Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
| Grabaketa |
Heriak |
Euskalkiak |
Mapak |
Gai nagusia |
Izenburua |
Hiztuna |
|
LTZ-1091
|
|
|
|
Nahiz eta aizkora aritu, Iñakik garbi zeukan berea harria zela. Harriari buruz hizketan orduak eta orduak eman ditzake |
Iñakik garbi zeukan berea harria zela |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1092
|
|
|
|
Erakustaldietara elkarrekin joaten ziren, Iñakik gogoratzen du mirespen handia ziola Patxiri. Orduko ibilerak eta jendea gogoratzea oso atsegina zaio |
Patxi Astibia |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1093
|
|
|
|
Garaian Leitzan eta Nafarroan aizkora zen nagusi, eta gaur egun ere honela da. Halere harria ez zen guztiz arrotza, baziren indarra probatzeko-eta harriarekin ibiltzen zirenak |
Leitzan eta Nafarroan aizkora da nagusi |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1094
|
|
|
|
Harriak Bizkaia eta Gipuzkoan du presentzia handiagoa. Berak 20 urte zituelarik Erriberako herri guztietatik deitzen zuten baina gaur egun Erriberatik oso toki gutxitik deitzen dute, baina ezta mendi aldetik ere ez dute deitzen |
Bizkaian eta Gipuzkoan presentzia handiagoa |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1095
|
|
|
|
Aizkoraren nagusitasunaren adibide gisa Iñakik aipatzen du Labaiengo alkateak esan ziola bertako jendeak nahiago izaten duela aizkolari kaskar bat, pilotari on bat baino |
Labaienen aizkolariak nahiago |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1096
|
|
|
|
Iñaki hasi zenean herri kirolari “deporte rural” edo “force basque” esaten zitzaion. Etxekoendako “apustulariak” ziren |
Herri kirola |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1097
|
|
|
|
Apustu giroan “gobernu” hitzari ematen zaio n esanahia eta jatorria azaltzen du |
“Gobernue” |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1098
|
|
|
|
Deia, Egin, Euskal Telebista,... hasi ziren “herri kirola” hitza erabiltzen |
“Herri kirola” hitzaren sorrera |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1099
|
|
|
|
Nahiz eta etxean apustuen kontrako giroa ezagutu, 7 apustu egin behar izan ditu (4 irabazi eta 3 galdu) |
7 apustu egin behar izan ditu |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-110
|
|
|
|
Diru gutxi zegoen eta arropa ez zen nolanahi erosten, asko aprobetxatzen zen. |
Arropa aprobetxatzea |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-1100
|
|
|
|
Apustuen munduan gauza negatiboak ezagutu baditu ere, apustuei errespetua die eta, ziurrenik, esan liteke apustuei esker mantendu dela hainbat tradizio |
Apustuei errespetu handia |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1101
|
|
|
|
Harri-jasotzaile batek harria jasotzen du apustua egiteko, Iñakiren apustua harria jasotzea izaten da |
Harria jasotzea da apustua |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1102
|
|
|
|
Gaur egun “herri kirola” kirola da eta edozeinek egin dezake gogoa badu, baina lehenago basolariek egiten zuten bakarrik |
Gaur egun “herri kirola” kirola da |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1103
|
|
|
|
Emakumezkoak gizonezkoak baino gogorragoak dira, gizonezkoak kolpe bat egitekoak |
Emakumezkoak gizonezkoak baino gogorragoak |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1104
|
|
|
|
Herri kirolak apustu izaera galdu eta kirolarena hartu du, prozesu horretan emakumeari ateak zabaldu zaizkio |
Apustu izaera galdu eta kirolarena hartu |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1105
|
|
|
|
10 urte zituela harria jasotzen saiatu zeneko hura jotzen du bere lehendabiziko alditzat. Ondoren eta 18 urte egin bitartean hainbat pasadizo ekartzen ditu gogora: berak harriak lantzen zituela, Txoko taberna ondoko harria, Albizuri Handia altxatu zuenekoa,... |
Lehenengo urratsak harri-jasoketan |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1106
|
|
|
|
Albizuri-Handia harriaren historia azaltzen du |
Albizuri-Handia harria |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1107
|
|
|
|
