Leitzaldeko kantu bilketa ahozko kulturaren barnean kokatuta dago, kantua “Ondare inmaterialaren” alorrekoa izanik. Bilketaren emaitza horrela egituratu da,
soil soilik funtsezko galderak erabiliaz, hurrengo ikerketa espezializatutarako abianpuntu izan daitezkenak:
- Kantuaren izena
- Noiz eta non ikasia
- Herrian noiz erabilia izan den.
- Beste berezitasunak
Lan egin dute:
• Zuzendaritza musikala: Jose Inazio Lopez Luzuriaga
(Donostiako kontserbatorioko irakaslea)
• Kultur ondaren inmateriaralen gaineko zuzendaritza: Eugenio Arraiza
• Biltzailea: Kristina Urrutia (kazetaria)
• Bilketaren koordinatzailea: Juan Velez
• Edizio Teknikoa: Nerea Amigot eta Aritz Ibañez
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LKANT-001
|
|
|
|
Noiz ikasia: oso gaztetan, berak ere kantatua bere gaztaroan, artozuriketara joanda
Non ikasia: etxean eta artozuriketan, baserrietan
Non kantatzen da Leitzaldean: gaur egun ez. Garai batean baserrietan, auzokoak biltzen zirenean artozuriketa garaian. Sasoi batean arto asko eta lan handia izaten zenez baserrietan auzokoen laguntza behar izaten zen. Zenbat eta arto gehiago orduan eta jende gehiago lanerako. Garai haietan aukera gutxi izaten zutenez neska mutilak elkartzeko, artozuriketa okasio ederra izaten zen denak biltzeko.
Nortzuk kantatzen dute: neska mutilek, baina batez ere emakumeen kontua zela irakurri diot Patziku Perurenari “Leitzako errege erreginak” izeneko bere liburuan…
Kantaren inguruko gertaera bat: kantuaren lehenengo estrofa ezaguna da baina leitzan bigarren bat ere kantatzen zen. Bigarren honetan neska baten izena botatzen zen eta jarraian gustatzen zitzaion mutilarena. Nobioetan zebiltzala agerian uzten zen. Askotan urduri egoten ziren bertan bildutakoak ea noiz esanen zuten euren izena.
|
Bentara noa bentatik nator: azalpena |
Pilar Azpirotz |
|
LKANT-002

Bentara noa bentatik nator: kantua |
Pilar Azpirotz |
|
LKANT-003
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan, neska koskorra zela (duela 50 bat urte)
Non ikasia: Leitzan bertan herrian, plazan mutilei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: inauterietan, juergasmoan
Nortzuk kantatzen dute: beti mutilek bakarrik, neskek ez
Kantaren inguruko gertaera bat: eliza kantu baten doinua du baina ardoari eta sardinari jarritako hitzak ditu, umore kutsua emanez, inauterietan kantatzeko. |
Ardoa sortu zinen 2 kolorekoa: azalpena |
Pilar Azpirotz |
|
LKANT-004
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan, neska koskorra zela (duela 50 bat urte)
Non ikasia: Leitzan bertan herrian, plazan mutilei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: inauterietan, juergasmoan
Nortzuk kantatzen dute: beti mutilek bakarrik, neskek ez
Kantaren inguruko gertaera bat: eliza kantu baten doinua du baina ardoari eta sardinari jarritako hitzak ditu, umore kutsua emanez, inauterietan kantatzeko. |
Ardoa sortu zinen 2 kolorekoa: kantua |
Pilar Azpirotz |
|
LKANT-005
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan, jaunartzean kantatzen zen abestia da, carmenek 7 urte zituela egin zuen. Beraz duela 55-60 urte ikasia
Non ikasia: elizan
Non kantatzen da Leitzaldean: elizako kantua da baina gaur egun ez da ia kantatzen, galdu xamarra dago.
Nortzuk kantatzen dute: herritarrek, elizan. Baina agrai batean emakumeek ezin zuten korura igo, gizonezkoak bakarrik igotzen ziren. Dena den, kantatzeko garaian denek egiten zuten.
|
Angelusa: azalpena |
Carmen Azpirotz |
|
LKANT-006

