| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Lintzoain |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| B17 | 00:45:50 00:47:30 |
Otaka eta orrea. |
| B16 | 00:43:30 00:45:50 |
Abereak bordatan izaten zituzten mendian. Janaria eramatera joaten zirenean bide gogorra zuten. Batzuetan ardiak faltan zituzten. Behin lau gizon joan ziren ardien bila eta binaka bereiztu ziren. Elurretan eta bisutsa ari zela ibili ziren. |
| B15 | 00:42:07 00:43:30 |
Haurrak zirenean otaka biltzen zuten. Arratsean suak egiten ziren eta gainetik jauzi egiten zuten. Ura eramaten zuten iturritik etxera. |
| B14 | 00:39:55 00:42:07 |
Orain lehen baino errespetu gutxiago dago pertsonen arteko tratamenduan. Lehen idazkariari errespetu handia zitzaion. |
| B13 | 00:35:40 00:39:55 |
Norbait hiltzen zenean lau ehorzle bilatzen ziren. Mutil gazteak izaten ziren, gorpua zaindu eta zuloa egiten zutenak. Haritz bat ematen zitzaion familiari egurra egiteko, eta egur hura ere, ehorzleek mozten zuten. Zerraldoa zurginak egiten zuen. Orain Aezkoatik eta Iruñetik eramaten dituzte. |
| B12 | 00:32:25 00:35:40 |
Zapoak jadanik ez dira ikusten. Tabernatik atera eta zapo bat ikusten zutenean zigarroak jartzen zizkioten ahoan eta zupatu eta zupatu handitu egiten zen. Igelik ere ez dago jadanik, ibaietara doaz ur zikin guztiak eta dena ondatzen ari baikara. |
| B11 | 00:28:52 00:32:25 |
Lau bat familia elkartzen ziren kisua egiteko. Orduan harizti polita zegoen eta zulo asko zeuden eta han hartzen zituzten bizerrak. Baina gero gehiegikerian erori zen eta jadanik ez da batere gelditzen. Ongarritegiak egiteko egiten zuten kisua. |
| B10 | 00:26:55 00:28:52 |
Bazegoen Lintzoainen txokolatea saltzen zuen emakume bat. Gainontzeko erosketak Erron egiten zituzten. |
| B09 | 00:20:55 00:26:55 |
Samaniego medikuak min handia egiteko fama zuen. Pare bat kasu. Bizkarreta-Gerendiainen bizi zen. Bizkarreta-Gerendiaingo etxeak. Herriko batzuei eta etxeen konponketei buruz. |
| B08 | 00:14:57 00:20:55 |
Panikesa edo erbinudea. Suge kontuak: Zilbetin langileak hartzen zituen gizon batek, Eugiko mugan dagoen larrera eramaten zituen eta leku batean, esaten zien hura ez mozteko handik sugea pasatzen zen eta. Baina oso ausarta zen bat, sugearen zain gelditu eta sugea hil zuen, baina baita bera hil ere sustoaz. Bere aitaginarreba kutxetagilea zen eta Eugiko muga hartan ezpeldi batean zegeola, suge bat mugitzen ikusi zuen eta atzetik segitu zion. Pago batera ailegatzean sugea zuhaitzean kiribildu zen eta gizonak aizkorarekin lau zatitan moztu zuen. Beste behin, seme zaharrenarekin zizatoki batera joan zen. Suge bat ikusi zuen lurrean erdi sartuta. Harri handi bat hartu eta buztan gainera bota zionean sugeak beste aldetik burua atera zuen. Eskerrak semea ondoan zuela. Bera han lanean aritu zenean jabeak Lantzekoak ziren. Haiek kaxkarrekoa ematen zieten sugeei buruan eta gero eskuetan edukitzen zituzten. Berari behin suge batek koxk egin zion hankan eta herritik urruti zegoenez, labanaz gurutze bat egin zuen garbitzeko. |
| B07 | 00:13:15 00:14:57 |
Herrian maistra egon zen neska bati buruz. Harentzat hontz bat harrapatu zuen berak. |
| B06 | 00:09:35 00:13:15 |
Orondritzen korreoa eramaten zuen gizon bat zegoen. Ez zuen Errotik Orondritzera eskopetarik gabe joan nahi sorginak aterako zitzaizkiolakoan. Haren gertakizuna. Gazteak zirenean izutu egiten zituzten sorgin kontuekin. Ez zuten inor sorgintzat hartzen. Jendeari gaiztakeri asko egindako norbait hiltzen zenean, etxe hartan hotsak entzuten zirela esaten zuten. Eta beharbada, norbaitek nahita egiten zituen, baina orduko jendeak sinistu egiten zuen. Arrietan sorgin kontu asko esaten ziren. |
| B05 | 00:06:40 00:09:35 |
Garai haietan gurasoek prestatzen zituzten ezkontzak komeni zitzaien moduan. Behin bere ama ezkontza batera joan zen Leazkuera. Han zegoen senargaia eta bi ahizpak eraman zituzten. Berarekin ezkondu behar zuena zein zen esan ziotenean senargaiak bestea nahiago lukeela esan zuen. Lesakan etxe garrantzitsuenetakoak beraien artean ezkontzen ziren. Odol nahasketak gertatzen ziren horrela. Eta horren ondorioz gaixotasunak. |