Aizkoran ari zela eta 17 urte zituela Donostian ospatzekoa zen Harri-jasoketa Txapelketan parte hartzeko animatu zuten. Proba egin eta gero izena eman eta bere atzetik sona zuten bi goratzaile gelditu ziren |
Lehenengo plaza harri-jasotzaile moduan |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1108
|
|
|
|
Gaur egungo egoera berak ezagutu izan balu mutikoetan, ez zuen apusturik eginen, baina garaian bide bakarra zela ematen zuen. Bere bidea aukeratzeko gaitasuna izan zuenean apustuak alde batera utzi zituen |
Bere garaian apustuen bidea bide bakarra zela zirudien |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1109
|
|
|
|
20 urte zituela, martxotik urrira bitarte, ordura arte zeuden hainbat marka gainditu zituen |
20 urterekin errekorrak hausten |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-111
|
|
|
|
Bere garairako gomazko abarkak zeuden. Aurreko belaunaldiak (bere aitak eta) alanbrez lotutako behi larruarekin egindako zatak ibiltzen zituzten. Halere Xantiren garaian ere jende asko hanka-hutsik ibiltzen zen, bai mendian eta baita iratzean ere. Hankapeko kailua egina zeukatenen kasuak. |
Oinetakoak |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-1110
|
|
|
|
19 urterekin erabili zuen teknika berria plaza batean. Iñakik azaltzen du nola asmatu zuen eta zein izan zen jendearen hasierako erreakzioa |
Teknika berria asmatu zuen |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1111
|
|
|
|
Herri kirola apustuaren iraultza izan zen |
Herri kirola apustuaren iraultza |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1112
|
|
|
|
Iñakik gogoratzen du Iruñean ikasten zuela liburu-denda batean “Manual de cultura fisica” erosi zuela. Halterofiliako teknikak ikasi zituen, muskuluak landu pesekin,... baina funtsean lehengo prestaketa erabili du: mendira igo eta harria altxatu |
Prestaketa fisikoa |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1113
|
|
|
|
Iñakik, lehengo prestaketa moduen adibide gisa, harri-jasotzaile baten kasua eta bere osaba Gartziarenak esaten zuena aipatzen ditu |
Lehengo prestaketaren adibidea |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1114
|
|
|
|
Iñakik berak ere astakeria ederrak eginak ditu, baina gauza berriak ikasteko joera eta gogoa ere bazuen |
Berak ere astakeria ederrak eginak ditu |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1115
|
|
|
|
Ordura arte jasoaldi asko egiteko prestaketa egiten zen, berak beste bide bat hartu zuen: jasoaldi bakarra emateari begirako prestaketa |
Iñakik bide berria hartu zuen |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1116
|
|
|
|
18 urte zituela Iruñeko halterofiliakoak etorri ziren Leitzako festetara. Alkateak proba egiteko esan eta altxatu egin zuen. Haiekin batera aritu zen bolada batez eta bitan-edo lehiaketetan hartu zuen parte |
Halterofilian ere aritu da pixka bat |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1117
|
|
|
|
Egungo harri-jasotzaile guztiek egiten dute halterofilia pixka bat gorputza lantzeko |
Egun denek egiten dute halterofilia pixka bat |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1118
|
|
|
|
Iñakik munduan zehar harria altxatzen duten herriak eta nola altxatzen duten aipatzen ditu |
Munduan zehar harria jasotzen duten herriak |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1119
|
|
|
|
Beste herrietan ez bezala, euskaldunok bizkarrera eramaten dugu harria, baserritarrak arto zakua edo saski-belarra bezala, bizkarreratu eta etxera eraman |
Euskaldunok harria bizkarreratzen dugu |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-112
|
|
|
|
Euria ari zuenean zakua janzten zuten burutik behera. Basoan ardi-larrua erabiltzen zuten. Ardi-larrua zapatariak prestatutako belarri batzuen bidez lotzen zen; larruak txanoa eta guzti izaten zuen. Hankak busti arren bizkarra beti lehor mantentzen zuten. Gero trajezirak atera ziren. Halere batzuek ardi-larrua nahiago zuten. |
Ardi-larrua eta trajezirak |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-1120
|
|
|
|
Grezian, Atenasko museoan, esku-zuloa duen harria dago eta bertan “Bibonek jaso ninduen” jartzen du |
