Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-1000 1968.an Donostian jokatu zen Zutikako Txapelketa. Latasak irabazi eta Astibia bigarrena izan zen. Egin zituzten lanak eta zailtasunak kontatzen ditu 1968.eko Zutikako Txapelketa Patxi Astibia Olano
LTZ-1001 Latasa denen maisua zen, jaungoikoa Latasa jaungoikoa zen Patxi Astibia Olano
LTZ-1002 Latasak exhibizioetako lana hitzartutakoa baino handiagoa jartzeko ohitura zuen. Anekdota bat kontatzen du Patxik Latasak exhibizioetako lana handiagoa jartzen zuen Patxi Astibia Olano
LTZ-1003 Latasak desafioa bota zien Berekoetxea eta Astibiari. Astibiak jokatzekotan bakarrik jokatuko zuela esan zien bere sozioei. Hasieran asaldatu ziren baina froga egin ondoren onartu egin zuten Latasaren desafioa Patxi Astibia Olano
LTZ-1004 Bere sozioak Miguel Saralegi eta alkatea, Zabaleta, ziren Bere sozioak Patxi Astibia Olano
LTZ-1005 Latasaren aurkako apustua Tolosan jokatu zen eta Astibiak irabazi zuen Latasaren aurkako apustua Patxi Astibia Olano
LTZ-1006 Apustu hartan dirua Latasaren alde atera zen eta jende askok sorpresa hartu zuen Dirua Latasaren alde atera zen Patxi Astibia Olano
LTZ-1007 Latasa Astibia baino 12 bat urte zaharragoa zen, garairik hoberenean zegoen orduan Latasa 12 bat urte zaharragoa zen Patxi Astibia Olano
LTZ-1008 San Fermin bezperan jokatu zen. Astibiak denbora gutxi izan zuen prestatzeko baina, halere, nahiko ongi zegoen 1969.eko Españako Txapelketa Iruñean 1 Patxi Astibia Olano
LTZ-1009 Txapelketetarako ongi entrenatuz gero errez irabazten zuen Ongi entrenatuz gero errez irabazten zuen Patxi Astibia Olano
LTZ-101 Errota 36 kiderena zen. Bertatik jasotzen zuen herriak korronte elektrikoa. Errota Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1010 Txapelketa egunean ondo-ondoan jarraitu zien besteei eta 3 enbor-edo falta zirelarik eta ongi zegoela ikusita erritmoa azkartu eta irabazi egin zuen 1969.eko Españako Txapelketa Iruñean 2 Patxi Astibia Olano
LTZ-1011 Behin Latasarekin entrenatzen ari zela, Latasak irakatsi zion nola errekuperatu Latasaren irakaspenak Patxi Astibia Olano
LTZ-1012 Latasa fenomenoa zen jendeari erakusteko, nahiz eta bestearen trebetasunak probatzeko aprobetxatuko bazuen ere Latasa irakasteko artista zen Patxi Astibia Olano
LTZ-1013 1972.eko Campeonato Vasco-Navarro Leitzan jokatu zen eta Astibiak irabazi zuen, errazegi irabazi ere 1971.eko Campeonato Vasco-Navarro Patxi Astibia Olano
LTZ-1014 Ordurako dirua bere alde ateratzen zen baina konfiantza egina zuen eta ez zen estutzen Dirua bere alde Patxi Astibia Olano
LTZ-1015 Aizkoran aritzen zela izter-txokoan mina izaten zuen baina medikuak ez ziola ezer ikusten zioen. Azkenean irekitzea erabaki zuten eta ganglioak aurkitu zizkioten Operatu behar izan zuen Patxi Astibia Olano
LTZ-1016 Sendatu zenean bospasei desafio jarri zituen baina inork ez zituen onartu Sendatu eta desafioak jarri zituen Patxi Astibia Olano
LTZ-1017 Desafiorik onartu ez ziotenez mendira lanera joan zen Bizkaira, han 8 hilabete egin zituen. Orduan erosi zuen kotxea Mendira lanera Patxi Astibia Olano
