Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-1046 Harri-jasotzean Perurenak asko erakutsi dio jendeari, azkarra da Harri-jasotzean Perurenak asko erakutsi du Patxi Astibia Olano
LTZ-1047 Astibia Arkaitz Olanori aizkoran erakusten ibiltzen da eta, noizean behin, baita Saralegitarrei ere Gazteei erakusten dabil Patxi Astibia Olano
LTZ-1048 Leitzan 4 aizkolari gazte daude: Rekondo, Olano eta Saralegi anaiak, oso ongi heldu dira denak Leitzako aizkolari gazteak Patxi Astibia Olano
LTZ-1049 Aurrera jarraitu ahal izateko laguntza handia eta zaletasuna behar dute. Ikasketak eta lana ere kontuan hartu behar dira, aizkoratik bizitzea zaila baita Laguntza behar dute Patxi Astibia Olano
LTZ-105 Etxean hormigoizko aska txiki bat egin zuten, goiko iturriko urarekin betetzen zuten. Uraren azpiegituren garapena Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1050 Astibiak nahiago zuen aizkoran ibili eskolara joan baino eta 10 urterekin utzi zuen eskola Berak aizkora nahiago zuen eskola baino Patxi Astibia Olano
LTZ-1051 Olano gazteari ikasketekin jarraitzeko animatzen du, aizkora beti hor egonen baita eta aizkoratik bakarrik bizitzea ezinezkoa baita Olano gazteari ikasteko aholkua ematen dio Patxi Astibia Olano
LTZ-1052 Agirre Francok australiarrak eta euskaldunen arteko Txapelketa antolatu zuen. Hasieran kasu handirik egin ez bazuten ere, eguna iritsi eta aizkoran hasi zirenean konturatu ziren australiarren aizkorak askoz hobeak zirela. Txapelketa bukatuta denek erosi nahi zizkieten aizkorak Australiarrak eta euskaldunen arteko Txapelketa Patxi Astibia Olano
LTZ-1053 Latasak hasieran parre egiten zuen aizkorak ikusita, baina gero hara joan zen aizkorak erostera Latasak parre egiten zuen Patxi Astibia Olano
LTZ-1054 Astibiak kamerari erakusten dizkio bi aizkorak (australiarra eta hemengoa) eta bien arteko ezberdintasunak azpimarratzen ditu Aizkoren arteko ezberdintasunak Patxi Astibia Olano
LTZ-1055 Australiar aizkorak eta hemengo aizkoren aldea izugarria da, 20 kanaerdiko lan batean 10 minutu kentzeko modukoa Australiar aizkoren aldea izugarria da Patxi Astibia Olano
LTZ-1056 Txapelketa eta gero elkarrekin bazkaltzera joan ziren eta Australiara joateko gonbidatu zuten baina ezin zuela esan zien Bazkaria australiarrekin Patxi Astibia Olano
LTZ-1057 Handik bi urtetara berriro Txapelketa antolatzekotan gelditu ziren. Astibiak esan zien australiarrei ordurako 15 minututan hobetu beharko zutela irabazteko eta australiarrek parre egin zioten Aizkora berdinekin australiarrek hobetzeko asko zutela esan zien Patxi Astibia Olano
LTZ-1058 Hurrengo Txapelketa iristerako Astibia gerria gaizki zuen jada eta ez zuen parte hartu, Harria anaiek eta Mindegiak hartu zuten parte. Astibiak esan bezala, 15 minutuko aldea atera zieten australiarrei Hurrengo Txapelketan euskaldunek irabazi Patxi Astibia Olano
LTZ-1059 Oraingo aizkolariak lehengoak baino baxuago daude, aizkorei esker egiten dituzte marka onak. Lehengo aizkorak aizkolaria lan gogorra egiten behartzen baitzuen Oraingo aizkolariak lehengoak baino baxuago daude Patxi Astibia Olano
LTZ-106 Sukaldeak kaldera bat izaten zuen inguruan. Ur beroa edukitzeko modu egokia zen. Sukalde ekonomikoa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1060 Astibia ez da apenas aritu australiar aizkorekin, bere txapela eta apustu guztiak hemengo aizkorekin irabazi ditu Bere marka guztiak aizkora zaharrekin Patxi Astibia Olano
LTZ-1061 Australiarrekin harremanetan jarraitzen du, gutunen bidez. Duela 6 urte Leitzan pasa zuten astebete Duela 6 bat urte egon ziren hemen australiarrak Patxi Astibia Olano
