Bildumak

Leitzaldea

Arano, Areso, Goizueta eta Leitza bideoak, Leitzaldea. Euskarabidean DVDn argitaratuak Labrit Multimedia ekoizlea eta Euskarabidea argitaratzailea.
Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
LTZ-1228 Iñaki Perurena, harrijasotzean, denen gainetik dago. Aizkoran hasi zen eta segitu izan balu bidea eginen zuen. Migelek, Perurenak 13-14 urte zituela, berarekin egindako Tolosarako bidaia batean izandako elkarrizketa gogoratzen du Iñaki Perurena Migel Zabaleta Garro
LTZ-1229 Saralegitarrei buruz Gabriel eta Mieltxo ditu aipagai. Gabriel egurra prestatzen ona zelako eta Mieltxo, harrijasotzean marka ederrak egin arren arrakasta handirik ez duelako izan Saralegitarrak Migel Zabaleta Garro
LTZ-123 Bakailao saltzailea astoa bete bakailaoz etortzen zen herrira. Etxeko gauzekin ordaintzen zitzaion, ardi-larruarekin, artilearekin... Bakailao saltzailea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1230 Aizkolari ona izateko gizon handia eta indartsua behar du Aizkolariak gizon handia eta indartsua behar du Migel Zabaleta Garro
LTZ-1231 Australiako aizkora erabiliz, 20 kanaerdiko lanean 3 egurretako ezberdintasuna izaten da Australiako aizkorak Migel Zabaleta Garro
LTZ-1232 59an ezkondu eta Azpirotzera joan zen bizitzera Migel 59an ezkondu eta Azpirotzera Migel Zabaleta Garro
LTZ-1233 Azpirotzen bizi zela hasi zen fabrikan lanean. Gerora herrira itzuli zen Fabrikan lanean hasi eta herrira itzuli Migel Zabaleta Garro
LTZ-1234 Fabrikarik gabe, gaur egun, Leitza ez zen ezer izanen. Leitzan pobrezia handia zegoen. Uitzi eta Lekunberri aldera azienda eta lur hobeak zeuden, baina Leitza eta Ezkurra aldera zonalde pobrea zen Fabrikarik gabe Leitza ez zen ezer izanen Migel Zabaleta Garro
LTZ-1235 Fabrikan 3 txandetan aritzen ziren Fabrikan 3 txanda Migel Zabaleta Garro
LTZ-1236 Migel ardi moztaile eta segalari fina izan da Ardi moztaile eta segalari ona izana Migel Zabaleta Garro
LTZ-1237 Migelek kontatzen du nondik datorkion berari aizkorarako afizioa Aizkorarako afizioa nondik Migel Zabaleta Garro
LTZ-1238 Migelek lagun-mina zuen Arruitzeko Txikitoa, bera bezalako gizon ona ez omen du ezagutu eta berari buruz gaizki esan izan direnak ez ditu sinesten Arruitzeko Txikitoa lagun-mina zuen Migel Zabaleta Garro
LTZ-1239 Migelek azaltzen du nola ezagutu zuten elkar Arruitzeko Txikitok eta berak Elkar nola ezagutu zuten Migel Zabaleta Garro
LTZ-124 Baserriko beste lan guztietan bezaibeste aritu da artzaintzan. Ardiekin ez bazen behiekin eta bestela basoan lanean edo beste edozein lanetan. Artzaintza eta beste lanak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1240 Migelek kontatzen du ospitalera operatzera joan zen batean Txikitorekin topatu zela bertan Ospitalean topatu zirenekoa Migel Zabaleta Garro
LTZ-1241 Urbasa aldean ardiak mozten ibili ziren Txikito eta Migel Urbasa aldean Txikitorekin Migel Zabaleta Garro
LTZ-1242 Txikitori buruz gaizki esaka ez du aditu nahi izaten Migelek Txikitori buruz gaizki esaka ez du aditu nahi Migel Zabaleta Garro
LTZ-1243 Migelek azaltzen du nola zehazten ziren apustuak Apustuak nola egiten ziren Migel Zabaleta Garro
LTZ-1244 Apustua ez dela errenta esaten da eta Migelen esanetan halaxe da Apustua ez da errenta Migel Zabaleta Garro
LTZ-1245 Martinek Iñaki Perurenak altxatu zuen lehen harri handiaren historia kontatzen du Perurenaren lehen harriaren historia Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1246 Perurenak uste zuen harria Oriotik ekarria zela, baina Orioko harria hautsi egin zen. Harri hau duela 52 urte egin zen, Oriokoaren antzera, eta 300 pezeta kostatu zen Orioko harria hautsi egin zen Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1247 Herriko lau lagun Oriora joan ziren basoan lan egitera. Handik Elorriora joan ziren. Hango lana bukatuta besteek San Miguelera alde egin zuten eta bera Orioko zerrategi batean hasi zen. Han ezagutu zituen arrantzaleak eta, 23 urterekin, itsasoan hasi zen Nola joan zen itsasoan lanera Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1248 Lehenengo 3 hilabetetan gaizki pasatu zuen baina gero ongi jarri zen eta 11 urtez aritu da itsasoan 11 urte pasatu ditu itsasoan Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1249 Oriotik ateratzean otoitz egiten zuten, hura tristea izaten zen Oriotik ateratzean otoitz egiten zuten Martin Alduntzin Caballero