| B04 | 00:04:00 00:06:40 |
Bilurra: zumeaz egindako sokak. |
| B03 | 00:02:55 00:04:50 |
Jadanik ez dira elkartzen eta ez dute euskaraz egiten, beraz, ahaztu egiten zaie. |
| B02 | 00:02:05 00:02:55 |
Perpetuak kafea ere biltzen zutela esaten zuen. |
| B01 | 00:00:00 00:02:05 |
Metak etxe ondoan egiten zituzten. Iratzeak komunak ziren, bakoitzak bere lotea zuen. Orbela ere biltzen zuten. Erron ez zegoen metarik. Pagadi eta pinadiak dira orain landu gabe utzitako alorrak. |
| A12 | 00:39:45 00:47:50 |
Lintzoainen maisu eta idazkaria izan ezik nekazariak ziren. Kutxetagileak ere, garai batzuetan nekazaritzan ibiltzen ziren. Gizonak batetik bestera mugitzen ziren laiaketa garaian. Lur asko zutenek sasia zuen alor bat prestatu eta hura ematen zieten errentan hiru urtez. Gariari nitratoak botatzen zitzaizkion. Zenbait hitz: igitaia, tailua, "ahurmena" (azao), bala. Txitxirioak eta babak ere landatzen zituzten. Iraztorriak eta metak. |
| A11 | 00:36:55 00:39:45 |
Ogia labean egiten zuten. Sugarria, adarrak eta egurrak, berotzen zirenean, egurra bereizten zuten eta urarekin garbitu. Ogia pala batekin sartzen zuten. Ogiak aste bat irauten zuen gogortu gabe. Garia Uretako errotan egiten zuten. Orondritzen bazegoen beste errota bat, baina Lintzoaingoak Uretara joaten ziren. Orondrizkoa zenbait kideena zen baina Uretakoa beraiena zen. |
| A10 | 00:31:30 00:36:55 |
Uretara joaten ziren errotara Lintzoainen errotarik ez zegoenean. Garia, zalkea, erua, oloa, jasotzen zuten. Gerra garaian garijotzeko makina eraman zuten. Lehenago larrainetan egiten zuten. Haizea bazegoen, haizatu egiten zen garia. Estrasia (narra) zabala zen eta behi edo idiei lotzen zitzaien eta hauek tira egiten zuten. Estrasian (narran) pala bat izaten zen behien gorozkia bildu eta ongarri bezala gordetzeko. |
| A09 | 00:30:25 00:31:30 |
Berak aziendak izan ditu. |
| A08 | 00:28:30 00:30:25 |
Dantzan asko aritzen zen. Txapelketen bat ere irabazi zuen. Duela zazpi urte ospitalean egon zen. Tratamendua eman zioten eta kilo zenbait irabazi zituenez, jadanik ezin du dantzarik egin. |
| A07 | 00:27:35 00:28:30 |
Euskara ahazten ari zaio. |
| A06 | 00:26:28 00:27:35 |
Etxe gehienetan erleak izaten zituzten. |
| A05 | 00:21:50 00:26:28 |
Herrian baziren kutxetagileak. Valentziara bidaltzen zituzten kutxetak. Uztargileak Gipuzkoatik joaten ziren, herrian ez baitzeuden. Bere emaztearen aita kutxetagilea zen eta hamar dozena egiten zituen egunean. Beste zenbait kutxetagile. |
| A04 | 00:15:55 00:21:50 |
Bere ama hezur konpontzailea zen. Berak orkatila hautsi zuen eta amak sendatu zion. Orkatila mandotik erortzean apurtu zuen. Inguruko ibarretatik joaten zen jendea berarengana. Hezurra bere lekuan jarri, arrautzaren txuringoa kedarrarekin nahastu eta hura igurtzen zuen. Oinazea kentzeko ez zuen ezer ere ez, baina hezurrak bere lekuan jartzen zituen. Gabrielen amak aitarekin ikasi zuen egiten, abereekin eta jendearekin egiten zuen hark. Amaren izena Joaquina zen baina Ciriaca zeritzoten, bere amabitxiaren nahieraz. Abizena Irulegi zen. |
| A03 | 00:08:45 00:15:55 |
Urataka nolakoa den orain eta lehen. Bentazar etxea jadanik desagertu da. Ibarreko etxea. Laurentxi eta Sanduzelai. Zikilon, Mekola, Larrarte, Arrio, Ziloka, Aiztondo, Alorxabal, Aldapeta, Ezpelkerrenka. |
| A02 | 00:07:00 00:08:45 |
Larrasoaña herriari "Puerto Rico" deitzeko arrazoia: Gerra karlistetan frantsesei urrea lapurtzen zieten. |
| A01 | 00:00:00 00:07:00 |
Leku desberdinen izenak: toponimia txikia: soroak, oihanak ... Alorra, pentzea edo sagoia, baratza, larrea. Leizeen izenak eta bideak. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| I-048-A | 47:51 |
Loading the player...
|
| I-048-B | 47:43 |
Loading the player...
|