Leitzaldeko kantu bilketa ahozko kulturaren barnean kokatuta dago, kantua “Ondare inmaterialaren” alorrekoa izanik. Bilketaren emaitza horrela egituratu da,
soil soilik funtsezko galderak erabiliaz, hurrengo ikerketa espezializatutarako abianpuntu izan daitezkenak:
- Kantuaren izena
- Noiz eta non ikasia
- Herrian noiz erabilia izan den.
- Beste berezitasunak
Lan egin dute:
• Zuzendaritza musikala: Jose Inazio Lopez Luzuriaga
(Donostiako kontserbatorioko irakaslea)
• Kultur ondaren inmateriaralen gaineko zuzendaritza: Eugenio Arraiza
• Biltzailea: Kristina Urrutia (kazetaria)
• Bilketaren koordinatzailea: Juan Velez
• Edizio Teknikoa: Nerea Amigot eta Aritz Ibañez
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LKANT-053
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan, 9 bat urte zituela (orain dela 25 urte)
Non ikasia: ikastolan, andereñoa ere Leitzakoa bertakoa zen
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: ikastola garaian ume askok abesten zituzten kantak gogoan ditu oraindik Arantxak. Gaur egun ia ez dira entzuten. Haurrek gero eta gutxiago abesten dute jolas moduan…
|
Iaz hil zitzaidan senarra: azalpena |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-054
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan, 9 bat urte zituela (orain dela 25 urte)
Non ikasia: ikastolan, andereñoa ere Leitzakoa bertakoa zen
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: ikastola garaian ume askok abesten zituzten kantak gogoan ditu oraindik Arantxak. Gaur egun ia ez dira entzuten. Haurrek gero eta gutxiago abesten dute jolas moduan…
|
Iaz hil zitzaidan senarra: kantua |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-055
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 40 urte ikasia, mutiko kozkorretan, 18 urte inguru zituen
Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda
Non kantatzen da Leitzaldean: batez ere negu partean kantazten zen eta beti igandetan. Garai batean igandea zelako ostatuetan iluntze pasa egiteko modua, eta batzuetan afaltzera joateko eguna ere bai.
Nortzuk kantatzen dute: taberna zebiltzanak. Gizonezoek beti. Umoreko kantak ziren, jendea juergasmoan zebilenean kantatuak.
Kantaren inguruko gertaera bat: 29.klipean bukaerako estrofa ahaztu zaio abestea, horregatik errepikatzen du eta oso osorik kantu bera 30.klipean, oraingoan amaiera eta guzti.
|
Hamaika andre gaztek: azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-056

Hamaika andre gaztek: kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-057
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan, 9 bat urte zituela (orain dela 25 urte)
Non ikasia: etxean bertan gurasoei ikasia, 2 bertsio ditu, bata Leitzakoa bertakoa eta bestea, aldaera batekin goizuetakoa (ama goizuetarra duelako)
Non kantatzen da Leitzaldean: umeei, ume txikiak hanka gainean jarrita, zaldi gaineko mugimentua eginez.
Nortzuk kantatzen dute: haurrak dituzten inguruan oriandik ere kantatzen da, leitzan bai behintzat
Kantaren inguruko gertaera bat: Leitzan abesten denak zera dio abestiaren tartean “… handik zer ekarriko? Zapata ta gerriko…” Kanta honek berak badu bertsio bat, Goizuetan kantatzen dena. Umeren bat gaizki xamar portatu bazen edo bihurri xamarra izandu bazen “zapata eta gerrikoa” esan ordez honakoa kantatzen zen “…. Handik zer ekarriko? Zaku bete kukuso..” (Goizuetan kukusoa esaten da Leitzan arkakusoa)
|
Arre arre mandoko: azalpena |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-058