LTZ-1062 Astibiak aipatzen ditu etorri ziren lehenengo australiarren izenak eta zehazten du australiarrak onak zirela lan motzean Etorri ziren lehenengo australiarrak Patxi Astibia Olano
LTZ-1063 Etorri diren australiarren artean lehenengoak izan ziren hoberenak Australiarren artean lehenengoak onenak Patxi Astibia Olano
LTZ-1064 Australiarrak alturan oso ongi aritzen dira, katagorriak bezala igo eta jaisten dira enborrera Alturan mozten ikustea polita Patxi Astibia Olano
LTZ-1065 Australian plaza bereziak dituzte alturan aritzeko eta normalean eukaliptoa mozten dute Australian plaza bereziak dituzte alturan aritzeko Patxi Astibia Olano
LTZ-1066 Astibiak aipatzen du aizkorarekiko zaletasuna handia duela gaur egun ere eta burutik ez zaiola kentzen Aizkora ez zaio burutik kentzen Patxi Astibia Olano
LTZ-1067 Bere pena bakarra da australiar aizkorak ezin izan dituela erabili, 29 urte zituela eta sasoi betean zegoela lesionatu eta utzi behar izan zuela Pena bakarra Patxi Astibia Olano
LTZ-1068 Lesioa izan eta gero Federazioak Txapelketan parte hartzen behartu zuen. Txapelketa Iruñean jokatu zen eta Mindegiak irabazi zuen. Berak bigarren egin zuen eta enbor guztiak Agitek utzitako aizkora batez moztu zituen Lesioa eta gero Txapelketa bakarra jokatu du, Federazioak behartuta Patxi Astibia Olano
LTZ-1069 Parte hartu zuen azken Txapelketa hartan Federazioak sekulako saririk handienak agindu bazituen ere nahiko sari eskasak jarri zituzten eta Harriak parte ez hartzea erabaki zuen Txapelketako sari eskasak Patxi Astibia Olano
LTZ-107 Oraindik etxean ditu putzaerarako erabiltzen ziren tresnak, ponpa adibidez. Putzaerako lan tresnak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1070 Astibiak gogoratzen du Berekoetxearen kontrako apustuaren bezperan iloba jaio zela eta ondoko egunean elkarri zoriondu ziotela anaiek Memoria ona Patxi Astibia Olano
LTZ-1071 Apustu haren biharamunean ehizara joan ziren. Eguraldi ona atera bazen ere usorik ez zen pasa. Hamarretakoa egiteko orduan zahatoa hustu zuen Astibiak Apustuaren biharamuna Patxi Astibia Olano
LTZ-1072 Aizkolariek betidanik zuriz jantzi dute. Astibiak aipatzen du apustuetan libreagoa izaten zela, bestela beti zuriz janzten zutela Aizkolarien janzkera Patxi Astibia Olano
LTZ-1073 Berekoetxea hanka-hutsik aritzen zen baina ez da ona. Hoberenak abarkak izaten dira Aizkolarien oinetakoak Patxi Astibia Olano
LTZ-1074 Madrilera joan ziren batean ebaki zuen oina. Nola gertatu zen kontatzen du Behin ebaki du oina Patxi Astibia Olano
LTZ-1075 Alfaro etxean jaio zen Iñaki. Maizterrak ziren eta 4 urte zituela Joan-Zarrera aldatu behar izan zuten. Ondoren harategia erosi, gero harategiaren gaineko pisua erosi zuen aitak. Ezkonberritan pisuan jarri zen bizitzen. Beranduago orain bizi diren etxea egin zuten eta azkenik Gorrittenea erosi zuten, bere betiko ametsa betez Alfaro etxean jaioa Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1076 Oraingo baserriak sinistu ezinezko gauzak eman dizkio, beste gauza batzuen artean harrizko aizkora aurkitu du. Baserriaren izenaren inguruko azalpenak ematen ditu Oraingo baserriak sinistu ezinezkoak eman dizkio Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1077 Baserria bere txoko bihurtu du, kanpoan ibilita aukera txikiena probesten du bertara itzultzeko Baserria bere txoko bihurtu du Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1078 Donostiara maizen joan den leitzarretako bat da Iñaki Donostiara maiz joan izan da Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1079 Txikitako oroitzapenen artean ongi gogoratzen du nola eta zenbat