LTZ-1018 Oialde tabernara sartu eta hango Sebastianek eman zion Harriaren desafioaren berri Harriaren desafioaren berri Oialden Patxi Astibia Olano
LTZ-1019 Tolosan elkartu ziren Harria eta bera apustua lotzeko baina lanak izan zituzten ados jartzeko. Goiz osoa eman eta gero bazkal-ondoren jarri ziren ados eta apustua lotu zuten Harriaren aurkako apustua lotzeko lanak Patxi Astibia Olano
LTZ-102 Tabikean zulo bat egin eta bi gelak argiztatuko zituen bonbilla bakarra egoten zen etxe bakoitzean. Betidanik ezagutu izan du etxeko argia, halere argirik ez zeukatenak ere baziren. Etxeko argia Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1020 Harriarekin apustua jokatu ondoren Esteban Saralegiri out zitzaion 20 kanaerdikoetan marka egitea. Hasieran ezetz esan zion baina hondarrean onartu eta Latasak zeukan marka ondu egin zuen 20 kanaerdikotan marka Patxi Astibia Olano
LTZ-1021 Kanaerdikoetan marka egin ondoren mendira lanera joan zen. Kuku gelditu zen zuhaitz baten adarrak mozten hasi zela zuhaitza gainean erori zitzaion eta hainbat saiheski hautsi. Bera gerritik kexatzen zen eta medikuek esaten zioten saiheskien ondorioa zela baina saiheskiak sendatu zitzaizkion eta gerria ez Mendian lan-istripua Patxi Astibia Olano
LTZ-1022 Marka ezarri eta bi urtetara Harriaren aurkako apustua jokatu zuen Donostiako belodromoan. Harriak ezin izan zituen lanak bukatu eta Astibiak, kostata, baina bukatu zituen Bi urte beranduago Harriaren aurkako apustua Patxi Astibia Olano
LTZ-1023 Jokatutako apustu guztiak irabazi ditu Astibiak Jokatutako apustu guztiak irabazi ditu Patxi Astibia Olano
LTZ-1024 1965.ean, garaiko Leitzako alkatearen bitartez, Zabaletaren bitartez, telebistako programa batean agertzeko gonbidapena jaso zuen Telebistako programa batean parte hartzeko gonbidapena Patxi Astibia Olano
LTZ-1025 Telebistara iritsi eta makillatu behar zuela esan zioten. Hasieran uko egin zion baina besteak nola makillatzen zituzten ikusi ondoren onartu egin zuen Telebistan makillatu behar Patxi Astibia Olano
LTZ-1026 Astibiak azaltzen du zertan zetzan telebistako programa hura Telebistako programaren martxa Patxi Astibia Olano
LTZ-1027 Madriletik bueltan Tuteran gelditu ziren. Tuteran jendetza handia zegoen haien zain eta 3 ordu eman behar izan zituen Astibiak autografoak sinatzen Madriletik bueltan Tuteran gelditu ziren Patxi Astibia Olano
LTZ-1028 Programaren aurreneko txandan txapeldun gelditu ziren Aurreneko txandan txapeldun gelditu Patxi Astibia Olano
LTZ-1029 Garai hartan soldaduskan zegoen eta militarrek ez zioten kuarteletik ateratzen uzten entrenatzeko, kanpoaldean kazetariak egoten baitziren argazkiak-eta ateratzeko Soldaduskan zegoen garai hartan eta ezin zuen entrenatu Patxi Astibia Olano
LTZ-103 Lehenago, bere aitaren garaian putza-eran hartzen omen zuten ura, ur-ponpa baten bidez ateratzen zuten ura zulotik. Putzaera Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1030 Telebistako programa horren bigarren txandan egur txarrak eraman zituzten eta, 2 hamarrengatik, kanporatuak izan ziren. Berarekin parte hartu zuten bi “intelektualen” izenak gogoratzen ditu: Alberto Trujillo eta Balaguer Egur txarrak jarri eta 2 hamarrengatik galdu Patxi Astibia Olano
