Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-984
|
|
|
|
1964.an Ataungo Zeberioren kontrako apustua jokatu zuen Tolosan |
Zeberioren kontrako apustua Tolosan |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-985
|
|
|
|
Hiru urte beranduago Berekoetxearen aurkako apustua jokatu zuen |
Hurrengo apustua Berekoetxearen aurka |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-986
|
|
|
|
1966.an Txapelketa jokatu zuen Donostiako Belodromoan eta bigarren gelditu zen |
1966.an Txapelketa Donostiako belodromoan |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-987
|
|
|
|
Garai hartan soldadutzan zegoen. Txapelketako antolatzailea, Salaberria, bere bila joan zen Txapelketa parte har zezan. Soldadutzan eta forma galduta zegoela-eta ridikulua ez zuela egin nahi esan zion, nolanahi ere, diru-sariak altuak zirenez, parte hartzea onetsi zuen |
1966.eko Txapelketako oroitzapenak (1) |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-988
|
|
|
|
35 egun falta zirelarik hasi zen prestatzen. Goizean lanak egin eta arratsaldean mendira joaten zen kirola egitera. Asteburuetan Leitzara itzuli eta aizkora saioa egiten zuen |
1966.eko Txapelketako oroitzapenak (2) |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-989
|
|
|
|
Asteburu batean Leitzara joan eta aizkora saio gogorra egin ondoren berak uste baino askoz emaitza hobeagoa lortu zuen. Berriro egin eta are hobea lortu zuen. Orduan konturatu zen bera ez zela azkena geratuko |
1966.eko Txapelketako oroitzapenak (3) |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-990
|
|
|
|
Txapelketa egunean goizeko 7etako mezara joan, kopa pare at hartu eta txuleta gosaldu zuen. Belodromora hurbiltzean apustuak bera azkena baietz zeuden baina Salaberriari esan zion atzetik aurretik baino gehiago izanen zituela |
1966.eko Txapelketako oroitzapenak (4) |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-991
|
|
|
|
Aizkoran hasi zirenean Berekoetxea jarri zen aurrena eta bera bigarren. Honela bukatu zuten. Salaberriak diru pila irabazi omen zuen |
1966.eko Txapelketako oroitzapenak (5) |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-992
|
|
|
|
1967.an Españako Txapelketa jokatu zen Donostiako Belodromoan. Bero handia bazen ere Harria eta bera “egurrean” hasi ziren. Beroa zela-medio aizkolari guztiak gaizki ibili ziren. Latasa hasi zen botaka baina jakin izan zuen errekuperatzen. Astibia aurretik zihoan baina kolpe gutxi geratzen zitzaizkiolarik konortea galduta erori zen. Berekoetxeak irabazi zuen baina, bera ere erori zenez, lurretik eman behar izan zituen azken kolpeak. Txapelketa dramatikoa izan zen hura |
1967.eko Españako Txapelketa (1) |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-993
|
|
|
|
Gaua klinikan pasatu behar izan zuen Txapelketa hartatik errekuperatzeko |
1967.eko Españako Txapelketa (2) |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-994
|
|
|
|
1967.an bertan “Campeonato Vasco-navarro” jokatu zen Iruñean. Berekoetxeak irabazi eta bera bigarren postuarekin konforme gelditu zen, izan ere Belodromoan gertaturikoa oraindik oso gogoan baitzuen |
1967.eko “Campeonato Vasco-navarro” |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-995
|
|
|
|
Urte berean hitzartu zuen apustua Berekoetxearekin. Apustua ospatu baino lehen, exhibizio batean, eskua zauritu zuen |
Berekoetxearen aurkako apustua urte berean (1) |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-996
|
|
|
|
Apustuaren eguna hurbiltzen ari zela eta eskua sendatu gabe zuela ikusita, apustua 15 egunez atzeratu zuten |
Berekoetxearen aurkako apustua urte berean (2) |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-997
|
|
|
|
Apustua oso gogorra izan zen. Astibiak oso egur gogorrak eraman zituen. Lan erdietan Berekoetxea zegoen aurretik baina ordurako Astibiak lan gogorrena egina zuen. Azkenean Astibia izan zen garailea |
Berekoetxearen aurkako apustua urte berean (3) |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-998
|
|
|
|
Egurra gogorra ala samurra den jakitea erraza da. Egur samurra argiagoa izaten da. Samurrena harrobikoa izaten da, horretan lurrak du zerikusirik handiena |
Egurra gogorra ala samurra den jakitea erraza da |
Patxi Astibia Olano |
|
LTZ-999
|
|
|
|
1968.an Leitzan jokatu zen Campeonato Vasco-Navarro. Dirua bere alde atera zen eta oso urduri atera zen plazara. Lan erdietan denen atzetik zegoen. Hor hasi zen nerbioak askatzen eta, kostata, azkenean irabaztea lortu zuen |
1968.eko Campeonato Vasco-Navarro |
Patxi Astibia Olano |