Angelusa: kantua |
Carmen Azpirotz |
|
LKANT-007
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 60 bat urte, Arantzazutik frantziskotarrak Leitzara misioetan etortzen zirenean ikasia. Pazko aurrean etortzen ziren astebeterako praileak, meza eta konfesioak tarteko ia egun osoa elizan pasatzen zuten, aste jakin horretan. Eliza bete bete egoten zen
Non ikasia: elizan.
Non kantatzen da Leitzaldean: elizan. Gaur egun ez. Goizeko 6etan joaten ziren elizera angelusa kantatzera, frantzikotarrak misioetara etorritako astean
Nortzuk kantatzen dute: emakumeek bakarrik. Goizeko 6etan joaten ziren. Apaizek altabozak jarri zituzten herri guztian entzun zedin. Pilar eta carmenek horrela ezagutu zuten lehenbiziko aldiz bozgorailuak. 6etako angelus honekin herritarrak esnarazten zituzten.
Kantaren inguruko gertaera bat:
Oso gazteak ziren, batez ere Carmen eta garai hartako apaizen sermoiak ezin ulertu zituela gogorazten da (inpernua gora ta behera erabat).
Gizonak eta emakumeak bereixita egoten ziren elizen, bakoitzak bere esertzeko toki jakina izaten zuen. Emakumeak korura inoiz ez ziren igotzen.
Garai hartako hileta elizkizunak 3 mailatan bereizten zituzten, kategoria bakotzari kanta jakin batzuk zegozkien: 1go mailakoei abestirik ederrenak, eta 3mailakoei gutxiago, kategoria bajuagokoak.
|
Aingeru batek Mariari: azalpena |
Carmen Azpirotz. Pilar Azpirotz. |
|
LKANT-008

Aingeru batek Mariari: kantua |
Carmen Azpirotz. Pilar Azpirotz. |
|
LKANT-009
|
|
|
|
Noiz ikasia: ez urte asko, 15-20en bat urte edo. Leitzan berri xamarra da.
Non ikasia: elizan, Juan Bautista Irazoki apaizak ekarria. Apaiza bera Igantzikoa da eta abesti hau Leitzako elizan erakutsi zuen, akaso Iparraldetik datorrela pentsatzen dute Pilar eta Carmenek.
Non kantatzen da Leitzaldean: elizan mezetan. Gaur egun herritarrek ikasia dute eta denek kantazten dute.
Nortzuk kantatzen dute: elizeko korutik hasi ziren abesten, gaur jada eliztarrek ere kantazten dute.
Kantaren inguruko gertaera bat: herrira apaiz etorritako Juan Bautista Irazoki apaizak ekarria da abesti hau. Lehen ez zen Leitzan ezagutzen. Orian asko kantatzen da.
|
Nere jabe zeran Jesus maitea: azalpena |
Carmen Azpirotz. Pilar Azpirotz. |
|
LKANT-010

Nere jabe zeran Jesus maitea: kantua |
Carmen Azpirotz. Pilar Azpirotz. |
|
LKANT-011
|
|
|
|
Noiz ikasia: oso umetan ikasia, aspaldiko abestia da
Non ikasia: elizan. Mezetara joanez eta entzunaren poderioz ikasia. Organista ona ba omen zuten eta hark tonua eman ahala ikasia.
Non kantatzen da Leitzaldean: elizan. Abenduan kantatzeko abestia da. Gaur geun gutxiagoa abesten da, akaso apaiz berriek ez dakitelakoa edo….
Nortzuk kantatzen dute: eliztarrek, organistak hasiera eta tonua emanez
Kantaren inguruko gertaera bat: Doloretako Amabirjinari abesten zen kantua da, beti abenduan. Ia ahaztuta zuten kantua hau pilar eta carmenek, hainbeste denboran kantatu ez delako.
|
Egizu zu oh Maria: azalpena |
Carmen Azpirotz. Pilar Azpirotz. |
|
LKANT-012