Arre arre mandoko: kantua |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-059
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia, etxean, sehaska kanta bezala
Non ikasia: etxean bertan gurasoei ikasia,
Non kantatzen da Leitzaldean: umeei, goxatzeko edo lotarako
Nortzuk kantatzen dute: haurrak dituzten inguruan oraindik ere kantatzen da, Leitzan bai behintzat
|
Kristina mimosa bere mimoekin (haur kanta): azalpena |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-060
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia, etxean, sehaska kanta bezala
Non ikasia: etxean bertan gurasoei ikasia,
Non kantatzen da Leitzaldean: umeei, goxatzeko edo lotarako
Nortzuk kantatzen dute: haurrak dituzten inguruan oraindik ere kantatzen da, Leitzan bai behintzat
|
Kristina mimosa bere mimoekin (haur kanta): kantua |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-061
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia,
Non ikasia: ikastolakoa, zenbakiak ikasteko erakutsia (kilometro 1 ibiltzen, 2 km ibiltzen, 3 km ibiltzen….)
Non kantatzen da Leitzaldean: gaur egun oso gutxi entzuten da
Nortzuk kantatzen dute: irakasleek umeei, eta duela 25 bat urte haurrak elkarrekin zeudenean ere bai.
Kantaren inguruko gertaera bat: Ume txikiek zenbakiak ikasi ahal izateko kanta erraza, seriala jarraitzen du, 1 zenbakiarekin hasi eta aspertu arte, edo umeak ikasita dituen zenbakiak arte kantatzekoa.
|
Kilometro bat ibiltzen, (haur kanta): azalpena |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-062
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia,
Non ikasia: ikastolakoa, zenbakiak ikasteko erakutsia (kilometro 1 ibiltzen, 2 km ibiltzen, 3 km ibiltzen….)
Non kantatzen da Leitzaldean: gaur egun oso gutxi entzuten da
Nortzuk kantatzen dute: irakasleek umeei, eta duela 25 bat urte haurrak elkarrekin zeudenean ere bai.
Kantaren inguruko gertaera bat: Ume txikiek zenbakiak ikasi ahal izateko kanta erraza, seriala jarraitzen du, 1 zenbakiarekin hasi eta aspertu arte, edo umeak ikasita dituen zenbakiak arte kantatzekoa.
|
Kilometro bat ibiltzen, (haur kanta): kantua |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-063
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia,
Non ikasia: ikastolan,
Non kantatzen da Leitzaldean: gabonetan ere oraindik kantatzen da, Olentzerokin eskean ateratzen denean kantatzen da, herrian barrena.
Nortzuk kantatzen dute: herritar guztiek, eguberritan ohitua handia dago Leitzan Olentzerokin herrian auzoz azo ibiltzekoa eta gabon kanten artean hauxe bat.
Kantaren inguruko gertaera bat: Leitzan beti ezagutu dugun abestia da, guk gazteok ikastolan ikasia eta zaharxeagoek kalean. “Eguerri gaua ospatzen” dio abestiak, Leitzan gabonei “eguerrik” esaten zaie. Abestiak ere Leitzako hitza jasoa du. Beste nonbaiten ere kantatuko da seguraski baina Leitzan ere egin izan dela seguru.
|
Oilarrak kanta kantari (eguberritako kanta): azalpena |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-064

Oilarrak kanta kantari (eguberritako kanta): kantua |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-065
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia, (haur kanta)
Non ikasia: ikastolan,
Non kantatzen da Leitzaldean: gaur egun gutxi entzuten da
|
Astoaren kakalia, arre mando: azalpena |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-066
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia, (haur kanta)
Non ikasia: ikastolan,
Non kantatzen da Leitzaldean: gaur egun gutxi entzuten da
|
Astoaren kakalia, arre mando: kantua |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-067
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 50 urte inguru entzundakoa
Non ikasia: baserritarrak euren arteko gertaerei bertsoak jarriz sortutakoa da hau.
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: artzaiek. “Jose Benitona” deitzen zioten gizon bati botatako bertsoa. Artzaiek elkarren artean sortutako umore giroa.
Kantaren inguruko gertaera bat: “Jose Benitona –k harria bota eta ardia hil zuela esaten zuten, artzaien eta baserritarren artean ere mingain zorrotzak izaten ziren orduan ere, eta Joseri bota zioten bertsoa, hurrena kontuz ibiltzeko esanez, guardia jarriko ziotela atzetik bijilatzeko…
|
Gorrizkoari hil zitzaion ardie : azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-068