LTZ-125 Berak ez baina bere aitak eta aurreragokoek otsoa ezagutu omen zuten. Ardiak otsoengandik babestearren bordan sartzen omen zituzten gauetan. Otso-txakurrak. Hartzaren berririk ez du izan. Otsoak Aranon Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1250 Arrain asko harrapatzen zuten eta ezin salduz ibiltzen ziren. Orduan hasi ziren arrain-irina egiten zuten fabrikak 22 kiloko kutxak 5 durotan erosten Arraina saldu ezinean Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1251 Arrain gehiegi harrapatzen zirenez, kopuruak mugatu ziren baina okerrago izan zen, arrain guztiak gordetzen baitzituzten bukaeran handienak gordetzeko eta besteak botatzeko Arrantza kopuruak mugatu zituzten Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1252 Martinek azaltzen du zein teknika erabiltzen ziren antxoa eta sardinak harrapatzeko Antxoa eta sardinak nola harrapatu Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1253 Atunak kanaberaz harrapatzen zituzten, zenbait egunetan alerik ez eta besteetan 10/15 tona Atunak kanaberaz Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1254 Duela 50 urte hasi zen esaten itsasoa izorratzen ari garela eta arraina agortzen ari dela, baina bat-batean azaltzen zen Orain bezalaxe hitz egiten zen Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1255 Telebistan ikusi duenez, itsasontziek lehengo martxa berberarekin jarraitzen dute: ahal duten guztia harrapatu eta kupoaz gainekoa putzura bota Orain lehengo martxa berbera Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1256 Martinek azaltzen du nola harrapatzen zituzten atunak eta esaten du arrantzaleek harrapatutakoa baino gutxiago aitortzen dutela beti Atuna nola harrapatzen zuten Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1257 Itsasontzian otorduak txarrak ziren, nahiko arraina jaten zuten eta nazkatu egiten ziren Otorduak Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1258 Gauez arrantza egiteko argiak erabiltzen zituzten eta triskantza handiak egiten ziren Argiekin triskantza handiak Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1259 Finisterre eta Kantauri aldean ibiltzen ziren, gehienbat El Cantil izeneko inguruan Finisterre eta Kantauri aldean ibiltzen ziren Martin Alduntzin Caballero
LTZ-126 Pilaka azeri ibili izan da inguru haietan. Pinuak hazten hasi zirenean azaldu omen ziren lehenengoz basurdeak. Azeriak eta basurdeak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1260 El Cantil ingurura iritsi eta bueltaka hasten ziren. Korronteak eta haizeak itsasontzia ez urruntzeko “jausgailua” lotzen zioten itsasontziari Itsasontziko jausgailua Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1261 Itsasotik bueltan zetozenean parranda handiak egiten zituzten Handik itzuli eta parranda Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1262 Itsasontzian “Naparra” deitzen zioten Naparra deitzen zioten Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1263 Itsasontziko nagusiekin adiskidetu eta itsasontzia eramaten ikasi zuen Itsasontzia eramaten ikasi zuen Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1264 Itsasontzia utzi zuenean urte txarra pasatu zuen Itsasontzia utzita urte txarra pasatu zuen Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1265 Atunetako denboran, atun gutxi baldin bazen, 15 bat egun ematen zuten, bestela astebete Egun gutxi lehorreratu gabe Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1266 Sukaldari lanak egiten zituenari galdetzen zioten zer eguraldi eginen zuen eta beti asmatu egiten zuen Eguraldiaz sukaldariari galdetzen zioten Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1267 Erreka txikietan amuarrain asko harrapatzen zituen, handietan ez, bertakoa amuarrainak “zakurragoak” baitira Erreka txikietan amuarrain asko harrapatu Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1268 Frantziako arrantza txapelduna anaiaren laguna zen eta beren etxean izan zen. Hark aholkatu zion zizareak erreka ondoan bilatzeko, arloetako zizareekin soilik arrain tontoak harrapatzen omen dira-eta Frantziako arrantza txapeldunaren aholkua Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1269 Martin kanaberaz eta eta eskuz harrapatzen zituen amuarrainak, kanaberaz gehienbat Arrantzan kanaberaz eta eskuz Martin Alduntzin Caballero
LTZ-127 20 bat urte pasa ditu fabrikan lanean. Baserritarrek ez baina fabrikan aritzen zirenek jornala jasotzen zuten hilaren bukaeran eta diru gutxi izan arren eskertu egiten zen. Inguruko beste herritan ez bezala Aranon lauzpabost zentral zeuden eta horrek lana eta dirua mugitu zuen. Lehen dena asto-lana eta eskuz egin beharreko lana zen. Herriaren egoera ekonomikoa, lantegiak eta lana Santiago Zabala Loiarte
LTZ-1270 Martinek iaberak ezagutu ditu eta gogoratzen du Tolare zenak harrapatzen zituela Iabera galdua dago jada Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1271 Martinek berak lertxuna bota, ireki eta amuarrainik ez du aurkitu bere barruan Lertxunaren barruan amuarrainik ez Martin Alduntzin Caballero
LTZ-1272 Bere familiaren historia laburtzen du: zein etxetan bizi izan diren, zenbat anaia-arreba diren Familiaren historia Martin Alduntzin Caballero