Egizu zu oh Maria: kantua |
Carmen Azpirotz. Pilar Azpirotz. |
|
LKANT-013
|
|
|
|
Noiz ikasia: txikitan ikasia, familiarteko otorduetan kantatzeko ohitura handia o tolatxean. Batez ere Itziarren aitak kantatu izan du.
Non ikasia: etxean, aitak kantatzen zuen batipat
Non kantatzen da Leitzaldean: Itziarrek etxean ikasia du, bazkalostean en zuten Itziarren aita Kandidok eta haren senideak biltzen zirenean, unetan, pestetan… eta bazkari arrunten ondoren ere bai. Beti kantuan amaizten otorduak.
Nortzuk kantatzen dute: itziarrek bere aita kandidori entzuna da, batez ere berak kantatzten zuen baina haren senideek ere (Leitzan zein Iparraldean bizi direnek) jarraizten zioten Kandidori, kantatzeko ohitura handia izan dute beti Tolatxenea etxean.
|
Ez dizut nik irikiko: azalpena |
Itziar Azpirotz |
|
LKANT-014

Ez dizut nik irikiko: kantua |
Itziar Azpirotz |
|
LKANT-015
|
|
|
|
Noiz ikasia: txikitan, oso gaztea zela, duela 35 bat urte
Non ikasia: etxean, bazkalostean kantatzen zutelako bere etxekoek, batez ere aita eta osabek.
Non kantatzen da Leitzaldean: Itziarrek etxean kantatu izan du familiakoekin, baina guk badakigu beste grabazio batzuei esker tabernan ere, umore giroan kantatzen zela.
Nortzuk kantatzen dute: Itziarek bere aita Kandidori eta osaba fermin eta beste osabei entzuna du.
Kantaren inguruko gertaera bat: garai bateko umorearen erakusgarri da, Itziarrek kontatu bezala, abesti hau kantatu ondoren osabak nola egiten zuen parre. Grazia egiten zien letrak. Garai batean gutxi behar iaten zuten ongi pasatzeko eta farre egiteko.
|
Bartolo (Bartolok egin omen du lastozko zubie): azalpena |
Itziar Azpirotz |
|
LKANT-016

Bartolo (Bartolok egin omen du lastozko zubie): kantua |
Itziar Azpirotz |
|
LKANT-017
|
|
|
|
Noiz ikasia: 10-12 urte zituela, gaztetan
Non ikasia: etxean zein parrandan entzuna, kantatu baino gehiago entzun egin zuen kantu hau
Non kantatzen da Leitzaldean: kanpoan, parranda giroan, txitulariei ere entzun izan ziela gogoratzen da.
Nortzuk kantatzen dute: etxean bere aitari ikasia, gaztetan entzundakoa baina gerora ikasia. Eta kanpoan batez ere txistulariei entzuna.
Kantaren inguruko gertaera bat: orain ohartzen da Itziar, denbora pasata, garai batean baino gehiago baloratzen dituela kantuak gaur egun, ondare gisara ikusten ditu orain. Garai batean ordea, nori galdetua izan zuenean, ez ziola garrantzirik eman, kantari haiek betirako egonen balira bezala eta noiz nahi galdetzeko aukera izanen balu bezala. Damuz ikusten du gertatutakoa. Halaere, eskerrak abesti batzuk ikasi izan zituelako eta ondarea gordeta dagoelako modu batean.
|
Geronimo: azalpena |
Itziar Azpirotz |
|
LKANT-018