Gorrizkoari hil zitzaion ardie : kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-069
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 50 urte inguru entzundakoa
Non ikasia: baserritarrak euren arteko gertaerei bertsoak jarriz sortutakoa da hau.
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: artzaiek eta baserritarrek, gero herrikoek entzun eta denek parrez, umore momentue pasatuz.
Kantaren inguruko gertaera bat: artzai batek axuria gaixo zebilkiela eta nahikoa lan eman ziola (kura egiten ibilita ere ez zela sendatzen) eta hilda jateko ere ez omen zuen balio euliak arrimatzen hasi zitzaizkiolako. (bertsoak dio “amezketarrak” hasi zirela arrimatzen, … Amezketako herritarrei “euliak” esaten baitzaie). Bertsoa jarri zion artzaiak axuriari gertakari honen inguruan. …. Garai batean honelako pasadizo asko izaten ziren eta beti bazen bakarren bat gertakaria bertsotan gordea uzteko moduan, horrela gorde dira belaunaldiz belaunaldi etxe inguru batzuetan.
|
Axuriari jarritako bertsoa : azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-070

Axuriari jarritako bertsoa: kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-071
|
|
|
|
Noiz ikasia: duela 50 urte inguru entzundakoa
Non ikasia: baserritarrak euren arteko gertaerei bertsoak jarriz sortutakoa da hau.
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: artzaiek eta baserritarrek, gero herrikoek entzun eta denek parrez, umore momentue pasatuz.
Kantaren inguruko gertaera bat: ardi gaixto amorratua omen zuen baserritar batek, hesiak egin eta hesiak puskazten omen zituen erabat saltoa eginda. Azkenean ardia hankak puskatuta harrapatu zuen baserritarrak eta bertso hauxe jarri zion ardiari.
|
Ardi mutur nabar : azalpena |
Pello Agirre |
|
LKANT-072

Ardi mutur nabar : kantua |
Pello Agirre |
|
LKANT-073
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia, duela 45 bat urte inguru
Non ikasia: etxean, gurasoei
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten. Ezagunagoa da abesti honen beste bertsio bat “don don kikilikon” edo “dona dona katona”, umetan zozketak egiteko erabili izan dena
Nortzuk kantatzen dute: haurrek, gaur egun etxe batzuetan jasoa dago baina kalean oso ume gutxiri entzuten zaio
Kantaren inguruko gertaera bat: Haurrentzako jolas kanta bat da, taldetan banatzeko zozketa egiteko, edo beste edozer motatako zozketatarako erabiltzen zen.
Gazteagoek “dona dona katona” ezagutzen dugu, dena den, aurretik esandakoa, etxe batzuetan zozketa-kantu hau gorde da, nahiz gutxi erabili.
|
Don don kandel: azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-074

Don don kandel: kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-075
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia, duela 45-50 urte bat urte inguru
Non ikasia: etxean, aitak erakutsia eta bere aitak aitonari ikasia omen zion, aspaldiko esku-jokoa da
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: haurrek, gaur egn etxe batzuetan jasoa dago baina kalean oso ume gutxiri entzuten zaio
Kantaren inguruko gertaera bat: Haurrentzako jolas kanta bat da, edo esku-jokoa ere esan daiteke. Motxa, haur txikiek errez ikasteko eta mugimentuarekin. Haur ttikientzako dela ezagun du.
|
Txoriak pio pio pio (haur jokoa): azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-076
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia, duela 45-50 urte bat urte inguru
Non ikasia: etxean, aitak erakutsia eta bere aitak aitonari ikasia omen zion, aspaldiko esku-jokoa da
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: haurrek, gaur egn etxe batzuetan jasoa dago baina kalean oso ume gutxiri entzuten zaio
Kantaren inguruko gertaera bat: Haurrentzako jolas kanta bat da, edo esku-jokoa ere esan daiteke. Motxa, haur txikiek errez ikasteko eta mugimentuarekin. Haur ttikientzako dela ezagun du.
|
Txoriak pio pio pio (haur jokoa): kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-077
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia, duela 45-50 urte bat urte inguru
Non ikasia: etxean, amak erakutsia eta bere amak amonari ikasia omen zion, aspaldiko esku-jokoa da
Non kantatzen da Leitzaldean: orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: gurasoek edo helduek umeei, ume ttiki ttikiei eskua hartuta zenbakiak irakasteko edo haurrentzako jolas kanta bat da, edo esku-jokoa ere esan daiteke. Motxa, haur txikiek errez ikasteko eta mugimentuarekin. Haur ttikientzako dela ezagun du.
Kantaren inguruko gertaera bat: kuriosoa da kantu honen doinua, errepublikar garaiko doinua du. Horrelaxe ikasi omen zuen Jose Luisen amonak, amak eta gero Jose Luisek berak. Beti entzun izan du horrela.
|
Hiru bostak hamabost dira (haur jokoa): azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-078

