Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-1182 Argizaria nola egiten zuten, non saltzen zuten eta zein erabilpen ematen zitzaion (usain gozoa jartzeko etxean, erremedioetarako,...) Argizaria Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1183 Garaian Leitzan ziren komertzioak gogoratzen dituzte Leitzako komertzioak Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1184 Trenbidea egiten ari zirenean oihala erostera joan zeneko baten anekdota kontatzen dute Oihala erosteko diru nahikorik ez Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1185 Garaiko harakindegiak ekartzen dituzte gogora Harakindegiak Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1186 Zekorrak eta behiak hiltegira eramaten ziren, txerriak bakoitzak bere etxean hiltzen zituen. Amilduta hiltzen ziren aziendak erdi-prezioan saltzen ziren harakindegian Hiltegia Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1187 Apaizak arto-zuriketaren ordutegia aldatu nahi izan zuen, gauez egin beharrean arratsaldean egin; baina ez zuen arrakasta handirik izan, arratsaldean eginez afaria eman beharra baitzegoen eta gastu handia izaten zen Apaizak arto-zuriketaren ordutegia aldatu nahian Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1188 Baserritik bizimodua ateratzea gero eta zailagoa zen eta jendea alde egiten hasia zegoen. Fabrikaren etorrerak hori aldatu eta herriko jendea bertan gelditzea eta kanpotarrak etortzea ahalbidetu zuen Fabrika ongi-etorria izan zen Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1189 Kanpotarrak bere ohiturak ekartzen ditu eta, batzuei kanpokoa etxekoa baino gehiago gustatzen zaienez, ohiturak asko aldatu ziren Ohiturak asko aldatu ziren Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-119 Ez zen asko joan eskolara. Eguraldi ona zegoenean lan asko izaten zen etxetan eta anaia zaharrena izaki berak gelditu behar zuen etxeko lanetan. Zenbat eta gutxiago joan eskolara orduan eta gogo gutxiago joateko. Gerora gaueskolara joan zen. Lan asko eta eskola gutxi Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1190 Behin gazte pila bat elkartu eta eskandalua egiten ari zirelakoan apaizak “hijas de maria” delakoen zinta kentzeagatik mehatxatu zien neska batzuei. Aldiz, neskek eman nahi izan ziotenean apaiza ez zen hartzeko gai izan Apaizaren errietak Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1191 Francoren modura ibiltzen zen apaiza, berak agindu nahi zuen denetan: galtzerdiek joskurekin behar zuten, dantza lotuan ezin zen egin,... Apaizaren diktadura eta arau estuak Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1192 Etxeetan diziplina handia izaten zen etxeratzeko orduarekin Etxeetan ere diziplina handia Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1193 Bezperetara joan gabe ezin zen herrira joan Bezperetara joan gabe ezin herrira joan Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1194 Laguntzen zuena gustuko mutila bazen bide handitik joaten zen neska, gustukoa ez bazen xendatik Neska laguntzea Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1195 Beti beldurrez ibiltzen ziren eta 8 edo 15 egunean behin aitortzera joan behar izaten zuten 15 behin aitortzera Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1196 2 hilabetean behi aitortzera joaten zen emakume baten anekdota kontatzen dute Aitormenaren inguruko anekdota Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1197 Momentu batean moldeak puskatzen zituen apaiza heldu zen herrira. Egindako bekatuak aitortzea nahi zuen, ez ohiturazko aitortza, baina jende kexatu eta bidali egin zuten Moldeak puskatzen zituen apaiza bidali zuten Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1198 Halako tokitara iritsiak zirela baieztatzeko, guardia zibilek baserrikoen sinadurak biltzen zituzten Guardia zibilek sinadura eskatzen zuten Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1199 Amak harreman ona zuen guardia zibilarekin, berak txistorrak eta odolkiak ekartzen zizkien eta guardia zibilek kontrabandoan laguntzen zioten Odolkiak eta txistorrak guardia zibilarendako Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-120 Fraile joan nahi ote zuen esan zioten. Frailek eta mojak herriz herri eta etxez etxe ibiltzen ziren apaizgai eta nobizia berrien bila. Beti puska, babarrunak edo gazta ematen zitzaien. Apaizgai eta nobizia bila Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1200 Trena Iruñetik heldu zela Oialdetik ikusi eta baserritik geltokira jaisteko denbora izaten zuten Trena Oialdetik ikusi eta baserritik jaisteko denbora zuten Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1201 Norbait beharrean zegoenean laguntzeko boluntarioak aurkezten ziren. Ana eta Felipak alarguntsa baten kasua aipatzen dute, ardiak saldu beharrean baten batek tronkora emateko esan zion. Horrek esan nahi zuen ardiak 10 urtetarako uzten zizkiola eta 10 urte pasatutakoan adin bertsuko ardi kopuru bera itzuli behar zizkion Ardiak tronkora Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1202 Hazaldi ona izaten zenean, ardi onak mendian uzten ziren eta besteak tratanteari uzten zitzaizkion aukeraketa egiteko. Orduan ardi zaharrak saltzen ziren ere bai Ardien hazkuntza Ana eta Felipa Aierdi Baraibar