Geronimo: kantua |
Itziar Azpirotz |
|
LKANT-019
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan
Non ikasia: etxean, Itziar deskuidatu egin da azalpena ematerakoan: “Beratik etorritako amonak erakutsi ziela kantua Itziarren aita Kandido eta senideei” esaten du, baina Itziarren amona Leitzakoa zen, birramona zen Bera herrikoa, amonaren ama. Eta beraz, birramonak beran ikasi eta alabari (Itziarren amonari) erakutsia da. Amona Tolatxenean bizi izan zen, han entzun eta ikasi zuen Itziarrek, belaunaldiz belaunaldi kantatu izan den abesti hau.
Non kantatzen da Leitzaldean: Itziarrek etxean entzuna du
Nortzuk kantatzen dute: bere birramonak ekarria da, Bera herritik, letrak dioenaren arabera. Birramonak amonari eta amonak aitari erakutsia. Horrelaxe gorde da tolatxea etxean, belaunaldiz belaunaldi, bera-tik etorria izan litekeen kantua, baina Itziarrek beti etxean entzun eta ikasi zuena, leitzan alegia.
Kantaren inguruko gertaera bat: Kantu hau Bortzirietako Bera herritik etorria dela uste du Itziarrek, “bertze” esaten duelako. Leitzan ez da horrela esaten, “beste” baizik. Baina Itziarrek kantua etxean entzun eta ikasi du. Azalpena: Itziarren birramona beratarra zela, birramonak amonari erakutsi eta amonak itziarren aitari. Dena den, Itziarrek, amonari zein aitari entzun izan zien abesti hau beti etxean.
Atentzioa ematen duen beste hitz bat: “burruntzalki” da. Itziarrek horrelaxe jaso zuela kontatzen du baina askotan pentsatu izan dutela hit horren gainean eta “burruntzali handia” edo esan nahi ote duen uste du. Leitzan ez da “burruntzalki” hitza erabiltzen, “burruntzalia” bai.
|
Zimurriñete: azalpena |
Itziar Azpirotz |
|
LKANT-020

Zimurriñete: kantua |
Itziar Azpirotz |
|
LKANT-023
|
|
|
|
Noiz ikasia: txikitan entun bai baina helduagotan ikasia
Non ikasia: eta osabei entzundakoa. Egia gertatua izanen dela ez du zalantzarik itziarrek, baina auskalo zeini gertatua eta zeinek jarritako bertsoak diren.
Non kantatzen da Leitzaldean: tabernatan juergasmoan kantatutakoa. Baina Itziarrek etxean entzun izan du. Aitak eta osabak kantatua. Penaz iksuten du orain kantuei buruzko galdera gehiago ez egin izana aitari: nondik datorren edo nori gertatutakoa zen…
Nortzuk kantatzen dute: Itziarren etxean bere aitak zein osabek
Kantaren inguruko gertaera bat: Umore kutsuko abestia da. Eta egia gertatutakoa gainera. Garai bateko gertakarien erakusgarri: zer bururatuko eta parranda oste batean astoa hartu eta errekara botako ote zuten edo denborapasan ibiltzea…. Sasoi batean astoaren presentzia handiagoa zen gaur egun baino, astoa zenbat erabiltzen zen ere erakusten du letra honek.
|
Astoarena (Auzoko etxera joan eta): azalpena |
Itziar Azpirotz |
|
LKANT-024

Astoarena (Auzoko etxera joan eta): kantua |
Itziar Azpirotz |
|
LKANT-025
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztaroan
Non ikasia: etxean, amak erakutsia. Aldi berean, amak amonagandik ikasia. Biak, ama eta amona leitzarrak ziren
Non kantatzen da Leitzaldean: Pilartxok etxean kantatu izan du.
Nortzuk kantatzen dute: amonak amari eta amak pilartxori erakutsia. Pilartxok bere bi alabei txikiak zirela ere kantatu izan die.
Kantaren inguruko gertaera bat: Aspaldian kantatu gabea zuen eta ia ahaztuta zeukan haur kanta hau. Baina oso gustukoa izan du beti Pilartxok.
|
Haurra egizu lo: azalpena |
Pilartxo Sagastibeltza |
|
LKANT-026