Hiru bostak hamabost dira (haur jokoa): kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-079
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 40 bat urte inguru
Non ikasia: taberna giroan
Non kantatzen da Leitzaldean: zaharrek asko kantatzen zutela dio. Jose Luisen amak esandakoaren arabera Ebaristo txistulari zaharrak (duela 80 urte hildakoa) jozten zuela pieza hau plazan jendeak dantzatzeko. Orain ez da entzuten.
Nortzuk kantatzen dute: gizonezkoek Kattalin izeneko neskei.
Kantaren inguruko gertaera bat: Kattalin izeneko emakumeak ondotik pasata abesten zuten kantu hau gizonezkoek. Pello Agirrek ere kantu hau abestu zuen baina 2.estrofa bakarrik “parian pasa eta kasorik ez egin…” hasten den estrofa bakarrik kantatzen du, bere inguruan hori bakarrik jaso izan delako edo. Ezberdintasuna bat: Pellok dio “parian pasa eta” … Jose Luisek berriz “kalean pasa eta”
|
Kattalin arin arin: azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-080

Kattalin arin arin: kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-081
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru
Non ikasia: taberna giroan
Non kantatzen da Leitzaldean: garai batean parranda giroan .
Nortzuk kantatzen dute: edadekoek, gazteek ondoan begira ikasi zuten
Kantaren inguruko gertaera bat: Jose Luisek ez daki zer testuingurutan kantatzen zen, baina Pello Agirrek ere kantu hau abestu zuen, hark ematen du azalpena: dendariari ordaintzeko dirurik ez eta zer erantzun zion dendariak erostunari.
|
Sosik ez dinat nondik ikusi: azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-082
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru
Non ikasia: taberna giroan
Non kantatzen da Leitzaldean: garai batean parranda giroan .
Nortzuk kantatzen dute: edadekoek, gazteek ondoan begira ikasi zuten
Kantaren inguruko gertaera bat: Jose Luisek ez daki zer testuingurutan kantatzen zen, baina Pello Agirrek ere kantu hau abestu zuen, hark ematen du azalpena: dendariari ordaintzeko dirurik ez eta zer erantzun zion dendariak erostunari.
|
Sosik ez dinat nondik ikusi: kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-083
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru
Non ikasia: taberna giroan
Non kantatzen da Leitzaldean: garai batean parranda giroan .
Nortzuk kantatzen dute: Kristobal “Altzatekoak” kantatzen omen zuen kantu hau. Gizon hau oso xelebrea eta umoretsua zen. Baditu era honetako beste hainbat kanta ere.
Kantaren inguruko gertaera bat: Kristobalek kanta hau parranda giroan kantatzen zuen, baina batez ere, parrandatik etxera zihoanean, despedida gisara edo. Beti etxerakoan egiten omen zuen. Kristobal hil zenean, txistulariek abesti hauxe jo omen zioten lurperatu zutenean.
|
Gure etxean 2 oilo dira: azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-084

Gure etxean 2 oilo dira: kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-085
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru
Non ikasia: taberna giroan
Non kantatzen da Leitzaldean: garai batean parranda giroan. Askotan kantatzen zuten txistulariek Kristobal Altzatekoari ikasita.
Nortzuk kantatzen dute: Kristobal “Altzatekoak” kantatzen omen zuen kantu hau bera ere. Gizon hau oso xelebrea eta umoretsua zen. Baditu era honetako beste hainbat kanta ere.
Kantaren inguruko gertaera bat: abesti hau bera Itziar Azpirozek kantatu zuen baina doinu ezberdinarekin. Itziarrek etxean aitari ikasia zuen. Jose Luisek kanpoan, taberna giroan Kristobal Altzatekoari entzunda. Beste ezberdintasun ttiki bat: Itziarrek honela hasten du kantua “ auzoko etxera…”, Jose Luisek berriz “aurreko etxera…”
|
Aurreko etxera joan nintzen (astoarena): azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-086