Greziako harria |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1121
|
|
|
|
Nafarroan toki askotan izaten dira “Errolan harriak”, Gipuzkoan, aldiz, gehiago dira “Sanson harriak” edo “Jentil harriak” |
Nafarroan Errolan harria, Gipuzkoan, aldiz, Sanson harria |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1122
|
|
|
|
Gaur egungo gizarte “modernoan”, euskaldunok harriarekin kirol modernoa egin dugu |
Harria kirol moderno bihurtu dugu |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1123
|
|
|
|
Iñakik aipatzen du berarendako harria mundu ikusteko prisma izan dela eta aldi berean babesa. Horren harira kazetariek euskaldunon inguruan izaten dituzten mitoez aritzen da |
Harria eta kazetariak |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1124
|
|
|
|
Zenbait adibideren bitartez, Iñakik aipatzen du herri kirola, bere funtsean, ez dela aldatu, gizartea dela aldatu dena |
Gizartea aldatu da |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1125
|
|
|
|
Gaur egun harri handi bat altxatu eta irudiak eguerdiko eta gaueko albistegian ikusteko aukera izaten da, lehenago ikusi nahi zuenak bertaratu behar izaten zuen |
Garaiak aldatu dira |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1126
|
|
|
|
Leitzako festetan mozorro lehiaketa izaten zen. Urte batean Ulaziak, Iñakiren lagunak, pentsatu zuen zerbait egitea. Urte batean harri-jasotzaile mozorroa egin eta saria irabazi zuten. Hurrengo urtean David eta Goliaten gisara atera eta berriro irabazi zuten |
Herriko festetan mozorrotuak |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1127
|
|
|
|
Momentu batean Iñakik altxatzen zuen esku batez besteek bi eskuez baino pisu gehiago. Horrek kazetarien interesa piztu eta hainbatetan kazetariak zain eduki behar izan zituen |
Kazetariekin ohitua |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1128
|
|
|
|
Garai batean estresak jota ibili zen Iñaki, goizeko 3etan izerditan blai esnatzen zen |
Estresak jota |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1129
|
|
|
|
Iñaki konturatu zen kazetariek erantzun luzeak nahiago dituztela eta horretan saiatzen zen |
Kazetariek erantzun luzeak nahiago |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-113
|
|
|
|
Egunez lan asko egin arren gauetan txabolan elkartu, denak su inguruan jarri eta juerga ederrak egiten zituzten. |
Txabolako giroa |
Santiago Zabala Loiarte |
|
LTZ-1130
|
|
|
|
Goenkalen hasi aurretik telebistan egindako beste lan batzuk aipatzen ditu |
Telebistan |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1131
|
|
|
|
Garai batean herriko bidetik pasatzeak lotsa ematen zion, berriz plaza jendez gainezka izanda ere ongi sentitzen zen, hori zuen bere terrenoa. Orain hasi da lotsa izaten |
Plaza-gizona |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1132
|
|
|
|
Plaza-gizona zer den eta nor den, Iñakik horren inguruko hausnarketak egiten ditu |
Plaza-gizonaren inguruan |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1133
|
|
|
|
Umeentzako erreferentziak aita eta aitona izaten dira. Berak aita lanean ikusten zuen eta aitona denbora eta patxada handiagoarekin. Gerora konturatu zen aitak gauza bera egiten zuela Inaxio semearekin eta baliteke berak ere antzera egitea egunen batean |
Aita eta aitonaren papera |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1134
|
|
|
|
Hasiera batean aitak ez zuen nahi harriekin ibiltzea, alperrikakoa zela ikustean laguntzen ibili zen. Edonola ere, aitaren mintzagai kutuna zekorrak izaten ziren |
Aitaren gaia zekorrak ziren |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1135
|
|
|
|
Kazetarien galdera tipikoari erantzuna emateko amets bat izan du beti Iñakik eta , hain zuzen ere, horixe da Peru-Harri. Indar fisikoa garrantzitsua da baina ez da aski, benetakoa gogoa eta nahia behar dira |
Txuletak jatea ez da aski |
Iñaki Perurena Gartziarena |
|
LTZ-1136
|
|
|
|
Bere liburuaren esaldi bat aipatzen du Iñakik: zailtasuna errazten duen erraztasun zaila, zaletasuna |
Gustuko tokian aldaparik ez |
Iñaki Perurena Gartziarena |