LTZ-1203 Arruitzeko Txikiak galdutako apustu baten inguruan emaniko azalpenak Arruitzeko Txikitoa Migel Zabaleta Garro
LTZ-1204 Apustu hura eta gero egin zuten laguntasuna Txikitok eta berak, aizkorarako laguna nahi baitzuen Txikitok Geroxeago egin zuten laguntasuna Migel Zabaleta Garro
LTZ-1205 Orduan denek zituzten ardiak eta baten batek behiaren bat ere bai. Gerra garaian baino okerrago gerra ostean pasa zuten Gorriztaran auzoko giroa Migel Zabaleta Garro
LTZ-1206 Migelek gerra hasi zeneko oroitzapenak ekartzen ditu gogora: soldaduak ibiltzen zirela, tiro hotsak entzuten zirela, hegazkinak pasatzen zirela, hil ziren herrikideak,... Gerra hasi zeneko oroitzapenak Migel Zabaleta Garro
LTZ-1207 Molaren heriotzaren inguruko esamesa eta zurrumurruak aipatzen ditu Molaren heriotza Migel Zabaleta Garro
LTZ-1208 Pilipen Bordan ardiak-eta izaten zituzten, izan ere garai haietan norberak egiten zuena jaten baitzuen Norberak egiten zuena jaten zuen Migel Zabaleta Garro
LTZ-1209 Auzoan beti ongi moldatu izan dira Auzoan beti ongi Migel Zabaleta Garro
LTZ-121 Ijitoak, eltze-konpontzaileak, zorrotzaileak, kinkilleruak... denetatik hurbiltzen zen herrira. Oiartzungo Silvestre eltze konpontzailea. Zerbitzu ibiltariak herrian Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1210 Aizkorarako afizioa nola piztu zitzaion kontatzen du Aizkorarako afizioa Migel Zabaleta Garro
LTZ-1211 Aizkorak bertan egiten ziren. Migelek bere lehen aizkora nola erosi zuen ekartzen du gogora Erosi zuen lehen aizkora Migel Zabaleta Garro
LTZ-1212 Migelek ez du Inazio Patri aizkoran ezagutu, halere zein urtetan jaio zen eta zein apustu jokatu izan duen ongi ezagutzen du Inazio Patri aizkolaria Migel Zabaleta Garro
LTZ-1213 Aresoko Juanito Garbizu aizkolaria aipatzen du Migelek Aresoko Juanito Garbizu Migel Zabaleta Garro
LTZ-1214 Gartziarena aizkolaria Migelen auzokidea eta kintoa zen, maiz elkarrekin ibiliak. Migelek Leitzan jokatutako apustua gogoratzen du Gartziarena auzoa eta kintoa zuen Migel Zabaleta Garro
LTZ-1215 Denbora batera Gartziarena eta berak jokatu eta irabazi egin zuten apustu bat Leitzan. Hura eta gero Gartziarena Iurrebasoren kontra jokatu eta irabazi. Hurrengoa Kortaren kontra jokatu eta, berriz ere, irabazi zuen Gartziarenaren lehenengo apustuak Migel Zabaleta Garro
LTZ-1216 Gartziarena soldadutza Logroñon egiten ari zela bila etorri zitzaizkion Arriaren kontra apustua egiteko baina ez zioten baimenik eman Gartziarenak soldadutza Logroñon Migel Zabaleta Garro
LTZ-1217 49an Arria eta Gartziarenaren arteko apustua jokatu zen, Harriak 49 urte zituen eta Gartziarenak 22 Berriz ere Arriaren aurkako apustua Migel Zabaleta Garro
LTZ-1218 Luxia eta Gartziarenaren arteko apustuak 50an eta 52an jokatu ziren Donostian, zezen-plaza lepo jende zegoela. Migelek lana, egurrak eta abar ekartzen ditu gogora Luxia eta Gartziarenaren arteko apustuak Migel Zabaleta Garro
LTZ-1219 Astibia oso aizkolari ona izan da. Indarra bazuen, ongi aritzen zen eta “petxo” ikaragarria zuen Astibia oso aizkolari ona Migel Zabaleta Garro
LTZ-122 Ezkurrako Trapu mandoz etortzen zen Aranora arropak saltzera. “Bonbatxoak! Atorrak!” Ezer erosten ez bazenion haserretu egiten zen. Batzuetan ardi-larruarekin ordaintzen zen. Ezkurrako Trapu Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1220 Latasa aizkolaririk hoberena izan da. Migelek ongi ezagutu zuen eta baita bere kontra aizkoran aritu ere Latasa denen gainetik Migel Zabaleta Garro
LTZ-1221 Egur ona nola ezagutu eza da erreza azaltzen. Migelek dio egur samurra mendi marduletan aurkitzen dela Egur ona ezagutu behar Migel Zabaleta Garro
LTZ-1222 Mendizabal Astibia baino gazteagoa zen. Aizkoran berandu hasi bazen ere, 26 bat urte zituela, aizkolari handia izan zen Mendizabal aizkolari grabea Migel Zabaleta Garro
LTZ-1223 Usategieta eta Arruitzeko Txikitoaren arteko apustua jartzekotan egon ziren behin Usategieta eta Arruitzeko Txikitoaren arteko apustua Migel Zabaleta Garro
LTZ-1224 Migelek ongi ezagutzen du egurra eta askotan etortzen zitzaizkion bila egurra bilatzen eta prestatzen lagun zezan Bere bila etortzen ziren egurra prestatzeko Migel Zabaleta Garro
LTZ-1225 Beti pagoa erabili da apustu eta Txapelketetan. Migelek aditu du Bizkaian pinua erabili izan dutela baina ez du sekulan ikusi Beti pagoa Migel Zabaleta Garro
LTZ-1226 Mendizabal eta Mindegiaren arteko apustuaren ingurukoak gogoratzen ditu Migelek Mendizabal eta Mindegiaren arteko apustua Migel Zabaleta Garro
LTZ-1227 Urtainekin adiskidetasunik ez zuen baina hitz egin du berarekin. Gizon ona omen zen Urtain Migel Zabaleta Garro