dagoen lekuan lehen ogia egiteko labea zegoen. Txapan artoa egiten zuten: txapa ongi garbitu eta artoa jarri. Gero hautsarekin tapatzen zuten. |
| B08 | 00:24:35 00:26:27 |
Senideak zituzten herrietako jaietara joaten ziren. Argizariak eramaten zizkieten senideei. Jaietan lan handia izaten zuten etxean. |
| B07 | 00:22:30 00:24:35 |
Eltzaburura oinez joaten ziren eskolara. Motxilan janaria hartu eta hara joaten ziren goizez eta arratsaldez eskolara. Geroago egin zuten eskola Auzan. Zenbait herritatik joaten ziren bertara oinez. |
| B06 | 00:19:30 00:22:30 |
Josu biloba sartu eta berari buruz eta berarekin aritzen dira. Arantzara joaten da eskolara eta euskaraz oso ongi egiten du. Zortzi urte ditu eta guraso biak euskaldunak ditu. |
| B05 | 00:17:55 00:19:30 |
Orain gazteak desberdinak dira. Beraiek eskolatik atera eta lan egin behar zuten. Irakurtzen badakite, baina ez dute beste ikasketarik. |
| B04 | 00:16:30 00:17:55 |
Bere bilobei buruz ari dira. Etxean denek hitz egiten dute euskaraz. Orain gazteak desberdinak dira. Beraiek ez ziren eskolara joan, baina irakurtzen badakite. |
| B03 | 00:12:14 00:16:30 |
Hau nirea da, hau zurea da, hau gurea da, ogia, argia, gorostia, garia, janaria, gosaria, belarria, bekaina, begia, betazalak, besoa, ukondoa, ezpainak, ahoa, leihoa, eskua, burua, negua, larrua, eskuak, besoak, ahoak, leihoak, goizean, mahaian, etxean, kalean. |
| B02 | 00:06:00 00:12:14 |
Atsotitza, enborra, buztana, hezurra, txungurra, zarata, zaindu, galtzerdiak, makurtu, udazkena, añimarro, zilarra, burnia, uztaila, uda, pikua, neurtu, erlojua, odeia, etxea, luzea, semea, haizea, fedea, jendea, urtea. |
| B10 | 00:30:05 00:30:50 |
Errokan egiten zuten haria. |
| B01 | 00:00:00 00:06:00 |
Beraien arteko aurkezpena. Lanean ibili dira beti, ez dute ikasi. Adina. Beraietako bat apezarekin (Emilio Goldarazena) egon zen urte askoz. Gazteena kalera ateratzen da, bestea normalean ez. Meza telebistan ikusten du eta etxera etortzen zaio apaiza komunioa hartzeko. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| I-018-A | 30:56 |
Loading the player...
|
| I-018-B | 31:01 |
Loading the player...
|