Haurra egizu lo: kantua |
Pilartxo Sagastibeltza |
|
LKANT-027
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 50 urte ikasia, mutiko kozkorretan
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten. Osabak ere aspaldian kantatu gabea zuen, ia ahaztuta.
Nortzuk kantatzen dute: zaharrek, Pellok dioenez beti gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean
Kantaren inguruko gertaera bat: Kattalin izeneko emakumeei kantatzen zitzaien, paretik Kattalin bat pasaz gero zaharrak segituan hasten omen ziren kantuan” Kattalin pottolin zakuto…” Pellok hori du gogoan, beti kattalinei kantatua.
Orain, gaur egun, herrian badira 2 urteko 3 nexka ttxiki Kattalin izena jarri dietenak, eta oraintxe hasi da berriz ere Pello “Kattalinen” kantua berreskuratzen. Seme alabek orain entzun dute lehenbidiko aldiz, azkar ikasiko dute haiek ere, maiz kantatzen omen du Pellok.
|
Kattalin pottolin zakuto: azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-028

Kattalin pottolin zakuto: kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-029
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 50 urte ikasia, mutiko kozkorretan
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten. (erdarazkoa da baina Kattalinen kantuaren antzekoa da, laburra eta umorez botatakoa)
Nortzuk kantatzen dute: zaharrek, Pellok dioenez beti gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean
Kantaren inguruko gertaera bat: Kattalin kantuaren antzera, hau ere Pako izeneko gizonezkoei kantatzen zitzaien, paretik pako bat pasaz gero zaharrak segituan hasten omen ziren kantuan “Pako Pakorro…” Pellok hori du gogoan.
|
Pako Pakorro: azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-030

Pako Pakorro: kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-031
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 50-55 urte ikasia, mutikotan
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: tabernatan, ataritan, erdi poteoan…orain ez da ia entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: normalean gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean
Kantaren inguruko gertaera bat: grabazioan Pellok dio “Geronimo” ez daitekeela kantatu, neska kontuak eta tarteko zirelako, geronimo neska zalea zela esaten zuelako kantuak. Akaso garai batean atrebittua ikusiko zuten abestia, ez dakit.
|
Geronimo : azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-032

Geronimo : kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-033
|
|
|
|
Noiz ikasia: Pellok mutikotan ikasia. Arantxak ikastolan 7-9 urte zituela edo.
Non ikasia: Pellok kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda. Arantxak ikastolan ikasia.
Non kantatzen da Leitzaldean: parrandan, afalostean
Nortzuk kantatzen dute: Pelloren garaian normalean gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean. Arantxaren kasuan ere parrandaren batean, kudrilan askotan kantatzen dute.
|
Atzo hil ziren 10 atso: azalpena |
Pello Agirre. Arantxa Agirre. |
|
LKANT-034
|
|
|
|
Noiz ikasia: Pellok mutikotan ikasia. Arantxak ikastolan 7-9 urte zituela edo.
Non ikasia: Pellok kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda. Arantxak ikastolan ikasia.
Non kantatzen da Leitzaldean: parrandan, afalostean
Nortzuk kantatzen dute: Pelloren garaian normalean gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean. Arantxaren kasuan ere parrandaren batean, kudrilan askotan kantatzen dute.
|
Atzo hil ziren 10 atso: kantua |
Pello Agirre. Arantxa Agirre. |
|
LKANT-035
|
|
|
|
Noiz ikasia: Pellok mutikotan ikasia. Arantxak ikastolan 7-9 urte zituela edo.
Non ikasia: Pellok kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda. Arantxak ikastolan ikasia.
Non kantatzen da Leitzaldean: parrandan, afalostean
Nortzuk kantatzen dute: Pelloren garaian normalean gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean. Arantxaren kasuan ere parrandaren batean, kuadrilan askotan kantatzen dute.
|
Elurra teilatuan : azalpena |
Pello Agirre. Arantxa Agirre. |
|
LKANT-036

