| Herriak | Euskalkiak | Mapak |
| Herria zehaztu gabekoak |
| Zatia | Iraupena | Laburpena |
| A03 | 00:04:41 00:17:51 |
Albisturrenean gizonik gabe bizi ziren. Familia hari buruz hizketan. Etxe hartatik pasatu ziren gizonen gainean. Etxolan hil zen gizon bati eta bere hiletari buruz. |
| A02 | 00:02:55 00:04:41 |
"Mihi saltsa jan ohi du" esaeraren azalpena: nagusiak sukaldariari oso saltsa ona egiteko eskatu zion. Eta baita egin ere, mihi saltsa. Beste egun batean saltsarik txarrena egiteko esan zion. Eta baita egin ere, mihi saltsa. Beraz, mihiz egiten dira gauza onenak eta baita txarrenak ere. |
| A01 | 00:00:00 00:02:55 |
"Gizona saskitik ere, gizon" esaeraren azalpena: Bazen emazte bat, bere senarra baino indartsuagoa zena. Behin andreari gizona errekara saski batean uretara botatzea bururatu zitzaion. Gizona saskian zeramala, txakur bat jarraitzen zitzaien eta emakumeak ez zuen lortzen txakurrak alde egiterik. Azkenean, senarrak saskitik esan zuen "Alekuxe!" eta txakurrak alde egin zuen. Orduan emakumeak "gizona saskitik ere, gizon" esanez, ez zuen senarra errekara bota. |
| Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
| SD-001b-B | 17:52 |
Loading the player...
|