Aurreko etxera joan nintzen (astoarena): kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-087
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru
Non ikasia: taberna giroan
Non kantatzen da Leitzaldean: garai batean parranda giroan. Askotan kantatzen zuten txistulariek.
Nortzuk kantatzen dute: Tomas “Barun”ek kantatzen zituen bertsoak, katxondeoan sortuak…
Kantaren inguruko gertaera bat: artzaien arteko gorabeherak bertsoatan jasoak izaten ziren maiz, batzuetan artzaiek edo baserritarrek botatako bertsoak izaten ziren, bestetan “Tomas Barunek” sortuak. Abesti hau bera Pello Agirrek kantatu zuen, baina Jose Luisek amaieran “Joseeeee…. Beeeeee” eransten dio,oriandik eta umore kutsu gehiago emanez.
|
Gorritzeri hil zitzaion ardie: azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-088

Gorritzeri hil zitzaion ardie: kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-089
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru
Non ikasia: taberna giroan
Non kantatzen da Leitzaldean: garai batean parranda giroan. Askotan kantatzen zuten txistulariek
Nortzuk kantatzen dute: Tomas “Barun”ek kantatzen zituen era honetako kanta eta bertsoak, katxondeoan sortuak…
Kantaren inguruko gertaera bat: Tomas Barunek kantatuak, ez dakite aurrekoei ikasia edo berak asmatutakoa ote zen. Asko halaxe zituelako, berak sortuak. Baserri giroko animalia bakoitzaren soinua aipatzen du: behia susa, txerria iñausi, zakurra alta eta astoa iel.
|
Gure etxean behia susa: azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-090

Gure etxean behia susa: kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-091
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru
Non ikasia: kalean ikasia
Non kantatzen da Leitzaldean: “Ingurutxoari” lotutako abestia
Kantaren inguruko gertaera bat: “Ingurutxoa” Leitzako dantza ezaguna da, oso aspaldikoa eta oraindik herrian dantzatzen dena. Pausu eta musika zati ezberdinak ditu. Jose Luisek dio honako kanta hau Ingurutxoari lotutakoa dela, zati baten doinuan kantatzen dena. Zaharrek galdetzen omen dute “zer ote den lehenagokoa: ingurutxoa bera dantza bezala eta gero haren gainean sortu ote ziren doinua aprobetatuz abestiak? Ala Bartoloren kanta zen zaharragoa eta doinu hartan oinarrituta sortu zen gerora Ingurutxoko dantza zatia?... Erantzunik gabeko galdera da gaur egun.
Itziar Azpirozek ere abestutakoa da “Bartolo” baina aldaera batekin “… handikan pasatzeko bera eta txerrie” esaten du… Jose Luisek berriz: “handikan pasatzeko bera eta nobie” … Jose Luisen doinuak antza gehiago du Ingurutxoarena Itziarrek abestutakoak baino. Abesti amaieran ere “txurriana ttikittikittin txurriana ttikittin…” bat eransten dio Jose Luisek, hala ikasi zuelako, amaiera horrekin.
|
Bartolo (Bartolok egin omen du lastozko zubie): azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-092

Bartolo (Bartolok egin omen du lastozko zubie): kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-093
|
|
|
|
Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 35 bat urte inguru
Non ikasia: kalean-tabernan ikasia
Non kantatzen da Leitzaldean: “tabernan, parrandan, katxondeoko kantua da eta
Nortzuk kantatzen dute: Leitzako Abadeborda baserriko “Martinjoxek” (Martiuxe) esaten zioten gizon batek asmatutakoa da. Herrian zabaldu eta edade jakin bateko jendeak badaki oraindik.
Kantaren inguruko gertaera bat: udaran kanpoko jendea etortzen zenean uda pasatzera. Iruñetik etorritako emakume bat eta bere 2 alabei jarritako bertsoa da hau. Leitzako pestetan Ingurutxoa dantzatzeko eskatu Martinjoxek alaba hauetako bati eta amak ez utzi. Uda pasatakoan eta Iruñera trenez itzuli behar zutenean Martinjoxe joan omen zen tren geltokira eta kanta hauxe bota omen zien ama alabei. Erdaraz kantatua da iruñar haiek ongi ulertzeko. Geroztik herrian asko zabaldu zen eta parrez hartu zuten denek pasadizoa, belaunaldiz belaunaldi gorde da, juergasmoan kantatu izan da beti. Kuadrila jakin batzuek kantazten dute. Gazteek ez dakite.
|
Punpaxta punpaxta (ipurdiz a Pamplona): azalpena |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-094