Elurra teilatuan : kantua |
Pello Agirre. Arantxa Agirre. |
|
LKANT-037
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 45 -50 urte ikasia, mutiko kozkorretan, 17-18 urte zituela
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: igandetan abesten zen, tabernatan. Orduan larunbatetan ez zelako kanpora ateratzeko hainbesteko ohituratik, igande arratsaldetan berriz bai. Orain ez da ia entzuten. Pello ta bere kuadrila umoretsu daudenean, soziedadean afaloste batean edo kantatzen dute tarteka
Nortzuk kantatzen dute: Pello akordatzen da bere anaia zaharrenak nola kantatzen zuen
Kantaren inguruko gertaera bat: “Elurra teilatuan” abestia kantatzen ari zirela etorri zaio burura hau eta segidan bota du, garai batean horrelaxe gertazten omen zen: kantu bat bukatu orduko, bazterretik beste norbaitek beste bat botazten zuela. Kasu hitzetan “ez dizut nik irikiko” abestia etorri zaio Pellori eta halaxe kantatu du.
Abesti hau Itziar Azpirozek ere kantatu zigun, dena den interesgarria da ikustea etxean ikasitakoa nola gorde duen Itziarrek eta Pellok tabernan entzundakoa: doinu aldaera bat dago, Itziarrek osoagoa kantatzen du eta lerroak ere maizago errepikatzen ditu.
Pelloren bertsioa bote-prontoan botakoa da. Azkeneko lerroaren letra ahaztu egin zaio eta “ongi pasatzeko asmokin” esanez amaitzen du baina ez da horrela. Itziarren bertsioa izanen da amaiera zuzenekoa (Pellok esaten duelako ahaztu egin zaiola)
|
Ez dizut nik irikiko: azalpena |
Pello Agirre. Arantxa Agirre. |
|
LKANT-038

LKANT-039
|
|
|
|
Noiz ikasia: gazte denboran, herrian sortutako abesbatzan ikasia (garai batean abesbatzan ibili zela dio Pellok, denbora gutxiz)
Non ikasia: koruan/abesbatzan, pontxito irurtia zuzendariarekin.
Non kantatzen da Leitzaldean: gaur egun abesti ezaguna da, diskoetan ere jasoa dago, egungo gazteek ezagutzen dute.
Nortzuk kantatzen dute: abesbatzan oroiten da, dena den, geroztik Pelloren kuadrilak parranda giroan edo afalosteren batean ere kantatu izan dute.
Kantaren inguruko gertaera bat: “Binbilin bonbolo sendalo” kantua bezala ezagutzen dugu guk, gazteok. Baina Pellok beste modu batean kantatzen du: hasiera “Bili-bili-bonbolo” esanez egiten du eta guk “Akerrak kanta” esaten dugun tokian Pellok “Astoak soinu” esaten du. Doinuz berdina da.
|
Bili-bili-bonbolo: azalpena |
Pello Agirre. Arantxa Agirre. |
|
LKANT-040

Bili-bili-bonbolo: kantua |
Pello Agirre. Arantxa Agirre. |
|
LKANT-041
|
|
|
|
Noiz ikasia: 17-18 urte zituela, mutiko kozkorretan
Non ikasia: taberna giroan, zaharxegoak zirenei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten. Osabak ere aspaldian kantatu gabea zuen, txistularien saioa amaituta denak biltzen zirenean hasten ziren kantuan….. Arantxa alabak trikitixa jotzen zuenean ikasia zuen, Maria Jesus kalejira baina ez aita Pellok kantatuta bezala, motzagoa zekien.
Nortzuk kantatzen dute: zaharrek, Pellok dioenez beti gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean
|
Maria Jesus (kalejira): azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-042

Maria Jesus (kalejira): kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-043
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 50 urte ikasia, mutiko kozkorretan (erdarazkoa da, motx motxa baina umoretsua)
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: zaharrek, Pellok dioenez beti gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean
Kantaren inguruko gertaera bat: Erdarazkoa da baina kanta baten ondotik bote prontoan mingaina zorrotza zuen bakarren batek botatakoa, parre eraginarazteko besterik gabe, horrelaxe pasatzen zuten denbora, igande arratsalde-iluntzetan, beraeik baino zaharxeagoen etorria entzunez… eta ahal bazen ikasiaz.
|
Si supieran los curas y frailes: azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-044

