Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-051
|
|
|
|
Simaurra ilberrian ibiliz gero asko urdintzen omen da. Ostirala aste guztian dagoen ilargiaren egoeraren kontrakoa izaten dela esaten da. Ilberrian dagoen asteko ostiralak ilbehera izaten dira eta alderantziz. |
Ilargia eta honen eragina baserriko lanetan |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-052
|
|
|
|
Etxe guztietan egiten zen gorozketako elkarlana. Gorotza eta belarra bizkar gainetan eramaten zuten. Kate lanaren bidez egiten zen. |
Etxez etxeko gorozketa |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-053
|
|
|
|
Lurra elkarlanean iraultzen zuten maku bidez. Maku deitzen diote hiru hortzetakoari. Kanpoko jendea ere etortzen zen lanera. Labaien eta Zubietatik etorritakoen istorioak. Deskarga baserrikoak. Emakume eta gizonak aritzen ziren lanean. Etxeko andreak kanpoko langileentzako bazkari goxoa prestatzen gelditzen ziren. Oiloren bat, zopa eta arroz esnea adibidez.
|
Elkarlanean lurra iraultzea |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-054
|
|
|
|
Urtean auzolaneko 5 egun izaten ziren. 3 egun zuhaitzak landatzen eta 2 bideak garbitzen. Herriak litro bat ardo ematen zuen egindako lanaren truke. |
Auzolanak |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-055
|
|
|
|
Denak oinez ta, txistua jotzen nunahi sumatzen zen ordun. |
Txistua jotzeko ohitura |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-056
|
|
|
|
Artoak biltzen zirenean ere koadrila ederrak elkartzen ziren artoa zuritzeko. |
Artazuritzea |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-057
|
|
|
|
Lamik e baziala esatentzun goe ama zenak. Lami-putzua. Herriko idazkaria putzu hartan sartzen omen zen igeri egitera eta gero ur zurrunbiloak ez omen zion uretatik ateratzen uzten. Amak jaioberrien oparien inguruan kontatzen zuen istorioa. Osabaren sorgin istorioak. |
Lami eta sorgin kontuak |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-058
|
|
|
|
Gauetan kontatzen zioten istorioa. Gizaseme bat menditik heldu zela zerri baten forma zeukana jarri zitzaion aurrean, zubiraino segitu zuen eta han desagertu omen zen txerri itsurako hori. |
Sorgin istorioa I |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-059
|
|
|
|
Deskargako bat herritik etxera zihoalarik ikaragarrizko karga jarri omen zitzaion bizkarrean, etxera iritsi baino lehentxeago karga kendu bazitzaion ere geroztik ez zen onik gelditu. |
Sorgin istorioa II |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-060
|
|
|
|
Menditik heldu zirela bulto bat jarri omen zitzaien aurrean; batek ikusten omen zuen eta besteak ez. Ikusten ez zuen hark etxeraino lagundu zuen laguna. |
Sorgin istorioa III |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-061
|
|
|
|
“Izutua ni, ilunduta, nik izandu nun bolada bat hemendikan kuartora re bakarrik joateko abildaderik enuna” |
Iluntasunari beldurra |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-062
|
|
|
|
Goizeko ordu txikitan astoarekin herrira zihoan amona beste batekin elkartu zenekoa. “Aitaren ta semearen, goizeko ordu santu hok ta goandik hemen!” |
Amak kontatua |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-063
|
|
|
|
Eibarko arma fabrika hasi zenean desagertu ziren hemengo sorginak. |
Armak eta sorginak |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-064
|
|
|
|
Batek etxera zihoan besteari herrian sorginak azalduko zitzaizkiola esan eta bidean zihoala zaratak entzun zituenean beldurtu eta atera berri zen etxera bueltatu zen gaua pasatzera. |
Sorgin istorioa IV |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-065
|
|
|
|
Sakamantekas helduek umeak ikaratzeko erabiltzen zen pertsonaia zen. |
Satamantekas |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-066
|
|
|
|
Goizeko 7ak aldera argi-ezkila, eguerdian Angelusa edo eta arratsean iluntzen zuenean ama-ezkila. Hildakoa emakumea ala gizona zen ezberdintzeko kanpai ezberdinak jotzen ziren. Etxeren batek sua hartzen bazuen ere denontzako ulergarriak ziren ezkilak jotzen ziren. Larunbata eta igandetan meza aurreko ezkilak jotzen ziren.