Punpaxta punpaxta (ipurdiz a Pamplona): kantua |
Jose Luis Huarte |
|
LKANT-095
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia, duela 50- 60 urte… amak erakutsia.
Non ikasia: etxean ikasia, etxe guztietan dakiten abestia da, oso Leitzakoa baina egun bakar batean kantatzen dena
Non kantatzen da Leitzaldean: kalean, etxez etxe atea joz. Santa Ageda bezperan bakarrik kantatzen da.
Nortzuk kantatzen dute: haur eta gaztetxoak eskean dabiltzala, Santa Ageda bezperan, etxez etxe atea joz. Goizetik herriko eta auzoetako etxeak. Arratsaldez baserrietara joaten zen. Gaur egun baserrietakoa galtzen ari da, ume gutxiago joaten da.
Kantaren inguruko gertaera bat: Santa Ageda bezperan Leitzan beti kantatu izan da abesti hau, erdi erdaraz-erdi euskaraz. Eskean etxez etxe ibiltzen dira haur eta gaztetxoak. Atea jo eta abestia kantatzen dute etxekoandreak atea ireki arte. Goxokiak eta dirua ematen dute. Haurrek poltsatxoak izaten dituzte eta han sartzen da emandakoa. Orain dela gutxi arte atea irekitzen ez zutenei bigarren kanta motx bat botatzten zitzaien, baiba gaur egun oso gutxi abesten da hori. Gazteenek akaso erdi galdua dute. Gaur egun ia etxe guztietako ateak irekizten direlako izanen da igual.
|
Agiragirando : azalpena |
Carmen Agirre |
|
LKANT-096

Agiragirando : kantua |
Carmen Agirre |
|
LKANT-097
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan ikasia, amak erakutsia.
Non ikasia: etxean ikasia,
Non kantatzen da Leitzaldean: haur ttikiei batez ere jaio berriei kantatzen zaie
Nortzuk kantatzen dute: guraso eta helduek ume ttikiei
Kantaren inguruko gertaera bat: sehaska kanta hau Olatz Zugastiren disko batean jasoa dago, baina doinukera ezberdina duela uste dut. Guk ere 2 bertsio grabatu ditugu distantzia laburrean zer nolako aldaera izan dezakeen ohartzeko: lehenbiziko bertsioa Leitzan kantatzen dena da, bigarrena (Arantxa Agirrek 43.klipean abestutakoa) Goizuetan egiten dena. 2 herrien artean 29 km-ko aldea besterik ez dago.
Letran ere amaieran ezberdintasuna dago carmen agirrek: “ ez zen gehiago etorri”… eta Arantxa Agirrek goizuetako bertsioan “ez da inon ageri” esaten du amaieran
|
Bolon bat eta bolon bi ( sehaska kanta): azalpena |
Carmen Agirre |
|
LKANT-098

Bolon bat eta bolon bi ( sehaska kanta): kantua |
Carmen Agirre |
|
LKANT-099

Kantaren inguruko gertaera bat: abestu bitartean eskua mugitzen da borobilean, jiraka. Haur jaio berriei abesten zaie, behin 3 hilabeteak bete dituztenean haurra erneago dago eta eskuen segimentua egiteko gai da. Eskua ikusteak eta abestia entzuteak esnarazi egiten du umea.
|
Eragiozu (haur kanta): azalpena |
Carmen Agirre |
|
LKANT-100

Eragiozu (haur kanta): kantua |
Carmen Agirre |
|
LKANT-101
|
|
|
|
Noiz ikasia: umetan,
Non ikasia: etxean ikasia, amak, izebak eta amonak kantatu izan dute
Non kantatzen da Leitzaldean: umeei
Nortzuk kantatzen dute: guraso eta helduek ume ttikiei
Kantaren inguruko gertaera bat: Carmen Agirrek Leitzako doinuan abestu du kanta hau. Arantxak Goizuetan beste doinu batekin kantatzen dela erakusten digu hemen. Dena den kanta hau geroztik edo ez dakit noiz jasoa izanen den baina Olatz Zugastiren sehaska kantak biltzen dituen diskoan grabatua dago.
|
Bolon bat eta bolon bi ( sehaska kanta): azalpena |
Arantxa Agirre |
|
LKANT-102