Si supieran los curas y frailes: kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-045
|
|
|
|
Noiz ikasia: mutiko kozkorretan
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten. Osabak ere aspaldian kantatu gabea zuen, ia ahaztuta.
Nortzuk kantatzen dute: zaharrek, Pellok dioenez beti gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean
Kantaren inguruko gertaera bat: Dendara dirurik gabe joanda, ezin ordaindu eta gertakari hari kantua jarria da honako abesti motx hau.
|
Sosik ez dinat nondik ikusi: azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-046
|
|
|
|
Noiz ikasia: mutiko kozkorretan
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten. Osabak ere aspaldian kantatu gabea zuen, ia ahaztuta.
Nortzuk kantatzen dute: zaharrek, Pellok dioenez beti gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean
Kantaren inguruko gertaera bat: Dendara dirurik gabe joanda, ezin ordaindu eta gertakari hari kantua jarria da honako abesti motx hau.
|
Sosik ez dinat nondik ikusi: kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-047
|
|
|
|
Noiz ikasia: mutiko kozkorretan, 20 urte inguru zituenean, orain 45 bat urte
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten kalean, tarteka beraien kuadrilan bakarren batek gogorazten duela eta parre batzuk egiteko adina ematen diela.
Nortzuk kantatzen dute: zaharrek, Pellok dioenez beti gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean
Kantaren inguruko gertaera bat: Apezei eta fraileei botatako bertso eta kanta zaharrak noiznhai sortzen omen ziren tabernan, parrandan.beti ematen zutela zer esana eta…
|
Apezak eta fraileak hegal gabeko beleak: azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-048
|
|
|
|
Noiz ikasia: mutiko kozkorretan, 20 urte inguru zituenean, orain 45 bat urte
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten kalean, tarteka beraien kuadrilan bakarren batek gogorazten duela eta parre batzuk egiteko adina ematen diela.
Nortzuk kantatzen dute: zaharrek, Pellok dioenez beti gizonezkoek, erdi umoretsu zeudenean
Kantaren inguruko gertaera bat: Apezei eta fraileei botatako bertso eta kanta zaharrak noiznhai sortzen omen ziren tabernan, parrandan.beti ematen zutela zer esana eta…
|
Apezak eta fraileak hegal gabeko beleak: kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-049
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 45 urte ikasia, mutiko kozkorretan
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: “Altzate” deitzen zioten gizon umoretsu batek kantatzen omen zuen. Gizon handia omen zen gorputzez, eta taberna giroan asko kantatzen omen zuen.
Kantaren inguruko gertaera bat: Kattalin izeneko emakumeei kantatzen zitzaien, paretik Kattalin bat pasaz gero zaharrak segituan hasten omen ziren kantuan.
|
Parian pasa eta… adios Kattalin: azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-050
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 45 urte ikasia, mutiko kozkorretan
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: “Altzate” deitzen zioten gizon umoretsu batek kantatzen omen zuen. Gizon handia omen zen gorputzez, eta taberna giroan asko kantatzen omen zuen.
Kantaren inguruko gertaera bat: Kattalin izeneko emakumeei kantatzen zitzaien, paretik Kattalin bat pasaz gero zaharrak segituan hasten omen ziren kantuan.
|
Parian pasa eta… adios Kattalin: kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-051
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan, 9 bat urte zituela (orain dela 25 urte)
Non ikasia: ikastolan
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: ikastola garaian ume askok abesten zituzten kantak gogoan ditu oraindik Arantxak. Gaur egun ia ez dira entzuten. Haurrek gero eta gutxiago abesten dute jolas moduan…
|
Lore bat dut, Maribelentzako: azalpena |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-052
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan, 9 bat urte zituela (orain dela 25 urte)
Non ikasia: ikastolan
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: ikastola garaian ume askok abesten zituzten kantak gogoan ditu oraindik Arantxak. Gaur egun ia ez dira entzuten. Haurrek gero eta gutxiago abesten dute jolas moduan…
|
Lore bat dut, Maribelentzako: kantua |
Arantxa Agirre |