LTZ-1031 Telebistan Timoner txirrindulariaren aurka aritu zen Astibia. Programako irabazlea Zaragozako Martin Martin Martin izeneko bat izan zen Timoner txirrindulariaren aurka aritu zen programan Patxi Astibia Olano
LTZ-1032 Programa iraultza bat izan zen, ordu horietan zineak, taxiak-eta gelditu egiten ziren. Programak “La unión hace la fuerza” zuen izena Programaren ordutegian dena gelditzen zen Patxi Astibia Olano
LTZ-1033 Beste behin “Gran Premio” izeneko programan aritu zen Berekoetxea, Harria, Arretxea eta izena gogoratzen ez duen beste aizkolari batekin batera. Berak irabazi zuen “Gran Premio” programan aritu zen ere bai Patxi Astibia Olano
LTZ-1034 Apustuak eta Txapelketak prestatzen zituen tokien izenak aipatzen ditu Prestaketa egiteko tokiak Patxi Astibia Olano
LTZ-1035 Aizkoran hasi zenean Harakindegian egon zen prestaketa lanak egiten. Bertan 5 bat urte eman zituen Harakindegian 5 bat urtez Patxi Astibia Olano
LTZ-1036 Berekoetxea eta Latasaren aurkako apustuak Bertizen zegoen baserrian prestatu zituen Bertizko baserrian prestaketa Patxi Astibia Olano
LTZ-1037 Azkeneko apustua, Harriaren kontrakoa, Basakabin prestatu zuen Azkeneko apustua Basakabin Patxi Astibia Olano
LTZ-1038 Urtain eta Carrasco boxeolariak Basakabin egoten ziren ere bai Urtain ere Basakabin egon zen Patxi Astibia Olano
LTZ-1039 Urtainekin batera exhibizio asko egin ditu Astibiak. Garaian Urtain harri-jasotzailerik onena zen Urtainekin batera exhibizio asko egina Patxi Astibia Olano
LTZ-104 Etxetan urik eta labadorarik ez zegoenean dena erreketan egiten zen. Iturria eta arropa garbitzeko harri bat zeuden. Santiagotarako eta urtean beste bizpahirutan garbiketa sakonagoak egiten zituzten, honi goada edo gobada esaten zitzaion. Amak terreina maindirez kargatu eta buruan eramaten zuen beheko errekara, garbiketak egin eta bukatutakoan berriz buruan hartu eta zabaldu egiten zituen. Arropa garbiketa goada Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1040 Urtain gezurretan aritzen zen kazetarien aurrean, inongo lotsarik gabe. Gizon ona zen, bihotz handikoa Urtain kazetariei gezurretan Patxi Astibia Olano
LTZ-1041 Carrasco goseak akabatzen egoten zen Basakabin Carrasco gose izaten zen Patxi Astibia Olano
LTZ-1042 Urtain oso bizkorra eta biguna zen, atleta osoa Urtain atleta osoa Patxi Astibia Olano
LTZ-1043 Urtainen anekdota bat kontatzen du Urtainen anekdota bat Patxi Astibia Olano
LTZ-1044 Astibiak eta Arruitzeko Txikiak Santi Zurutuza zuten masajista. Santik zioen bera zela munduko masajistarik onena eta haiek ezetz, munduko kirolaririk onenekin topatu zela Masajistarik onena ala kirolaririk onenak Patxi Astibia Olano
LTZ-1045 Perurena harri-jasotzailea aizkolaria hasi zen, bere osaba Gartziarenak erakusten zion. Tolosan jokatutako gazte mailako txapelketa irabazi zuen Inaxio Perurena aizkoran hasi zen Patxi Astibia Olano