begiratzen zion surtidorean zegoen Urtain harria jasotzen agertzen zuen argazkiari. Geroago harri hori bera etxean izan eta altxatu du Txikitan Urtainen argazkiari begira Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-108 Egurrezko lauki zulodun bat zen. Zulotik ukuilura zihoan zuzenean. Tapa bat edukitzekotan egurrezko ohol bat izaten zen. Garbiketa. Komuna Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1080 Nahiko lotsatia izaki, herri erdira joatea terreno berrietan sartzea zen berarendako Herri erdira joatea terreno berrietan sartzea zen Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1081 Kirola egiten hasi zenean bere mendiko ibilaldia Haritzaldeko kaskoraino joatea izaten zen Kirola egitera mendira Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1082 Aurtengo neguan Bizkaiko ikastola batetik deitu zioten exhibizio bat egiteko eta bertan bere ume garaian eskolan zegoen moja bat topatu zuen Ume garaiko moja topatu zuen Bizkaian Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1083 Alfaro etxetik mojen etxera 20 metro zeuden, hortxe hasten dira eskolako oroitzapenak. Geroxeago Sebastian maisuarekin aritu zen, klase partikularrak ematen zizkion beste bat,... Gogoratzen du ere eliz- ganbaran egin zutela batxillerra eta mutil koxkorra izanik nolabaiteko errudun sentimendua zuela ama lanean ikusita eta bera ikasten Eskola garaiak Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1084 Iñakik gogoratzen du zein tokitan ikasi duen. Anekdota gisa gogoratzen du nola joaten ziren Iruñera txerriak eramateko erabiltzen zen furgonetan. Tolosako akademia batean ibili zen ere makinaz idazten ikasten Ikastegiak Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1085 Aita eta aitona etxez etxe ibiltzen ziren txerriak hiltzen. Aitaren ilusioa harategia jartzea zen, berak ez zuen lortu baina Iñakiri asko lagundu zion. Iñaki Tolosan eta Lekunberrin ibili zen harakin ikasten Aitaren ilusioa harategia jartzea zen Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1086 Tolosako harategia apustuak ospatzen ziren plazan kokatzen zen eta, harri-jasotzerako zaletasuna lehendik bazuen ere, bete-betean topatu zuen harri-jasotzea Tolosan harri-jasotzearekin egin zuen topo Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1087 Bere indarraren kontzientzia noiztik duen ez dauka oso garbi Iñakik baina argi eta garbi dauka harri-jasotzerako zaletasuna aitonarengandik jaso zuela Aitonarengandik jaso zuen harri-jasotzerako zaletasuna Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1088 10 urte bete zituen egunean hargina egiten ari zen harria altxatzen saiatu zen, ordurako bazekien harriak toki handia beteko zuela bere bizitzan 10 urte bete zituen egunekoa Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-1089 Surtidoreko argazkitik miresten zuen Urtain. Boxeoan hasi eta prestatzera Leitzara etorri zelarik, Basakabira joaten ziren mutikoak Urtain ikustera. Gaur egun oso ezberdina da Urtain zuen idoloa Iñaki Perurena Gartziarena
LTZ-109 “Oain animalik hobekio bizi dia ordun personak biño” Emakumeak lan asko egiten zuen: ume pila bat hazi, jorran, arropa pila haiek garbitzen, josten... Laneko bizimodua eta emakumeen lanak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1090 Iñakiren aitak ez zuen harriak jasotzea nahi. Aldiz, aita aizkoran aritua zen eta baita amaren anaia ere, Martin Gartziarena. Honela, 16 urte zituela, Leitzako festetan egin zuten saio bat eta gero Tolosan ospatu zen Gazte Mailako Txapelketan parte hartu eta irabazi egin zuen Harri-jasotzean baino lehen aizkoran aritu zen Iñaki Perurena Gartziarena