|
Ezkilak |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-067
|
|
|
|
Urtezaharreko bezperan etxez etxe joaten ziren bertsoak kantatuz, urruti zeuden baserritara ez ziren iristen. Etxetan dirua ematen zuten. Partaideen artean Klaudio eta Manuel. |
Urtezahar bezperako ohitura |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-068
|
|
|
|
Etxarri-Aranaztik etorritako Don José María apeza izan da herrian ezagutu duen apez jatorrena. Gero ezkondu eta Ameriketara joan omen zen. Beste apezak: Don Jesús, Don Juan Martín, Don Cándido. |
Herriko apezak |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-069
|
|
|
|
Osabak ikaragarrizko oinazeak izaten zituen hanketan. Enplastuak egiten zituen hernaniar batengana joan zen, hark hanketan emateko enplastoa eman zion eta horrekin joan zitzaizkion hanketako min guztiak. Patas. |
Hernaniko enplasteroa |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-070
|
|
|
|
Albaiterorik ez zegoenean Prantxisko ekarrarazten zuen laguntzeko. Behin errapea gogor gogor eginda eta oso gaizki zegoen behi bat sendatzeko kamamila oliotan frijitu eta hura oihal batean bustita errapean igurtzi zioten. |
Animalientzako sendabelarrak |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-071
|
|
|
|
Ebakitarako erabiltzen duten belarra. |
Ebaki belarra |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-072
|
|
|
|
Udan garaian artzainak mendira joaten ziren, ardiak bildu, jetzi, txabolan lo egin, goizean berriz ardiak jetzi eta biltzen zuten esne hura etxera jaisten zuten gazta egiteko. |
Artzainen egunerokoa |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-073
|
|
|
|
Orain dela urte batzuk arte mendira ez zen bokadilorik eramaten. Orduan txabolan prestatzen ziren mendian jan behar zirenak. Askotan artzainak bata bestearen bordara joaten ziren bakarrik lo ez egiteagatik. |
Mendiko eta txabolatako bizimodua |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-074
|
|
|
|
Udan asko jaten bazen gero negurako ez zen iristen. Buruxka txikiak, galdurra, zurikina... dena jaten zen. |
Dena jaten zen |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-075
|
|
|
|
Arto-lopotxak abonutarako erabiltzen ziren. |
Arto-lopotxak |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-076
|
|
|
|
Zakua hartu, mendira joan eta behien gorotzak jasotzen omen zituzten batzuk. Matxordoko neska-zaharrak zaku bat jartzen zuen astoaren hankartean astoaren gorotz guztiak jasotzearren. |
Gorotzak jasotzea |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-077
|
|
|
|
Jaiak ziren, herriko hiru gizon Juanasoroko Auxtiña neska-zaharra etxetik plazara eramanarazi zuten dantzara. |
Juanasoroko Auxtiñarekin umorez |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-078
|
|
|
|
Oiartzun aldetik etortzen zen saskigileak egunak pasatzen zituen herriako etxetan lotan, batean eta bestean saskiak egin bidenabar. Sasitan pikardia egiteagatik edo herritarrek isuna ordainarazi egin nahi zioten, anekdota. Beste anekdota batzuk. |
Etxeolaberriko belarrimotsa saskigilearen istorioak |
Pedro Ansa Legarreta |
|
LTZ-079
|
|
|
|
1942.ean etxe horretan bertan sortua. 9 senide ziren, bi txikitan hil ziren eta beste bat istripuz. Goizuetako amona izan zen etxeko emagina. |
Familiaren aurkezpena |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-080
|
|
|
|
Eugeniok 20 urte igaro zituen haien etxean morroi. Etxean lan handia zegoen, azienda asko (ardiak, behiak, behorrak, txerriak, oiloak, ...) eta lur asko zituzten. |
Baserriko lanak |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-081
|
|
|
|
Soro zabalagoak zirenak goldearekin iraultzen ziren, gainerakoak makuarekin. Lau lagunen artean aritzen ziren makuarekin zoiean. Denak batera altxa eta beheratzen zuten. Makua laiaren antzeko lan tresna handia da. Artoa ereiteko lurra irauli behar izaten zen, batzuk eskuz eta beste batzuk behiarekin egiten zuten; lurrean azaltzen ziren kozkorrak mazoarekin txikitzen ziren; gero batek aitzurrekin zuloa egin, besteak hazia bota eta beste hirugarren batek zuloa tapatzen zuen. Lan guztiak eskuz egiten ziren. |
Lurra lantzea eta ereitea |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-082
|
|
|
|
Behin hazia ereinda, hazten zirenean aitzurraz jorratu behar ziren. Auzokideren bat hurbiltzen bazen ere jorra etxekoen artean ematen zen normalean. |
Jorra eman |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-083
|
|
|
|
Artoa jorratu ondoren babarruna ereiten zuten. Bi ilara arto babarrunik gabe uzten zituzten, bi zulo libre utzi eta hirugarrenean ereiten zuten babarruna. |
Babarrunaren ereitea |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-084
|
|
|
|
Artoa jorratu ondoren babarruna ereiten zuten. Bi ilara arto babarrunik gabe uzten zituzten, bi zulo libre utzi eta hirugarrenean ereiten zuten babarruna. |
Gorozketariak, gorozketa eta ilargiaren eragina |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-085
|
|
|
|
Egurra ez zen noiznahi mozten. Lehengo zaharrek kasu handia egiten zioten ilargiari. Neguan mozten zuten, ilberrian edo ilbeheran hostoaren formaren arabera. |
Egurra eta ilargia |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-086
|
|
|
|
Arto pila ederra egoten zen. Artoa errotara eraman, irina egin eta horrekin taloa egiten zuten. Ogiarentzako dirurik ez zegoenez talo asko jaten zuten. Animalientzako bazkarako ere erabiltzen zen. |
Artoaren erabilera |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-087
|
|
|
|
Artoa jorratu eta errotara eraman bitarteko lanak. Artoa bildu baino lehen galdorra (artoaren goiko punta) moztu behar zitzaion, gero hosto txikia kentzen zitzaion; arto-lokotxak izan ezik beste guztia aprobetxatzen zen. Artoa urri bukaeran eta azaro hasiera bitartean biltzen zen. Bilketan etxekoen artean moldatzen baziren ere tarteka auzokideren baten laguntza izaten zuten. |
Artoa biltzea |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-088
|
|
|
|
Artoa bildu eta ganbarara ekartzen zen. Ganbara guztia artoz betetzen zen. Artazuriketa koadrila ederra bilduta bazkaldu ondoren hasten zen. Artoa saskira eta zurikina atzera botatzen zen. Arto beltza tokatzen zenean ondoan zegoenari eman behar izaten zitzaion musu, juerga ederra izaten zen. |
Artazuriketa |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-089
|
|
|
|
Arto asko izaten zenez goserik ez zuten ezagutu. Artoak denentzako balio zuen, txekorrei ere ematen zieten. Arto onak irina egiteko eta arto koxkorrak (txikiak) aziendarentzat izaten ziren. |
Artoa denentzako, arto koxkorrak. |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-090
|
|
|
|
Udaberriko lan egunak. Eguerdi arte artajorran ari eta arratsaldean giro ona bazen belar metak egitera adibidez. Bestela belarra segaz moztea, azienda elikatzea, ... Eguna bukatu eta nekaturik ez zeudela sentitzen bazuten deus egin ez zutenaren sentsazioa izaten zuten. Gorputza egora guztitara moldatzen da. |
Egun osoa lanean |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-091
|
|
|
|
Etxeko animaliak saltzeko izaten ziren. Ardiak Frantziara saltzen ziren. Orain animalia guztiak (aharia, bildotsak...) saltzen dira; lehen berriz hoberenak etxerako uzten ziren, 20 bat edo gero zikiratzeko. Zikiroekin ateratzen zen dirua. |
Etxeko aziendaren salmenta |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-092
|
|
|
|
Lehenengo udaberrian bildotsa mendira bidali eta hurrengo udaberrian, ahariak urtebete inguru zeukala zikiratzen zen. Zikiroa Frantziara saltzen zen eta horrek dirua ekartzen zuen. |
Zikiroa |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-093
|
|
|
|
Goizuetako tratanteak etortzen ziren ardiak erostera. Frantziako tratanteak etortzen zirenean kamioiarekin etortzen ziren, hauek ardi onak nahiago izaten zituzten. Animaliak garraiatzeko kamioiak. |
Tratanteak |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-094
|
|
|
|
Bentaberriko Jexux letxeroak kamioia zeukan eta harekin garraiatzen zituzten txekorrak. |
Txekorrentzako kamioiak |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-095
|
|
|
|
Txekorrak oso handiak ez baziren ere oso onak ziren, esne eta arto irinez elikatzen ziren. |
Txekorrak |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-096
|
|
|
|
Gazta bat edo beste saltzen bazuten ere etxerako egiten zuten gehien bat. |
Ardi gazta |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-097
|
|
|
|
Udaberriko lan egunak. Eguerdi arte artajorran ari eta arratsaldean giro ona bazen belar metak egitera adibidez. Bestela belarra segaz moztea, azienda elikatzea, ... Eguna bukatu eta nekaturik ez zeudela sentitzen bazuten deus egin ez zutenaren sentsazioa izaten zuten. Gorputza egora guztitara moldatzen da. |
Baserriko ekonomia |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-098
|
|
|
|
Orain dela 55 bat urte 20 zikirok 20.000 pezeta balio zuten. Mila pezeta bakoitzak. Diru asko zen. |
Zikiroaren balioa pezetatan |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-099
|
|
|
|
1.000 pezeta diru asko zen. 14 urte zituela bere lehenengo lanean 8 duro irabazten zituen egunean, aitak 10. Orduan erosi zuten etxerako lehendabiziko irratia, paretan entxufatzen zen horietakoa. Lehen ez zegoen deus, ez zegoen sosarik, jateko bai, zorrik ez. Eguna pasatzeko adina ateratzen zen baina diru gutxi mugitzen zen. |
Ekonomiaren egoera, soldatak. |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-100
|
|
|
|
Haien etxea haiena izan da beti. Aranon ia gehienek zeukaten euren etxea, beste herri batzuekin konparatuta maizter gutxi zegoen herrian. |
Etxearen jabegoa |
Santiago Zabala Loiarte |